L’Eliana (2007), Monóvar (2009), Porriño (2013) eta Alcobendas (2014). Bera Berak zerrenda horri Castello gehitu nahi dio eta, ondorioz, garaikurra jabetzan gelditu baldintzak bi kasuetan betetzen dituelako, hiru edizio jarraian irabazi edo guztira bost.
Horretarako, Bera Berak gaur Elche Mustang gainditu beharko du (18etan) Castello hiria izeneko pistan (Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro). Irabaztekotan, bihar larunbata (16etan edo 18,15etan, zehazteke) Canyamelar Valencia eta Mecalia Atlético Guardés (20etan) kanporaketaren garaile izango du aurrean. Hau da, donostirren aldean ligan arazo gehien eman dizkien taldeak izango ditu aurkari: Bidebietan nagusi izan zen Elche (20-24), berdinketa lortu zuen Guardés edo Valencia, non segundu gutxi falta zirela Pinedoren gol batek Bera Berari garaipena eman zion.
Taulako beste aldean, bi debutariek irekiko dute (12etan) Kopako XXXVI edizioa, KH7 Granollers eta Valladolidedo Aula Cultural, eta 15etan Rocasa eta Helvetia Alcobendas izango dira elkarren aurka.
Partida guztiak Federazioko web orrialdean ikus daitezke.
Bera Berako harrobi taldeak sei partida jokatuko ditu. Asteburua mutilen infantil taldeak irekiko du larunbatean 11,30etan Errenteriko Beraungo kiroldegian Ereintza A taldearen aurka. Arratsaldean, kadeteen txanda, euskal txapelketan Bidebietan Pulpo hartuko du Bera Berak eta lurralde mailakoan Usurbilen arituko dira 19,30etatik aurrera.
Igandean, Bidebietan bi aukera, 10etan nesken infantil taldeak Ordizia hartuko du eta 12,15etan senior taldeak, Egia. Errendimentuko alebin taldea, aldiz, Usurbilen du hitzordua 11etan.
Autocares Davidekin Castello aldera abiatu aurretik, Erreginaren kopako XXXVI edizioa jokoan izango den hirian ostiraletik igandera bitartean, entrenatzaile eta Bera Berako jokalari komunikabideen esanetara izan dira gaur goizean Bidebietan.
Aitor Etxaburu entrenatzaileak onartu du taldea “ilusioz berterik doa Kopara eta, era berean, munduko errespetu handiarekin”. Bere ustez txapelketa honen formatoa krudela da, buelta bat eman behar zaio lesioak izateko aukerak ugaritzen direlako, hortaz, prestaketa fisikoa zeresan handia izango du”.
Elche Mustang izango du aurrean ostiralean Bera Berak (18etan). Aurkariaz sasoian dagoela eta akaso arerio gogorrena dela galdetuta, Etxaburuk esaldiaren aurreneko zatia onartu du baina “talde gogorragoak egon badaude, halere, partida bakar batera edozein taldearen aurka gal dezakezu eta egia da taulako gure aldeak beldurgarria da emaitza estuenak lortu ditugun taldeak bertan direlako”.
José Ignacio Pradesen taldeaz dio “plantilla betea du, lauzpabost atzerritarrekin, sasoi onean, bertikalak diren jokalariak eta jaurtitzeko gaitasuna dutenak, defentsan sistema ezberdinak erabiltzen dutenak, zalegoak gertu izango ditu… hau da, oso norgehiagoka zaila”.
Horregatik, bere taldeari eskatzen dio “umil umil agertzea eta Elchek dituen baliabideak kontutan hartu”. “Eta partida guztia egin behar dugu ondo, defentsatik eraso jokora” azpimarratu du.
Bere iritziz “Kopa ekartzen badugu itzela izango litzateke”, hirugarrena jarraian eta bostgarrena orokorrean, ondorioz, jabetzan izango luke garaikurra Bera Berak “zalegoentzako pozgarria dena eta historia egiten jarraitu, historia egin dute jadanik eta handia”.
Bera Berak –lehen Bidebieta izenarekin- 1992az geroztik Erregina Kopako finaletan ez du hutsik egiten. Gainera, gustokoa du lehiaketa, hamar finaletan egon baita eta horietatik lau txapel eskuratu ditu. Hori bai, bostgarrenean iritsi zen aurrenekoa, Valentziako L’Eliana herrian izan zen 2007an Ribarroja gaindituz (25-22).
Fase finaletako 23 edizioetan, Bera Berak 48 partida jokatu ditu eta horrez gain hirugarren edo laugarren posturako beste hiru norgehiagoka, gaur egun, zorionez ospatzen ez dena. Urtarrilean Kordoban final-zortzirenetako -24. edizioa jarraian- neurketarekin 49. Izan zen eta, hortaz, datorren ostiralean (18etan) 50. –Federazioko web orrian streamin bidez ikusterik izango dena-.
Egungo jokalarien artean, Kopako 10 edizioetan izan da Matxalen Ziarsolo (2003 eta 2005etik 2014ra) eta Eli Pinedo, Bera Berarekin, zazpi (2000-2003 eta 2012-14).
Azkeneko lau edizioetan hirugarren aldia da Elche Mustang taldea Bera Beraren ibilbidearekin topo egiten duela. Altean, 2012an, final laurdenetan Bera Berak 30-22 irabazi zion –Elxen 27-24 galdu zuten ligan donostiarrek-. Hurrengo urtean, Porriñon –Ligan ere Elxen galdu 22-21- orduan Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak partida irauli egin behar izan zuen finalera iristeko atsedenaldian 8-12 zen markagailua eta amaieran 23-20.
Bera Bera Eskubaloiko alboko jokalariari bihar, urtarrilaren 18an, asteazkena eskuin belaunean duen lotailu gurutzatua konpontzeko egingo diote ebakuntza.
Zarauztarrak goizeko 8etan du hitzordua Gipuzkoa Poliklinikan eta Renovales medikuak egingo dio ebakuntza. Ostiralean jasoko omen du alta, hortaz, bere taldeak Castellon 18etan Elche Mustang taldearen aurrean jokatu behar duen final-laurdenetako partida etxean ikusteko aukera izango du.
Adesal Cordobaren aurkako Kopako partida atarian lesionatu zen Maialen Múgica, lotailua erabat apurtuta ez zegoenez belaunak erantzuten zion froga egin zuen baina ez zuen behar adinako orekarik eman.