Aste Santuak eragin duen etenaldia ondoren harrobiko eskubaloia izango dugu asteburu honetan. Apirilaren 18an, larunbata, Bidebietan arituko dira jubenil mailan Bera Bera eta Ereintza taldeak Gipuzkoako kopako aurreneko partidan.
Ordu berean Errenteriko Beraun pilotalekuan Ereintzaren aurka jokatuko du lurraldeko kadete taldeak.
Apirilaren 19an, igandean, lau partida. Zarautzen, mutilen infantilek Amenaba D izango dute aurrean 10,30etan; Bidebietan, bi norgehiagoka, 11etan kadete taldeak Aiala A hartuko du gipuzkoako koparen baitan eta nesken infantilak 12,30etan Ereintza.
Bestetik, senior taldeak Ermuan itxiko du fasea, 12,15etan Errotabarriren aurka.
Martxoaren 7an, Castelldefels taldearen aurka jokaturiko partidan eskuin sorbaldan mina hartu ondoren eta hilabetea zaila pasatu ostean itzuli zen atzo Maite Zugarrondo entrenaldietara eta atepean jarri zen.
Pistan sartu aurretik taldekideei esaten zien bromatan “gelditzea ahaztu zait” baina minutu batzu nahikoak izan ziren sentsatzioak berreskuratzeko.
Elxera egindako bidaia ostean, Montse Puchek astelehenenean atsedena eman zion taldeari eta asteburu honetan ligak etenaldia izan arren, atzo lehenengo lerroko jokoan sakontu zuen Carrusean baloia abiadura handiz mugitu arren.
Saioan izan ziren Elxen aritu zirenak, Zugarrondo, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos senior mailako gazteak eta Aiala Zarautzen utzita dagoen Andrea Zaldua irribarretsua, bere taldearekin ohorezko mailara igotzeko atarian dagoena.
Bestetik, Amaia Azanzaren txorkatila hobeto dago, aste honetan korrika egingo du –atzo hasi zen- eta dena ondo badoa astelehenean taldean sartuko da. Martxoa hasieratik lehenengo aldia izango litzateke plantilla osoa –Múgica ezik- prest dagoela.
Ligako azken txanpa zailari ekiteko prestatu nahi da Bera Berak. Sei partida gelditzen dira bata bestearen atzetik liga amaitu arte maiatzaren 30ean. Gipuzkoarren Bidebietan hartuko dituzte Aula Cultural Valladolid, Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldeak eta etxetik kanpo Mecalia Atlético Guardés, Rocasa Ace Gran Canaria eta Carobels Cleba León izango ditu. Aurrena, apirilaren 25ean, 18etan Bidebietan Valladolideko Aula Cultural alaia bezain talde zaiaren aurka.
Oso ondo pasatu zuten Bera Berako kanpusean lehengo astean elkartu ziren 18 neska mutilek. Gainera, eguraldia lagun, Bidebietaz gain inguru ezberdinak erabali izan zituzten makina bat ekintza burutzeko.
Ondorioz, eskubaloiarekin gozatzeaz gain, jolasak, arrauna, margotzeko aukera ere izan dituzte eta txango bat Irunea non Urantzun eskubaloi partidak jokatzeaz gain Artalekun Bidasoa vs Barça B norgehiagoka ikusteko aukera izan zuten.
Kanpusean ohorezko mailako nahiz harrobiko jokalariak izan dira eta Bera Berak antolaketarako oso baliagarriak izan diren Pelotadenda eta Donostia kirolari eskertu nahi die. Hain ondo pasatu dute batzuk, gaur arratsaldean bost bat gazte eskubaloi eskolan parte hartuko dutela. Kanpuseko argazki sorta
Bera Beraren eta Montse Pucheren egutegian Elxen jokatu behar zen norgehiagoka ondo azpimarratuta zegoen. Gainera entrenatzailearentzat debuta suposatzen zuen eta taldeak oso partida borobila egin zuen eta batez ere lehenengo zati bikaina.
Partida ostean “pozik” zegoen Montse Puche. “Partida honek garrantzia handia zuen batez ere ondoren datozen norgehiagokei begira”. Horregatik gustora zegoen “taldeak oso lan ona egin duelako batez ere defentsan, transizioan eta eraso posizionalean”. “Bi aste hauetan egin dugun lanak etekinak eman dizkigu oso pista zaila eta talde sendo baten aurrean” adierazi du.
Elche Mustang izan da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra eta Kopan luzapeneraino eraman zuen kanporaketa. Bajak izan arren, Carrusean gaizki pasatu ohi du gipuzkoar taldeak. “Horregatik errespetua nion partida honi” zioen Puchek. “Historiak dio ez dela pista erraza Bera Berarentzat –jarraitu du entrenatzaileak- baina hortan ere lanean sakondu dugu. Talde garaile garela, indartsu eta urrats hau ematea garrantzitsua zela. Hasieratik amaieraraino, lehenengo zatian jarritako erritmo altuaren ondorioak dira bigarrenean izandako beheraldi txikia”.
Izan ere, aurreneko zatia ikusgarria izan zen, abiadura bizia eman zion baloiari, Elche Mustangek jarritako defentsa ezberdinak gaindituz, ate aurrean asmatuz (18 jaurtiketatik, 14 gol) eta defentsa sendoa. “Baloia nola igo behar den sakondu dugu, baloi galduetan eta eraso posizionalean ere bai” azaldu zuen Puchek. Bere iritziz, “taldearen indargunea defentsan dago baina eraso jokoan ahuleziak zeunden eta bi aste hauetan horretan sakondu dugu, jokalari bakoitzak zer nolako ekarpena egin behar duen ere aztertuz”.
Defentsa-eraso transizioak kezka asko eragiten dio Pucheri. “Pozik nago egindako lanarekin baina ez guztiz. Ez naiz konformista. Nik uste dut taldeak hobeto egin dezakeela eta horretan sakondu behar dugu, jokalariek egiten duguna sinistu egin behar dute. Bide zuzena hartu dugu baina lana hizpide oinak lurrean izan behar ditugu” dio.
Aste honetan jardunaldirik ez dagoenez, madrildarrak lan horretan jardungo da eta lesionaturik daudenak errekuperatzen, “niretzako oso garrantzitsuak direlako”. “Eskubaloian ez dute hiruzpalau jokalarien gauza, talde batena da, lehenengo jokalariatik, entrenatzaile edo zuzendaritzaren inplikazioan, denak dira garrantzitsuak”.
Bidebietan izango den Valladolideko Aula Culturalen inguruan, apirilaren 25ean, 18etan, Montse Puchek dio “ligan ikusi ditudan taldeetatik gustokoena dut. Bere joku era, estiloa, filosofía, ideiak garbi ditu, eskubaloian jokatzen du, hortaz, oso konplikatua izango da”.
Bera Bera Eskubaloiak Carrusean garaipen garrantzitsua eskuratu du gaur arratsaldean Elche Mustang taldea 16-25 gainditu ostean, donostiar aulkian debuta ofiziala egin duen Montse Puche entrenatzaileak.
Hasiera hasieratik partidari ondo heldu diote gipuzkoarrek, elxetarraen pistak dituen zailtasunak jakinda, izan ere, azken sei partidetan bost porrot jasan zituelako eta gainera ligan Bera Bera gainditu duen talde bakarra izan da.
Horregatik, 6-0 defentsa hizpide, Bera Berak abiadura erabili du erasoan elxetarren defentsan hutsuneak aurkitze aldera. Kontraerasoa eta transizio azkarra vitarte, gipuzkoarrek Triguerosen atea zulatu dute, batez ere, Alba Menéndezek hiru gol egin baititu lehenengo zatian.
Bera Berak kudeatzen jakin izan duen tarteak ireki ditu: 1-3, 3-6. Halere, Arrojeria kaletatu dute eta Elche bi goletara jarri da, baloia izan du baina oso fin egon den Temprano atezainak galerazi du aukera hori eta Bera Berak beste bultzada erabakiorra eman dio markagailuari 6-12, atsedenaldian 8-14 iritsita. Gaur Tati Garmendia eta Ike Cotrina ondoan izan dituen Pucheren jokalariek Pradesek defentsan erabili dituen sistemak gainditu dituzte, 6-0 nahiz Arrojeriari egindako banakakoa.
Bigarren zatian, Bera Berak aldea handitu du Núñez eta Pinedoren bidez. Puchek 6-0 defentsa mantendu du eta Elchek aldea murriztu nahi zuen. Bigarren zati erdialdean Sempere atezainak aipaturiko geldiketak egin ditu eta bizkarrean duen mina baretuta, Ana Martínez erasoan ardura hartu du. Bera Berak zailtasun gehiago izan ditu baina markagailua ez zegoen arriskuan.
Ondorioz, bi puntu garrantzitsuak pista zail batean, taldeari konfidantza ematen dizkiotenak. Orain beste astebeteko etenaldia, apirilaren 25ean Valladolideko Aula Cultural Bidebietan bisitari izango da. Rocasak A Guardan irabazi du eta hortan donostiarrek kanariarrekiko bi puntuko aldea mantentzen dute, galizarrak aldi bost puntura geldituz.
Fitxa: Elche Mustang 16, Bera Bera 25
Elche Mustang 16 (8+8): Trigueros, Hernández (1), Marizza (6), Popovic (2), Zhukova, Vicente (3) eta Esther Martínez (2) –titular- Anna Pi, Ruiz, Iruarrizaga (1), Tobiasen (1), Aguillo, eta Sempere (o.a.)
Bera Bera 25 (14+11): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Arrojeria (1), Núñez (3), Elorza (3) eta Pinedo (5) –titular- Ziarsolo (4), Martínez (2), Ederra, Ezkurdia (2) eta Arizaga. Deialdian: Udane Rodríguez (p.s.).
Epaileak: Sebastián Fernández eta Alberto Murillo (Andaluzia)
Kanporatuak: Aguillo Elche Mustangetik eta Arrojeria, Núñez, Menéndez eta Ziarsolo Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 2-4, 4-8, 6-9, 6-12, 8-14 –atsedenaldian- 10-18, 11-20, 12-21, 14-22, 16-23 eta 16-25.