“Sufritu beharko dugula jakin badakigu baina gol bakar batez irabazi behar dugu eta etxetik kanpo izan arren kanporaketa gainditzeko asmoarekin goaz” adierazi du Matxalen Ziarsolo kapitainak. Bera Berak EHFko final-zortzirenetako itzulera partida, Muratpasa Belediye taldearen aukra larunbatean (Euskadi, 13etan) Antalyan jokatuko du eta Donostiako 30-30 berdinketarekin garaipena errazagoa da gol gehiagoko berdinketa bat baino.
Bestetik, Patri Elorzak uste du “oso partida zaila izango da etxetik kanpo delako baina joku esparru guztietan asko hobetzeko aukera dugu, erasoan nahiz defentsan, hortaz, kanporaketa gainditzeko kapaz gara”. “Partida (joanekoa) amaitu zenean gure sensatzioa zen gehiago egin genezakeegula, amorru pixka bat bagenuen etxean jokatu arren ez genuela aprobetxatu baina jakin badakigu zertan hobetu behar dugun” adierazi du komunikabideen aurrean.
Alboko internazionalaren esanetean hobekuntza “joku esperru ezberdinetan eman daiteke”, halere berak azpimarratzen duena da “nahiz eta defentsan ondo kokaturik egon, estu hartu behar genituen jaurtitzaileak eta kanpotik gol asko egin zizkiguten”. Elorzak azaldu du “sei metroko lerroa ondo defendatu genuen baina estu hartu behar ditugu”, eta era berean, donostiarrek 30 gol sartu bazuten ere “erasoan ere zer hobetzeko badugu”.
Iritzi berekoa da Matxalen Ziarsolo. Prentsaurrekoa amaituta, ekografia bat egin diote, aduktorrean hausturarik ikusi ez dena, ondorioz, larunbaterako prest izango da kapitaina. Joaneko partidaz, Ziarsolok aiderazi du “sentsazioa zen erasoan ondo aritu ginela baina ez geunden eroso golak errezegi jasotzen genuelako eta ez gaude ohituta”. Ezker hegalekoak azpimarratu du Muratpasaren “kanpoko jaurtiketak eta kontraeraso azkarra, hortaz gure defentsa estu hartu behar ditu aurkaria atezainen lana errazteko”. Joaneko partidak ere “hobeto ezagutzeko balio digu eta hori oso garrantzitsua da”.
Norgehiagoka Antalyako Süleyman Evcilmen Spor ve pistan jokatuko da, mila zalegoentzako kiroldegian. Aurreneko kanporaketan, Belgikako Femina Viseren aurkakoa (bi partidan Antalyan), 700 eta 500 pertsona bildu ziren akten arabera, hortaz, pista beteko da larunbatean sarrera dohainik izango baita. Bosnia-Herzegovinako Tatjana Prastalo eta Vesna Todorovic epaileek zuzenduko dute partida eta EHFko delegatua Isgandar Asgarov da (Azerbaiyan).
Bi jokalariek aipatu dute Bera Berak “kanpoko giroari muzin egin behar dio eta gu geu %120a eman” adierazi du Elorzak; Ziarsolok berriz “giro beroa bada geroz eta motibatuago egongo da taldea”.
Kanporaketa gainditzeko aukera dituztela “komentzituta” jakin badakite “edozer gauzak alde batera edo bestera egin dezake” hortaz “topera irtengo gara, Europan jokatzen jarraitu nahi dugulako, lehiaketa hau gustoko dugulako, alegia” aipatu dute azkenik.
EHF CUPeko final-zortzirenetako itzulera partida dela eta, Bera Berak Turkiako Antalya hirian otsailaren 14ean larunbatean jokatuko duena, donostiarrek ligako 16. jardunaldia aurreratu dute bihar asteazkenerako 20etan, Eskubaloi Federazioak astean zehar uzten duen ordutegirik goiztiarrena.
Horrela, Bera Berak Kordobako Adesal hartuko du Bidebietan. Partidari bizitasunari eman nahian, Arritxu Arrietak kudeatzen duen kiroldegiko kafetegian Gesalagari esker kroketa emango zaio edariaren truke sarrera edo bazkide txartelarekin. Hortaz, Bera Berak ‘pintxo pote’ gauzatzeko eskerrak eman nahi dizkie Gesalagari eta Arritxuri.
Aurrena Adesal Córdoba talde hartu (Bidebieta, asteazkena 20 etan, Sergio ELordui –euskalduna- Javier Gutiérrez –kantabriarra) eta gero Turkia hizpide, Bera Berak kanporaketa pasatzeari uko egin ez diolako. Ezta gutxiago ere.
EHF Cupeko final-zortzirenetako joanekoan Muratpasa Belediye talde turkiarra hartzeko 13 jokalariekin osatu du deialdia Aitor Etxaburuk.
Bera Berak ligako 15. jardunaldia asteazken honetara aurreratu du, Antalyara bidaia egin baino lehen. Adesal Córdoba taldea hartuko du, jaitsiera postuetan dagoena, eta denboraldi honetan birritan elkarren aurka aritu direnak, biak Kordoban: 18-30 eta 15-28 kopako final-zortzirenetakoan.
Adesalek Donostiara hamar jokalariekin egingo du bidaia: Meriem Ezbida, Arantxa Hernández, Isa Moreno, Alba Sánchez, Lulú Dascalu, Yacaira Tejeda, Amit Izak, Carlota Rubio, Masha Boklashchuk y Mar Sobrino. Azpimarragarriena da lehenengo lerroak egiten duen jokoa eta Tejeda, iaz Bidebietan makina bat arazo eragin zuen pibotea. Halere, gola egiterakoan Adesal da arazo gehien duen taldea, izan ere, bataz beste ez da 22 goletara iristen eta aurrean Bera Bera dago 20 gol jasotzen ez duena.
Partidaren orduteagia dela eta (20etan), ‘Pintxo pote’ antzekoa egingo du Gesalagak, hau da, sarrerarekin eta Arritxu Arrietan kudeatzen duen kiroldegiko kafetegian kontsumizioa eskatuta pintxoa dohain utziko du, kasu honetan kroketa goxo bat.
Asteburuko emaitzen artean Euskadiko txapelketan, kadete taldearen garaipena da azpimarragarriena, Ermuan 13-24 gainditu baitzuen Errotabarri. Bestalde, jubenil taldeak galdu egin zuen 33-20 eta senior taldeak 24-23 Errenterian Ereintzaren aurrean.
Eguraldia dela eta, Foru Aldudiak eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi zituen, ondorioz, lurraldeko kadete, infantil taldeak eta alebin taldea lehiatzerik ez zuten izan.
EHF Cupeko final-zortzirenetako joanekoan berdinketa. Ia mila zale elkartu dira Josean Gaska kiroldegian gaur eguardian oso partida estua, gorabehera askorekin eta Bera Berak nahi baino gol gehiago izan dituena.
Izan ere, donostiarrek Turkiako Muratpasa taldearen indarra frogatu dute gaur. Fitxatu berri duten Maja Koznjak kroaziarra, Akgün turkiarra eta Olga Laiuk ukraniarrarekin hasi du lehenengo lerroan. Laiuk hasiera asmatu ez duenez Bera Bera aurreratu da Ziarsolo, Martínez eta Menéndezen bidez (7. min 5-3).
Halere, Muratpasak korrika egiten dakiela erakutsiz partida berdindu du urtarrilean fitxatu duten Kotsina bielorrusiarraren bidez (5-5).
Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua berretsi du gaur Elorza eta Núñez erdian kokatuz, Menéndez eta Martínez ondoan eta Ziarsolo eta Azanza hegaletan. Temprano, atepean, baina gaurkoa ez da izan asturiarraren eguna, lehenengo zati erdialdean bere lekua Maite Zugarrondori utzi diolarik.
Eraso posizionalean Arrojeria eta Martínezen jokuak aukerak eman dizkiote Bera Berari tartea ireki duelarik Elorzarren gol batekin (12. min 7-5). Orduan Hösgor –ezker albokoa- eta Güleçyüz –eskuin hegalekoa – turkiarrak agertu dira. Albokoak bere taldea aurretik jarri du 20. minutuan eta Muratpasak 9-12 jarri da Hösgor jokalarien golei esker.
Halere, Arrojeriak erantzun du eta Zugarrondok bi geldiketa jarraian egin ditu. Hortaz Elorza hamabina ezarri du. Hösgor eta Ana Martínezek lehia mantendu dute, Arrojeriak hutsunea ikusi du Menéndezek aprobetxatu duena Bera Bera aurretik jartzeko baina azken minutuan Ziarsolo ez du kontraerasoan asmatu eta Güleçyüz hegalekoak bai ordea partida berdintzeko (15-15).
Bigarren zatian, Muratpasak tartea ireki du Kotsina eta Koznjak jokalariei esker. Kroaziarrak Hösgorren lekukoa hartu du. Etxaburuk 5-1 defentsa aldatu du Pinedo aurrean jarriz eta posizionalean Arrojeriak Elorzak utzitako hutsuneak ikusi ditu. Partida estu zegoen, nahiz eta ia beti turkiarrak aurretik izan. 40. minutuan Pinedok baloia lapurtu eta Bera Bera aurretik jarri du.
Halere, ez zen Tempranoren eguna, oinean artean sartu baizaio baloia baina Martínezek Ziarsolok ateratako penaltia eta kanporaketa aprobetxatu du. Bera Berak ez ditu egoera horiek ondo jokatu eta Koznjak aurretik jarri du Turkiako txapelduna (22-23).
Martínez eta Elorzak 25-25 ezarri dute baina Hösgor eta Akgun jokalarien golekin Muratpasa 25-27 aurretik. Eta egoera berdina eman da, Martínezek gola, Tempranoren geldiketa bat eta Elorza: 27-27. Laiuk, Koznjak eta Hösgor aurretik jarri dituzte Muratpasa baina hiru aldietan Ziarsolok berdindu ditu 30-30. Azken baloian Martínezi erasoan falta adierazi dute eta epaile lituarrarrek ez dute ontzat eman Muratpasaren azken jaurtiketa.
Hortaz, berdinketa, kanporaketa zaila, Antalyan erabakiko dena otsailaren 14ean, larunbata, Euskadin 13etan. Twitterren jarraitzeko aukera izango duzue @Balonmaberabera
Fitxa: Bera Bera 30, Muratpasa Belediye SK 30
Bera Bera 30 (15+15): Temprano, Azanza (1), Menéndez (3), Núñez, Arrojeria (4), Martínez (8, 3p) eta Ziarsolo (7, 2p) –titular- Elorza (4), Pinedo (3), Ezkurdia, Ederra eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arizaga.
Muratpasa Belediye SK 30 (15+15): Imamoglu, Güleçyüz (4), Laiuk (6, 3p), Koznjak (7), Vuckovic (1), Akgün (2) eta Kotsina (3) –titular- Hösgor (7), Pavic eta Ay (o.a.)
Epaileak: Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius (Lituania). EHF delegatua: Manuel Conceicao (Portugal)
Kanporatuak Elorza eta Pinedo Bera Beratik eta Güleçyüz (2) eta Pavic (2) Muratpasatik
Partzialak: 2-2, 5-4, 7-6, 9-10, 12-12, 15-15 –atsedenaldia- 16-18, 21-20, 23-24, 25-26 eta 30-30