Bera Bera Eskubaloi osoa hunkitu duen albiste laztza jasan arren, harrobiko taldeek asteburu honetako partidak jokatzea erabaki dute, non minutuko isiluneak gordeko diren. Horrez gain, ohorezko mailako biharko norgehiagoka atarian, Bera Bera eta Vivelafruta Castelldefelsen artekoa, alegia, Bidebietan 19etan, Maialen Fernándezen aldeko omenaldi xumea egingo da.
Kadete taldeek bereziki, Maialen aritu den taldean, eman dute urratsa. Euskal Ligan Gaskan jokatuko dute 16etan Aiala ZKEren aurrean; lurraldekoa berriz Eibar hartuko du igandean Pasai Donibanen 12,15etan.
Bestetik, asteburua mutilen infantila irekiko du Legazpin 10etan. Senior taldeak Oñatin jokatuko du 16,30etan Euskadiko txapelketako bigarren fasean.
Igandean, nesken infantil taldeak 10,30etan jokatuko du Pasai Donibanen Bidasoaren aurrean eta Bidebietan 12,15etan jubenil taldeak Muskiz hartuko du.
Aste zaila ostean, ligako 17. Jardunaldiari dagokion partidari helduko dio bihar larunbata (19etan) Bera Berak, Vivelafruta E. Castelldefels taldea hartuz Tati Garmendia entrenatzaile lanak egingo dituelarik.
Garmendiak Castellonera joan zen taldea deitu du, hau da, Porriñora joan zirenei Uxue Ezkurdia gehitu zaie. Bera Berak jokuan alaitasuna berreskuratu nahi du lehengo larunbatean Zuazo gainditu zuen talde baten kontra eta lehengo asteazkenean Telden Rocasaren aurrean 38-22 galdu zuena, atzeratutako jardunaldia berreskuratuz.
Partida atarian, Bera Berak omenaldi xumea egin nahi dio lehengo asteazkenean, gaixotasun larria zela kausa, zendu zen 16 urteko Maialen Fernández jokalariari.
Montse Puche Donostian
Taldea zuzentzeko harremanetan da Bera Bera Montse Puche entrenatzailearekin. Puche Donostian da fitxaketa gauzatze aldera gelditzen diren arloak aztertzeko eta bide batez Castelldefelsen aurkako partida ikusteko.
Maialen Fernández Mendizabal, 16 urteko Bera Berako jokalariak bart zendu zen gaixotasun larria dela kausa.
Bera Bera Eskubaloia osatzen dugunok eta Bera Bera RT osoa atsekabetuta gaude eta familiari doluminak emateaz gain egoerari aurre egiteko animo guztiak bidali dizkiogu.
Asteburuko partidetan, Bera Bera Eskubaloiak minutuko isilunea gordeko du eta ohorezko mailako taldeak larunbatean 19etan Bidebietan jokatu behar duen norgehiagoa atarian omenaldi xumea eskainiko dio.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du probisionalki berak hartuko duela taldea zuzentzeko ardura, Aitor Etxaburu ordezkatuz, eta era berean onartu du Montse Pucherekin hitz egin duela aurtengo denboraldia amaiatu baino lehen taldea zuzentze aldera.
Etxaburu kargutik kentzeko emandako argudioetan Garmendiak onartu du “erabakia zaila izan dela baina taldean antzeman dugu norabidea aldatu behar zela lehen bezala jokatzen ez duelako”. “Taldeak aldaketa behar zuen eta orain ala denboraldi amaiera zen unea” adierazi du. “Ziur aski errezena zen horrela jarraitzea maiatzaren 31ra arte eta hutsetik beste proiektu bati ekitea baina gure ustez falta diren erronkei heltzeko erabarik onena izan da; gure helburua ez da Liga irabaztea, lehian egotea baizik”. “Ligako heren bat baino gehiago falta da, hamar partida, egutegia oso gogorra da epe motzean eta batez ere apirilean eta maiatzan: Elx, Guardés, Rocasa…”.
Era berean Tati Garmendiak adierazi du ez duela Etxabururengan jarrerarik “Bera Berako proiektua lantzeko”, hau da, ohorezko mailako taldearekin egin behar den lanaz aparte, “Bera Bera lehen taldea baino gehiago delako”.
2006-07 denboraldian bete zuen entrenatzaile-jokalari lanak Tati Garmendiak, Bera Beraren aurreneko titulua, Kopa, alegia lortu zuena. Atzo bere aurreneko saioa aurkeztu zuen eta galdetuta zer hobetu behar duen taldeak, Garmendiak onartu du “defentsan oso ondo daude baina erasoan ahuleziak ikusten ditut eta, besteak beste, kontraerasoa berreskuratu bigarren boladan”.
Astroc Sagunto, Mar Valencia y Elda Prestigio eta 2007-08 denboraldian Akaba Bera Beran egondako Montse Puche zentral handiaren inguruan, Tati Garmendiak adierazi du oraindik gauzak lotzeko daudela, besteak beste, egungo lan egoera.
Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean Aitor Etxabururi adierazi dio kargutik kenduko duela, ondorioz, ohorezko mailako taldeko entrenatzailea izateari utziko dio.
Bera Bera Eskubaloiaren iritziz, lehen taldeak etorkizunean heldu behar dien erronkei heltzeko aldaketa behar du.
Era berean, Bera Berak eskertu nahi dio Aitor Etxabururi profesionaltasuna eta zortzerik onena opa dio etorkizunean burutuko dituen proiektuetan.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak azalpen guztiak emango ditu bihar Bidebieta kiroldegian eguardiko 12etan.