Lehengo larunbarean partida hasiera eta amaierak lesionatu bana utzi zituen Bera Beraren aldetik. Norgehiagoka hasi eta berehala Elorzak eta Ana Mannaut jokalariek talka egin zuten eserlekura bidaliz. Arabarra ez zen itzuli duela urtebete sudurrean izandako ebakuntza gogoan zegoelarik eta kataluniarrak, aldiz, partida amaitu zuen.
Atzoko entrenaldian, Patri Elorzak saioa burutu zuen kontaktuak ekitiditzen.
Bestalde, Maite Zugarrondo atezaiak sorbaldan mina antzeman zuen eta jokaldi batek lurrera erorita luxazioa eragin zion. Gaur goizean erresonantzia egin diote eta emaitzak zain badago ere datorren larunbatean Helvetia Alcobendas bere talde-ohiaren aurka jokatzerik ez du izango.
Epai poloniarrak
Lehiaketa batzordeak Andrzei Rajkiewicz eta Jakub Tarczykowski epai poloniarrei larunbateko partida zuzentzeko ardura eman die. Espainiako federazioak beste herriekin harremanetan dago eta jardunaldi honetan bi partidetan izango dira epai poloniarrak ohorezko mailako partidetan. Larunbatean (17etan) Pabellón de los Sueños pistan izango direnak, lehengo asteburuan Iruñean izan ziren Anaitasunaren garaipenean.
Atzo kadete taldeak Pasai Donibanen jokatu zuen Eibar taldearen aurka, Maialenen herrian. Asteburuan zehar Maialen omentzeko hainbat ekintza burutu izan dira baina atzo bere taldekideek propio berea burutu nahi izan zuten. Besteak beste, kamiseta urdinaren azpian txuriarekin jokatu zuten ‘Zauden lekuan zaudela’ lelopean aurrean eta atzean Maialen eta 21. Zenbakia jarri zutelarik. Partida amaieran ahizpari eman zioten jokalari guztiek sinaturiko baloia. Maialen agurtzeko beste ekintza hunkigarriak, kirolak bizitzaren baloreetan zeresateko asko frogatuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak arrazakeriaren kontra abian jarri duen kanpainarekin bat egin du Bera Bera Eskubaloiak, Eli Pinedoren bitartez. Eman aurpegia lelopean, Gipuzkoan kirol erreferentziak direnak parte hartu dute, Bera Berako jokalariaz gain, Naroa Agirre atleta, Imanol Agirretxe Errealeko futbolaria eta Gipuzkoa Basketeko David Doblas jokalaria.
Argazki ikusgarrietan kirolariek aurpegia ematen dute eta herritarrari arrazakeriaren aurka gauza bera egitera animatzen dute. Horrela, gaur goizean Foru Aldundian egindako aurkezpenean Martin Garitano diputatu nagusiarekin selfie bat egin dute Pinedok eta Doblasek, sare sozialetan bultzatu nahi duten ekintza. Aurkezpenean ere izan dira Fernando Diez Mintegi Bera Bera RTko presidentea, Errealeko presidente Jokin Aperribai; Nekane Arzalluz GBCko presidente ordea eta Atlético San Sebastianeko ordezkariak.
Bera Bera Eskubaloi osoa hunkitu duen albiste laztza jasan arren, harrobiko taldeek asteburu honetako partidak jokatzea erabaki dute, non minutuko isiluneak gordeko diren. Horrez gain, ohorezko mailako biharko norgehiagoka atarian, Bera Bera eta Vivelafruta Castelldefelsen artekoa, alegia, Bidebietan 19etan, Maialen Fernándezen aldeko omenaldi xumea egingo da.
Kadete taldeek bereziki, Maialen aritu den taldean, eman dute urratsa. Euskal Ligan Gaskan jokatuko dute 16etan Aiala ZKEren aurrean; lurraldekoa berriz Eibar hartuko du igandean Pasai Donibanen 12,15etan.
Bestetik, asteburua mutilen infantila irekiko du Legazpin 10etan. Senior taldeak Oñatin jokatuko du 16,30etan Euskadiko txapelketako bigarren fasean.
Igandean, nesken infantil taldeak 10,30etan jokatuko du Pasai Donibanen Bidasoaren aurrean eta Bidebietan 12,15etan jubenil taldeak Muskiz hartuko du.
Aste zaila ostean, ligako 17. Jardunaldiari dagokion partidari helduko dio bihar larunbata (19etan) Bera Berak, Vivelafruta E. Castelldefels taldea hartuz Tati Garmendia entrenatzaile lanak egingo dituelarik.
Garmendiak Castellonera joan zen taldea deitu du, hau da, Porriñora joan zirenei Uxue Ezkurdia gehitu zaie. Bera Berak jokuan alaitasuna berreskuratu nahi du lehengo larunbatean Zuazo gainditu zuen talde baten kontra eta lehengo asteazkenean Telden Rocasaren aurrean 38-22 galdu zuena, atzeratutako jardunaldia berreskuratuz.
Partida atarian, Bera Berak omenaldi xumea egin nahi dio lehengo asteazkenean, gaixotasun larria zela kausa, zendu zen 16 urteko Maialen Fernández jokalariari.
Montse Puche Donostian
Taldea zuzentzeko harremanetan da Bera Bera Montse Puche entrenatzailearekin. Puche Donostian da fitxaketa gauzatze aldera gelditzen diren arloak aztertzeko eta bide batez Castelldefelsen aurkako partida ikusteko.