Europako Eskubaloi Federazioak 2015-16 denboraldiko EHF txapelketaren taula ezagutarazi du gaur goizean. Egindako banaketaren arabera, Bera Bera Eskubaloia 3. txandan sartuko da lehian, hau da, 32 taldez osaturiko kanporaketan, joaneako azaroaren 14 edo 15ean jokatuko dena eta itzulera, azaroaren 21 edo 22an.
Bera Bera taulako goiko aldean dago, ondorioz, hasierako kanporaketan lehiaketako talde indartsuak saihestuko ditu. Datorren asteartean, hilak 21, zozketa egingo da Vienan, eta donostiarren bi taldeen arteko kanporaketaren zain geldituko dira. EHFk ez du aurreneko txandan partidarik planifikatu hortaz bigarren txandari begira geldituko da Bera Bera, urriaren 17-18 eta 24-25ean burutuko dena.
Bera Berarekin batera izena eman dute EHFn, besteak beste, Danimarkako Randers, Silkeborg-Voel KFUM eta HC Odense, Errusiako Astrakhanochka eta Dinamo Sinara, Hungariako Dunajvarosi eta Siofok KC, Errumaniako ASC Corona Brasov eta HCM Roman, Frantziako Handball Cercle Nimes, Union Mios Biganos Begles eta Nantes Loire Atlantique, Turkiako Muratpasa BSK, Alemaniako HC Leipzig eta TuS Metzingen, H65 Höör suediarra eta Norvegiako Tertnes Handball.
Bera Bera da Espainiako taldea bakarra EHF, izan ere, Rocasak Challenge Cup aukeratu du eta Mecalia Atlético Guardés Cup Winners’ Cup (Errekopa) arituko da. Datorren urteari begira, EHF Cup eta Errekopak bat egingo dute.
Maitane Etxeberria eta Andrea Zaldua junir mailako Sagrario Santana hautatzailearen zerrenda definitiboan daude, Valentzian uztailaren 23ik abuztuaren 2ra bitartetan 19 urte azpiko Europako Txapelketan parte hartzeko.
Uztailean entrenaldi saio batzu egin ostean, atsedenerako egun gutxi batzu izan dituzte eta Bera Berako jokalariak junior mailako selekziora itzuliko dira datorren astelehen arratsaldean. Etxeberria eta Zaldua Valentzian konzentraturik geldituko dira, goiz-arratsaldean entrenatuko dira eta nazioarte mailako txapelketa batean parte hartu uztailaren 19tik 21era bitartean.
Bestetik, 19 urte azpiko Europako Txapelketan Espainiak Portugalekin egingo du debuta uztailaren 23an, hurrengo egunean Norvegia izango du aurrean eta hile 26an, Bielorrusia. Partida guzti hauek 19etan Arena kiroldegian. Aurreneko bi taldeek hurrengo fasera sailkatuko dira.
Espainiako eskubaloi Federazioaren bidez, Bera Bera Eskubaloiak datorren 2015-16 denboraldian EHF Cup lehiaketan parte hartzeko dokumentazioa bidali du.
Kroaziako Zagreb taldearen aurka 1993an debuta egin zuenetik birritan baino ez du huts egin Europan Bera Berak. EHF, Errekopa –Cup Winners’ Cup-, City Cup edo Champions Leaguen izan da eta lorpen handiena, Championseko multzoen fasean aritzeaz gain, Errekopan 2008an Errumaniako Brasov taldearen aurka jokaturiko finalerdia da.
EHFk inskripzioa berretsi eta gero uztailaren 21ean izango da zozketa. Iazko irizipideak kontutan izanda, Bera Bera hirugarren txandan sartuko litzateke, hau da, azaroan. Hilaren 14 edo 15ean joaneko partida jokatuko lukete donostiarrek eta itzulera 21 edo 22an. Kanporaketa gaindituz gero, final-zortzirenak 2016ko urtarrilaren 9 eta 16ra aurreratu dituzte martxoan kanporaketak ez daudelako.
Gaur arratsaldean gauzatu den kontratu luzapenarekin, Bera Bera Eskubaloiko kapitain Matxalen Ziarsolok klubean 16. denboraldia beteko du eta ohorezko mailan, 15. Ermuatik 17 urte zituela iritsi zen Bidebietara, bigarren taldean kokatu zen, belaunean lesio larria izan zuen Castelldefelsen –egungo zilarrezko ligan- eta Reyes Carrere entrenatzailearekin 2001-02 denboraldian sartu zen lehenengo taldean. Tati Garmendiaz aparte, klubeko bigarren golegile nagusia da, 1.404 gol sartu ditu Liga, Kopa, Superkopa eta Europan.
Matxalen Ziarsolo “oso pozik” ageri da “beste urtebete jarraitzeko”. “Nik ez dut sekulan pentsatzen 15 urte pasa direla, ez dut atzera begiratzen, jokatzen ari naiz eta etengabe bolada desberdinetan gaudenez eta taldean aldaketak ematen dira ez dago monotoniarik”.
Eskarmentu handiko kapitainak Bera Beran mugarria antzeman du. Bere ustez “aurreneko titulua irabazteak –L’Elianan 2007an Ribarrojari 25-22, apirilaren 1ean- hurrengo txapelketak ekarri zituen. Handik aurrera ligan helburua hobetzea zen, irabaztera iritsiz”. “Urte hauetan helburuak lortu ditugu eta jokatzen jarraitzeko gogokin nago” adierazi du.
Championsen bizitakoaz galdeturik, Ziarsolok onartu du “jokatzea emozio handia izan zen, Bera Berak bizitako unerik garrantsitsuenetarikoa, bidaiak eta partiden intentsitateagatik gogorra izan zen arren merezi izan zuen”. Oraindik gogoan du debutean “Vardarren aurka –azkenenko bi final fourrean izandako taldea- emaitza hobea lortu genezakeen”.
Bere burua “esperientzia duen gaztea” definitzen du eta belaunean duen lesioa errekuperatzen ari da. Ziarsolok uste du “taldean aldaketak egongo dira” altak eta bajak direla eta. Bere ustez “defentsa koordinatu beharko dugu, taldeak defentsarako sena du, jokalari onak arlo horretan eta entrenaldiak eta atezainekin nire ustez denborarekin hartuko diogula neurria helburuak lortzeko”. “Egin diren fitxaketan erasoan lasaitasuna emango digute, golegileak direlako”.
“Eta Montse Puchek gure eraso jokua aldatzen jarraituko du. Bere ideietara moldatzen hasi ginen, eraginkorra da, erasoan hobetu genuen baina oraindik falta zaigu” ohartarazi du.
Entrenatzaileaz galdeturik, “egondako bi hilabeteetan gustora egon ginen eta hobetzeko aukera dugu” adierazi du Ziarsolok.
Bera Bera Eskubaloiak Judit Sans aurkeztu du gaur, kataluniar pibotea “batez ere defentsan ditugun hutsunea betetzeko datorrena” adierazi du eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiak.
“Oso gaztea da -21 urte-, junio mailako internazionala, defentsarako joera duena eta Bera Beran, entrenamentuetan eta ondoan izango dituen taldekideekin jokalari bezala hobetzeko aukera duena” azaldu du Garmendiak, “fitxaketa handia” alegia.
Poza agerian zuela Judith Sans jokalariak “defentsan ekarpen handia eman dezaket” adierazi du eta “taldearengan ahalik eta azkarren egitea nahi nuke, gozatu eta asko ikasi”.
Helburuez galdeturik, kataluniar piboteak onartu du “maila gorenera iritsi nahi nuke eta Bera Berak Europako lehiaketan jokatzeko aukera emango dit eta, horrez gain, ligako txapeldun gisa, asmo hori lortzen jarraitzea izango da eta Kopa ere eskuratu”.
“Horrez gain, kalitate handiko jokalariak izango ditut ondoan, selekzioan daudenak –jarraitu du Judithek- eta esan didatenez asko exijitzen duen Montse Puche entrenatzailearekin asko ikasiko dut”.
Horregatik, ziur dago “Bera Bera dela lekurik onena kirol ibilbidean hazteko” eta datorren denboraldian taldeak izango duen nahasketa –eskarmentu handiko jokalariak eta gazteak- “ondo etorriko zaigu”.