Celles sur Belle herriko txapelketako finala jokatuko du Bera Bera Eskubaloiak Tours hiriko Chambray taldeari (26-25) irabazi ostean, defentsan oso lan ttukuna eginez eta partida amaieran erasoan asmatu zuelako. Hortaz, Bera Berak Nantes Loire Atlantique izango du aurrean larunbatean 20etan.
Frantziako bgarren mailan aritu arren, Chambray taldeak goi mailan egon nahi du. Defentsan gogorrak dira eta erasoan abiadura da azpimarragarriena, Bera Bera estutuz baina ondo etorri zaiona.
Puchek iazko jokalarien aldeko apustua egin du hasieran. Temprano atepean, Sans eta Martínez erdigunean kokatu dira eta ondoan, Menéndez eta Pinedo, Arrojeria eta Etxeberria hegaletan. Ederrak kataluniarra ordezkatu du erasoan. Etxeberriak kontraerason eta Pinedok penaltiz egindako hutsak medio, frantziarrak aurretik jarri dira baina Arrojeria, Martínez eta alboko jokalari internazionalak oso jokaldi onak burutu dituzte eta gipuzkoarrak irauli dute markagailua.
Aldaketekin taldea desegin da zeozer eta ez du zorterik izan. Tempranok zorte txarreko bi gol jaso ditu, Ziarsoloren bi baloi loratuek ez dira sartu eta Yáñezen jartiketa zutoinean eman du. Baloi galduren bat aprobetxatuz , atsedenaldian Chambray aurretik 11-14.
Bigarrenean, Ezkurdia eskuin hegalean eta Zugarrondo atepean sartu dira, oso geldiketa onak egin dituena. Bera Bera Chambray geroz eta gertugo zuen, erasoan baloia azkar mugituz, Menéndezek –hiru gol ia jarraian- eta Alicia Fernándezek hutsuneak aurkituz. Ezkurdiak 16-18 jarridu eta Sansek kontraerasoan gol batera utzi du bere taldea.
Baina Ziarsolok penaltia huts egin du, kontraerasoan baloia galdu dute eta Martínezek bi minutuko zigorra jaso ostean, Chambray taldeak tartea ireki du (20. min 19-22).
Gauzak ilun zirenean aurkitu du bidea Bera Berak. Defentsan sentsazio onenak berreskuratuz eta eraso jokua ondo egituratuta, Pinedok lau gol jarraian sartu ditu. Ederrak pibotean berdindu du partida eta berriro Pinedo birritan Bera Berari aurreneko abantailak eman dizkio bigarren zatian.
Defentsak ez dio jaurtiketa erosoak utzi Chambray taldeari eta azken minutuan Yáñezek hutsunea aurkitu du gola sartzeko. Frantziarren azken gol bikainak ez da nahikoa izan.
Hortaz, landutako partida, defentsan nabarmen egin du gora taldeak eta irtenbideak aurkitzen. Gaur ere jokalari guztiek gola sartzeko aukera izan dute.
Bera Bera 26 (11+15): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Ederra (1), Arrojeria (1), Martínez (2) eta Pinedo (9) – titular- Sans (2), Fernández (1), Ziarsolo (3), Yáñez (1), Ezkurdia (1) y Zugarrondo (o.a.).
Partzialak: 1-2, 3-3, 6-5, 9-8, 11-11, 11-14 –atsedenaldia- 14-16, 17-19, 18-20, 19-22, 23-23 eta 26-25
Frantzian aste honetan burutuko duen egonaldiko aurreneko partida galdu du Bera Berak. Nantes, La Rochelle eta Celles sur Bellen arituko da taldea eta berriro ere Nantes Loire Atlantique taldea donostiarrak baina gehiago dela frogatu du, Bera Beran Tania Yáñez eta Ana Martinez baja izan delarik.
Partida hasiera kaskarra izan du taldeak baloi ugari galduz, Nantesek ondo baino hobeto aprobetxatu dituenak (6-0). Hain atzetik ikusteak kalte egin dio Bera Berari baina tarte horretan egon da atsedenaldira arte (16-9).
Bigarrenean gauzak bere horretan jarraitu dute eta azken minutuetan handitu du tartea Nantesek.
Bera Bera: Temprano, Etxeberria (1), Fernández (1), Ederra (2), Menéndez (2), Arrojeria (2), Ziarsolo (1), Sans (3), Pinedo (6) eta Zugarrondo (o.a.).
Frantziako bigarren mailako La Rochelleko Aunis HB taldeari irabazi dio (29-34, atsedenaldian 14-20) Bera Berak Perigny herrian ospaturiko lagunartekoan, Poitou-Charentes eskualdean daraman egonaldian bigarrenean.
Donostiarrek ondo heldu diote lehiari (0-3). Bajak kontutan izanik, gaur Ziarsolok ez du jokatu, Puchek aukera gutxi izan ditu baina gauza berriak ere frogatu ditu.
Defentsan, 6-0, Sans eta Menéndez erdian kokatu dira, alboan Arrojeria eta Etxeberria, Fernández eta Pinedo hegaletan eta Temprano atepean. Bera Berak oso ondo mugitu du baloia erasoan aurkarien defentsan zuloak aurkituz, Alicia Fernández eta Menénez alboko jokalariek ondo aprobetxatu dituztenak. Horrez gain, transizioan ere azkar eta eraginkor ibili dira bai Pinedo, Etxeberria eta Sans bera ere.
Lehenengo zatiko 15. minuturako jokalari guztiek zeramaten gola eta ondoren Ezkurdiak eta Ederrak ere gai izan dira gola egiteko. Puchek ez zuen aldaketarik lehenengo lerroan, hortaz Pinedo minutu batzu bertan egon da eta Ezkurdiak bi gol bikainak sartu ditu esker hegaletik.
Aitzitik, defentsak jaurtiketak egiten utzi die frantziarrei, jokuari abiadura jarri nahi ziotelarik. 10-13 jarri dira 20 minutuan baina atsedenaldira iritsi aurretik Alicia Fernándezen bidez eta kontraerasoak medio, Bera Berak tartea aise ireki du (14-20)
Bigarrenean, taldea bera Zugarrondok Temprano ordezkatuz. Hasiera ona izan da eta 20-26 jarri da aurretik Bera Bera. Nagusitasuna, nekea eta Arrojeria bi minutu kanpo egoteak Aunis gehiegi gerturatu dute eta Puchek partida gelditu du.
Hutsartean taldea berpiztu eta gero, Bera Berak berriro ere hutsuneak aurkitu ditu La Rochelleko taldeko defentsan eta ez du partida arriskuan jarri.
Bihar ostegunean ez da partidarik. Ostiralean (18etan) Celles sur Belle herriko txapelketari ekingo dio, Chambray taldearen aurrean. Bigarren mailakoa izan arren, Tours hiriko taldeak lehenengo mailan egotea du helburu.
Fitxa:
Bera Bera 34 (20-14): Temprano, Pinedo (8), Arrojeria (2), Sans (4), Menéndez (4), Fernández (7) eta Etxeberria (2) –hasierako zazpikoa- Ezkurdia (2), Ederra (4) y Zugarrondo (o.a.). Ez zuten jokatu ez Martínez ez Ziarsolo.
Kanporaketak: Arrojeria, Menéndez eta Sans.
Partzialak: 2-4, 5-9, 8-11, 10-13, 12-17, 14-20 –atsedenaldia- 17-22, 19-24, 20-26, 26-27, 28-30 eta 29-34
Bera Bera Eskubaloia Autocares Davideko autobusera igo da gaur goizean Frantziara bidean, non lau partida jokatuko dituen, horien artean, abuztuaren 21 eta 22an Poitou-Charentes eskualdean dagoen Celles sur Belle herriko txapelketa.
Baina aurretik, bi lagunarteko izango ditu. Bihar Nantesen 18etan bertako taldeari bisitaldia itzuliko dio. Frantziako liga erregularrean bosgarrena gelditu zen taldeak Gascan erakutsi zuen lehengon (25-30) jokuz oraingo Bera Bera baino gehiago dela. Asteazkenean 19etan, La Rochellen bertako Aunis Handball taldea izango du aurrean, bigarren mailakoa eta han jokatu zuten Zulai Agirre eta Patricia Aisak, bestek beste.
Eta Celles sur Belle herriko txapelketan, ostiralean 18etan bigarren mailako Tours hiriko Chambray izango da aurkaria finalerdian. Eta larunbatean Nantes Loire Atlantique edo bertako Celles sur Belle, hau ere bigarren mailako taldea.
Puchek plantilla osoa eraman du Frantziara, Tania Yáñez –lanean dago- eta Maialen Múgica –errehabilitazioan jarraitzen du- izan ezik. Olatz Ramon, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos gazteak senior taldearekin bat egingo dute. Hortaz, exijentzia handiko jardunaldiak izango dira, bost egunetan lau partida jokatuko dituelako eta horrez gain entrenaldi saioak ere prestatu dira.
Bera Berak galdu egin du gaur arratsaldean Nantes Loire Atlantique (25-30) taldearen aurka aurredenboraldiko lehen lagunartekoan, Josean Gasca kiroldegian jokatu dena. Bretainiako taldeak nabarian ageri du egun gehiago daramala lanean, partidako bi zatietako azken minutuetan aprobetxatu duena berau poltsikoratuz.
Montse Pucheren aurreneko zazpikotean iazko jokalariak. Temprano atepean, Arrojeria zuzentzen, Menéndez eta Martínez alboetan, Ederra pibotean eta Ezkurdia eta Pinedo hegaletan. Donostiarrak fin hasi ziren erasoan, 4-2 aurreneko partzialean baina Nantesek segituan berdindu zuen (10. nin, 6-6).
Pucheren jokalarientzat lehen lagunartekoa zen eta bretonentzako, hirugarrena, bezperan Zuazo gainditu zuten Barakaldon (19-24). Partidak intentsitatea zuen baina Bera Berak ez zuen defentsa sendo, erasoan Martínez fin zegoen, aldiz (10-9).
Múgica lesionaturik, Etxeberriari atsedena eman dio Puchek eta jokalari berriak sartu ditu: Ziarsolo, Alicia Fernández, Judith Sans, Zugarrondo eta gazteak. Nafarrak geldiketa onak egin ditu eta bere taldeak abantaila lortu du (20. min. 12-9). Baina frantziarrak esnatu dira eta 2-7 amaitu dute lehenengo zatia, atsedenaldira 14-16 aurretik iritsiz.
Bigarrenean, tarteak mantendu ditu Nantesek eta ondo kudeatu. Defentsan nagusitu dira erasoen aurrean eta lehenengo zatian bezala, bretoiarrek azken minutuetan ireki zuten aldea, Bera Bera erasoen hutsuneak aprobetxatuz eta partida bereganatuz 2-5 partzialari esker.
Hortaz, aurreneko lagunartekoa izateko froga ona, aurkariak egun gehiago daramazki lanean eta Bera Berako hiru jokalari berriak oraindik taldeari egokitu behar dira.
Fitxa:
Bera Bera 25 (14+11): Temprano, Ezkurdia (1), Martínez (7), Arrojeria (1), Ederra (1), Menéndez (4) eta Pinedo (3) –titular- Ziarsolo (3), Sans (2), Fernández (2), Yáñez, Lizarbe, Ramon, Husillos (1) eta Zugarrondo (o.a.)
Nantes Loire Atlantique 30 (16+14): Callave, Coatanea (4), Godel (3), Prudhomme, Lovric (5), Escribano (2); Marchal, Schop; Stoilikovic (5), De la Breteche (7), Lignieres (4), Chesnzau, Abba, Soulard, Lovisson eta Ranikova
Epaileak: Mikel Burguera eta Markel Garralda (Euskaldunak)
Kanporatuak: Arrojeria, Martínez eta Ederra Bera Beratik eta Godel, Schop eta Lovric Nantesetik.
Partzialak: 4-2, 6-6, 10-8, 12-9, 13-13, 14-16 –atsedenaldia- 18-20, 19-21, 21-23, 23-26, 23-28 eta 25-30