Bera Bera Eskubaloiak eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 25. jardunaldia eta azken aurreko partida ostiralerako aurreratu dute, hortaz, maiatzaren 22an ospatuko da Bidebietan 20etan (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki –nafarrak-).
Hernanin lagunartekoa
Bi eguneko atsedena izan ostean, plantillak entrenaldietara itzuliko da gaur. Bihar osteguna, Bera Bera eta Lauko Elgoibar senior taldeak lagunartekoa burutuko dute Hernaniko kiroldegian 19,30etan.
Kadeteak, Estatuko sektorera
Ostiralean Estatuko kadete mailako Txapelketari ekingo diote Bartzelonako San Vicenç del Horts hirian. Bertan Bera Berak Zaragozako BM Colores, Elxeko Salesianos Pikolinos eta bertako Handball San Vicenç del Horts.
Ostiralean bertan baina Andoainen Gipuzkoako Kopako partida izango du senior taldeak Leizaranen aurka, 20,40etan.
Larunbatean, 1etantan, infantil mutilen taldeak Foru Aldundia txapelketa jokatuko du Zumaian Pulporen aurka eta jubenilek Elgoibarri hiru goleko iraulketa egin behar dio Gipuzkoako kopako finala eskuratzeko. Bidebietan, 16 etan.
Igandean, Bidebietan eskubaloia goitik behera. Errendimenduko alebin taldeak Ereintza hartuko du 9,30etan, nesken infantil taldeak Aloña Mendi B 11 etan eta eskolak Bidasoa 12,30etan.
Atzo Donostiako udalean eta gaur Gipuzkoako foru Aldundiak hartu ditu eguardian Bera Berako jokalariak pasa den larunbatean matematikoki Telden liga lortu eta gero.
Gipuzkoako Ahaldun nagusi, Martin Garitano; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta kiroletako zuzendari Asier Sarriegik egin die harrera Bera Berako jokalariei, hirugarren aldiz jarrain ligaren jabe egin direnak. Badiola diputatuak Gipuzkoako kirolaren goimaila azpimarratu du eta Garitano ahaldun nagusiak “gipuzkoarentzat luxu bat da halako kirolariak izatea” eta era berean adierazi du “hurrengo belaunaldientzako eredu bat zarete”. Bera Berarekin batera Iñigo Peña izan da Foru Aldundian, brontzezko domina eskuratu baitu Europako piragismo txapelketan K4 modalitatean.
Garitanok eta Badiolak margolana oparitu die Bera Berako jokalariei eta Alba Menéndez, Nagore Arizagak eta Fernando Diez Mintegi presidenteak jokalariek sinaturiko kamiseta bat aldundiari.
Larunbatean matematikoki liga eskuratu ostean, gaur Donostiako udalean hartu dituzte Bera Berako jokalariak Juan Karlos Izagirre alkateak eta hainbat zinegotzik.
Alkateak Haizearen Orraziaren marrazki bat oparitu dio taldeari eta Matxalen Ziarsolo kapitainak jokalariak sinaturiko taldeko kamiseta bat. Era berean, Izagirren zoriondu du taldea eta bertso batean animatu du “amesten jarraitzeko, xume xume edozein lekura iritsi daiteke”:
Bertso batekin nator gaur/txapeldun finen ondora/urte osoko ahalegina/zoriondu beharko da/Donostiaren izena/segi zabaltzen kanpora/mundialak zarete eta/zabaldu mundu osora/Bera Bera zorionduz/ekarri nahi dut gogora/kirola izan leikela/bizitzaren metafora/amesten segi nahi degu/begiratu luzarora/iritsi daitezke eta/xume xume edonora
Ziarsolok adierazi du “gogorra izan dela liga amaiera” eta taldeak eskuratu duena goraipatu du “irabaztea ez delako erraza”. Ondoren, hitza betez –azkeneko harreran liga irabazita bertsoa botako zuela- honako abestu dute jokalari nahiz presidenteak:
Hirugarrenez ligan garaile / ez da ez lorpen makala / gure esfortzu etengabeak / luzaro goza gaitzala / marka guztiak hausten jarraitu / orain artean bezala / emakumeen kirola dugu / Donostian mundiala!
Prest eta motibaturik. Bera Berak eta Rocasa hitzordua dute Telden, Antonio Moreno kiroldegian (19,30etan Euskadin) ligako 24. partidan eta donostiarrak garaile irtenez gero emakumeen eskubaloiko hirugarren ligaran jabe egingo lirateke matematikoki.
Egun ligako klasikoa da Bera Bera vs Rocasa partida. Aurten biek ireki zuten denboraldia Guadalajaran gipuzkoarren lortutako Superkoparekin (23-20). Bidebietan Bera Berak 25-20 irabazi zuen eta Castellon aldiz Kopa eskuratu zuen Rocasak 19-20 luzapenean irabazita
Partidari begira (Álvarez –bizkaitarra- eta Bustamante –nafarra-) donostiarrek bi puntuko aldea dute Rocasarekiko. Montse Puchek plantilla osoa ekarri du Teldera, Maialen Múgica barne oraindik otsailean egin zioten ebakuntzatik sendatzen ari dena baina partida zuzenean bizi nahi zuena.
Hortaz, Bera Berako entrenatzaileak 14 jokalari prest ditu, Temprano eta Elorza barne. Bidaia ostean Bera Berak Las Palmaseko Félix Santana pistan entrenatu zen ordubetez.
Norgehiagoka streaming bidez ikus ahal izango da Espainiako Federazioko web orrialdean.
Ligako hirugarren titulua jarraian eskuratu du Bera Berak gaur Telden Rocasa gaindituta 21-24. Donostiarrak matematikoki txapeldun dira bi jardundaldien faltan kanariarrak baino lau puntu gehiago izanda eta gol average delakoa alde. Zorionak!!!