Azkeneko bi denboraldietan liga erregularrean hirugarren postuan geratu ondoren, super amara Bera Berak berriro irabazi du ligako lehen fase hau, 2022-23an bezala, eta 26-27 European Leagueko postua ziurtatzen du. Hori guztia Costa del Sol Malaga estu eta larri gainditu duelako, nahiz eta etxekoak baja garrantzitsuak izan. Bi minutu baino gutxiagoren faltan Somazak kanpora jaurtitako golari esker 24-26koa lortu du, Arderiusek aldeak murriztu ditu, talde donostiarrak ezustean harrapatu nahian arriskatu du, halere etxekoek ez dute berdinketa lortzeko aukerarik izan (25-26, 11-13 atsedenaldian).
Asteartean Rocasak A Guardan jasotako porrotak aukera ematen dio super amara Bera Berari liga erregularreko lehen postua ziurtatzeko, European Leaguen lekua ziurtatuz ondorioz, larunbatean (Pérez Canca, 20etan, TDP) punturen bat lortuz gero Costa del Sol Malagaren aurka, Andaluziako taldeak atzo Logroñon galdu zuen (21-20), Guerreras Iberdrola Ligako 24. jardunaldiari amaiera emateko.
2026ko Europako Txapelketako kalifikazio fasea amaitzeko geratzen diren bi partidei begira, Joaquin Rocamora hautatzaileak super amara Bera Berako sei jokalari deitu ditu, eta nobedadea Maitane Etxeberria eta Carmen Arroyoren itzulera da, Lyndie Tchaptchet, Lucía Prades, Elba Álvarez eta Ester Somazarekin batera.
Burlatan partida eskasa jokatuta, ECA Mailkaitz taldeak gainditu zuen Bera Bera (25-20). Halere, bi jardunaldien faltan, donostiarrak laugarren postuaren jabe egin dira. Hurrengo partida Bera Berak Bidebietan izango da apirilaren 19an (Federazioak onartzen badu) Anabel Camargo 74 taldea hartuz eta liga Zaragozan amaituko du.


































