Lucia Pradesek Super Amara Bera Beraren atea defendatuko du hurrengo bi denboraldietan, 2026-27 eta 27-28an alegia, klubeko hedabideei adierazi dienez “hazteko eta kolore hauek defendatzen jarraitzeko”.
Castelloko atezainak bigarren denboraldia du Donostian, eta 76 partida jokatu ditu orain arte -55 Ligan, 14 Europan, 4 Superkopan eta hiru Kopan-. Azken Munduko Txapelketa jokatu zuen Guerreras taldera jauzi eginez eta egub Rocamora hautatzaile dela taldean jarraitzen du. Izan ere, Grezian da biharko partida prestatzen.
Pradesek Tamara Kosticekin partekatu zuen posizioa joan den denboraldian, eta aurten Nicole Wigginsekin. super amara Bera Beran “itxaroten, erreakzionatzen, konfidantza hartzen” ikasi duela dio. Eta ez du zalantzarik izan berritzeko. “Zure lekua aurkitzen duzunean, eraikitzen jarraitu nahi duzu, hazten jarraitu eta kolore horiek defendatzen jarraitu” adierazi du.
|
Lucía Prades |
24-25 denboraldia |
25-26 denboraldia |
Guztira |
|
Liga |
26 (liga regular) + 6 (play-off) |
23 |
49 |
|
Kopa |
3 |
|
3 |
|
Europa |
12 |
2 |
14 |
|
Iberiar Superkopa |
2 |
2 |
4 |
|
Guztira |
49 |
27 |
76 |
2025eko apirilaren 6ra arte


































