
Oraindik ere Guardesen partidaren “sentsazio arraroarekin”, super amara Bera Berak puntu bat lortu zuelarik, “asko baloratzen duguna, beti kantxa zaila dena, eta aurten ere hala izango da”, halere, Imanol Alvarezek aitortu duenez, “gehiagorako gogoa dugu”. Larunbatean (19,45etan, ostalaritza zerbitzu irekita), Morvedre da Gasca bisitatuko duen taldea Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldian.

Zilarrezko mailako Bera Berako senior taldeak denboraldiko lehenengo partida jokatuko du Bidebietan Urdaneta hartuz, igandean 12,15etan. Kukullaga Etxebarri (22-28) gainditu zuen lehen jardunaldian, bizkaitarrak, aldiz 29-37 galdu zuten Sustatuz Los Chelines, Castroko taldearen aurka.

Bigarren zatira arte itxaron behar izan zuen Bera Berak Etxebarrin irabazi ahal izateko Zilarrezko mailako lehen jardunaldian. Partidari ondo ekin zion Jon Begiristainek zuzentzen duen taldeak baina atsedenaldira bizkaitarrak aurretik iritsi ziren (14-12), partida menperatzen jarraitu zutenak 40. Minutura arte (18-16). Hortik aurrera eta norgehiagokaren amaiera bitartean, Bera Bera nagusi (22-28). Datorren igandea, Bidebietan 12,15etan, donostiarrek Urdaneta hartuko dute, etxean Los Chelines taldearekin galdu zutenak (29-37).

Gorabeherak izan dituen partidan, super amara Bera Berak eta Mecalia Atletico Guardesek berdinketa sinatu dute (25-25, 12-12 atsedenaldian), bi taldeen merituei erreparatuz. Gipuzkoarrek jarraituko dute sailkapeneko lehen koskan, gol aldeagatik. Bi minutu falta zirenela Karstenek berdinketa lortu du (24-24), Laura Hernandezek aurretik jarri du taldea amaierarako 40 segundo eskasera, baina Cachedaren fly batek puntu bat utzi du A Sangriñan.

Zilarrezko mailako ligari ekingo dio asteburu honetatik aurrera Bera Berak, Kukullaga Etxebarri taldeari bisita eginez larunbatean 20etan. Horrez gain, beste sei norgehiagoka. Bizkaiko herri honetan ere Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskal Koparekin hitzordua du igandean 11etan eta Euskal Kopan baita ere, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kukullaga hartuko du Egian, larunbatean 10,30etan, kanporaketa iraultzea zaila badu ere.
Bestetik, Jubenil neskek Usurbil hartuko dute Bidebietan, larunbatean 16,15etan; kadete mutilek Zarauzko Aritzbatalden jokatuko dute igandean 13etan eta birritan arituko da Bera Bera Zumarragako Ispilla kiroldegian. Larunbatean, kadete nesken txanda izango da 16,15etan Urola Arkupe Taberna taldearekin eta igandean 11etan, berriz, senior mutilek Urola Cristalería Goiherri taldea izango dute aurrean.