Liga erregularra amaitzeko sei jardunaldiko zikloari hasiera emango dio bihar super amara Bera Berak, lehen postua lortze aldera “partida guztiak bereganatu behar ditugu”. “Etxean berriz irabazteko gogoz” Grafometal Sporting La Rioja hartuko du (Gasca, larunbatean 19,45etan, Óscar Gutiérrez eta Jorge Monjo, Gaztela-Mantxa), partida “zaila izango da, aurkariak jokatzeko moduagatik” Imanol Álvarezen iritziz.
Harrobiak zortzi partida jokatuko ditu asteburu honetan. Bidebietan, igandean 12,15etan, Bera Berak Caja Viva Blendio Sinfín Santander taldea hartuko du Eider Tapia pibotearen itzuleran. Bi partida jarraian galdu ostean Bera Berak garaipena behar du laugarren posturako borrokan jarraitze aldera.
Bere 400. partidaren bezperan, Maitane Etxeberria super amara Bera Berako kapitaina zaleengana zuzendu da, barneko hedabideen bidez, eskubaloian jokatzen hasi zen klubarengatik kontratua berritu duela iragartzeko, “zuen ondoan historia egiten jarraitu nahi dudalako”.


































