super amara Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du Josean Gasca kiroldegian igandean (12:00etan), lidergoa berresteko, asteartean A Guardan jokatuko duen Rocasa eta asteazkenean Logroñon gauza bera egiten duen Costa del Sol Málaga presionatze aldera. Álvaro López eta Roberto Argiz epailea kataluniarrek zuzenduko dute lehia.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hamaika hitzordu izango ditu asteburu honetan, hamaika leku ezberdinetan, gainera. Zilarrezkoan, hiru partida baino ez dira gelditzen liga amaitzeko. Bera Berak Burlatan jokatuko du ECA Malkaitz taldearen aurka, laugarren postua ziurtatzeko eta aurreneko taldeak estutzeko, izan ere, Los Chelines eta Beti Onak hiru puntutara daude eta.
super amara Bera Beraren egungo plantilla azken hamarkadako bigarren gazteena bada ere, denboraldiko lehen partidan 15 jokalarien batez besteko adina 24,4 urtekoa izanik, igandean Gascan, talde donostiarrak 23,73 urteko deialdia aurkeztuko du.


































