Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek zuzenduta, Bera Berak eskubaloi Kanpusa antolatu du alebin eta infantil adineko haurrentzat, hau da, 2012, 13, 14 eta 15ean jaiotakoentzat. Kanpusaren datak ekainaren 21etik 27ra dira, eta Zarauzko aterpetxea izango da ostaturako eta otorduetarako erreferentzia puntua.
Taldean bi denboraldi osatuta, aurtengoaren amaieran, Ester Ogonovszky albokoak amaitutzat emango du super amara Bera Berarekin duen harremana.
Costa del Sol Malagak Rocasa Gran Canaria eta Mecalia Atletico Guardesen aurka lortutako garaipenek sailkapena estutu dute. Lau taldeak hiru puntutan daude, Guerreras Iberdrola Ligako fase erregularra amaitzeko sei partida falta direnean. Galizako taldearen kasuan, oraindik 19. jardunaldia berreskuratu behar du Atarribian, Replasa Beti Onaken aurka, martxoaren 10ean jokatuko dena.
Zilarrezko mailan, Bera Berak bigarren zatian amore eman zuen Iruñean, Loyola taldearekin (24-23), laugarren postua galduz.
Horrelako partida bat behar zuen super amara Bera Berak, lerro guztietan orekatua, serioa, 60 minutuetan kontzentratua, ia baloi galerarik gabe, defentsako intentsitatearekin jada lehen jokaldian, eta nagusi markagailuan. Atsedenaldiko aldea (9-14) Somazak eta Tchaptchetek bigarren zatiaren hasiera bikainarekin berretsi dute.


































