Espainiako Eskubaloi Federazioan atzo buruturiko zozketaren arabera, Bera Bera D multzoan kokatu da estatuko kadete mailako txapelketan, maiatzaren 22tik 24ra bitartean Bartzelonako San Vicenç del Horts herrian burutuko dena.
Hortaz, Bera Berako kadete taldeak bat egingo du Zaragozako BM Coloresekin, Aragoiko txapeldunekin, alegia; Elexeko Salesianos Pikolinos, Valentzian hirugarrenak eta sektorea antolatzen duen taldearekin Handbol Sant Vicenç EH Gols amb la mà, Kataluniako txapeldunak.
Bera Berak ostiralean faseari ekingo dio Elxeko Salesianos Pikolinosen aurka ostiralean, maiatzak 22; larunbatean bertako taldea izango du aurrean eta igandean, BM Colores. Irabazleak bakarrik lortuko du txartela zortzi taldez osaturiko azken faserako.
Zozketa: Txulotxo jatetxean otordua
Bartzelonako bidaiak eragiten dituen gastuak ekiditzeko, Txulotxo jatetxeari esker bi pertsonantzako otordua (astelehenetik ostiralera) zozketatuko da Bera Berak eta Clínicas Rincón Málagak larunbatean Bidebietan (18etan) jokatu behar duten partidaren atsedenaldian. (Zenbakia web orrialdean eta sare sozialetan ezagutaraziko da).
Bera Berako harrobia lehiaketara itzuliko da. Asteburua jubenil mailako taldeak irekiko du, larunbatean 12,30etan Gaskan Eibar hartuko duena Gipuzkoako Koparen baitan.
Arratsaldean Bidebietan, bi aukera. Gipuzkoako kopako aurreneko jardunaldian senior mailako Bera Berak Aiala Zarautz izango du aurrean, ohorezko mailara igo den taldea. 15,30etan izango da eta ondoren Bera Bera vs Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol ikusgai 18etatik aurrera. Ordu horretan, Altzan Bera Bera kadete taldeak Usurbil izango du aurrean.
Igandean Donostiatik at. 10etan Eibarren, Gipuzkoako fotu aldundia txapelketan Eibar vs Bera Bera kadete. Ordu bereran Usurbilen, errendimenduko alebinetan Usurbil vs Bera Bera eta 11,15etan Elgoibarren, infantil mailako mutilen txanda Foru Aldundia txapelketan.
Mexikoko selekzioak gaurtik aurrera maiatzaren 18ra arte Atarribian egonaldia egingo dutela aprobetxatuz, Chema Vives hautatzaileak eskaturik, Bera Berak lagunartekoa jokatuko du ostegunean 19etan Bidebietako kiroldegian (ateak irekita).
A Guardan lortutako garaipen handiaren ostean, Bera Berak hurrego partida datorren larunbatean, hilak 9, Bidebietan jokatuko du Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldea hartuz. Etxean azken aurreko norgehiagokan, gipuzkoarrek bi puntuak nahi dituzte Rocasaren aurkako partida erabakiorrari bi puntuko aldearekin ekiteko.
Bestetik, Mexikoko selekzioak Joku Panamerikarrak prestatzen ari dira, Kuban antolatuko direnak eta Danimarkako Mundialerako banatzen diten hiru txarteletatik bat eskuratu nahi ditu.
A Guardan irabazi zuen Bera Berak bigarren zati bikaina burutu ostean, defentsan nahiz erasoan. Zenbakietan, Bera Berak 23 jaurtiketetan 16 gol egin zituen, saiakera berdinekin, Guardesek zazpi aldiz baino ez zuen lortu donostiarren atea zulatzea, non Tempranok hamaika geldiketa egin zituen.
Aurreneko erasotik Bera Berak galizarrek baino puntu bat gehiago zuen. Lehenengo baloi horretan, lau jokalari pistan, Ana Martínezek ondo baino hobeto ikusi zuen Arrojeria eta usurbildarrak Maestroren aurrean ez zuen hutsik egin.
Hurrengo lau jokaldiak antzekoak izan ziren, erasoan galizarrak baloia galdu zuten defentsaren lan onari esker edo Tempranoren geldiketak medio eta erasoan eraginkor zegoen Bera Bera: Martinezen barneraketa, bi kontraeraso Tempranok baloia luze ondo bidalita Núñez eta Etxeberriari eta Elorzak pase zoragarria eman zion kanariar pibotari: hortaz 0-5 partziala eta 13-15 markagailuan.
Guardés 16-17 gerturatu zen Doiro zentralari esker baina Tempranoren geldiketa bat Inés Hernándezen aurrean eta Ziarsoloren (bi penalti eta kontraerasoa) eta Núñezen golak (kontraerasoa eta pibotean) beste 0-5 partziala erabakiorra lortu zuten. Ikusgarria izan zen Pinedo eta Ana Martínezek sortu zuten fly delako 17-23 ezartzeko. Izan ere, elxetarrak bigarren zatian sei asistentzi ederrak eskaini zituen.
Hobetzeko, lau baloi galdua, hirutan urratsak egin zituzten eta erasoan bi falta. Defentsan, Bera Berak baloia bost aldiz lapurtu zuen, bi baloi blokatu zituzten eta erasoan bi falta lortu zituzten. Azken 30 minutuetan 7-16 partziala A Sangriñako infernuan ez da emaitza makala.
Bigarren zati ikusgarria medio, jokua goitik behera menperatuz eta atsedenaldiko 13-10 markagailua irauliz, Bera Berak liga irabazteko erronkan beste urrats bat eman du gaur (20-26).
Lehenengo zatiak erritmorik gabe jokatu da, uneoro partida gelditu izan da eta akatsak batak bestearen atzetik bi taldeen aldetik. Hortik ez da onik atera Bera Bera, partidari ondo heldu arren Etxeberria, Pinedo eta Núñezen golei esker (1-3).
Halere, Guardesek Bera Beraren baloi galduak aprobetxatu ditu aurretik jartzeko. Donostiarrak ez ziren eroso, jokua etengabe gelditu da eta lau aldiz kanporatu dituzte. Pucheren jokalariek ez zuten erritmorik eta Guardesek hutsuneak aurkitu ditu. Elorzaren kanporaketarekin 8-6 aurretik jarri dira galizarrak aurreneko zati erdian.
Momentu horretan Matxalen Ziarsolo atera da pistara, bikain aritu da kapitaina, zazpi metroetan, hegalean, pibote posizioan edo kontraerasoan. Bera Berak lehenengo zatiko azken minutuetan sufritu du. Ziarsolok 11-10 jarri du baina gipuzkoarrek partida berdintzeko aukerak galdu dituzte. Etxeberria eta Menéndez ia jarraian kanporatu dituzte eta Guardés atsedenaldira aurretik, 13-10.
Bigarren zati hasiera ikusgarria izan da. Pistan lau jokalariekin, Arrojeriak hutsenea aurkitu du, ondoren Ana Martínezek asmatu du eta Tempranoren bi geldiketen bidez Núñezek partida berdindu du eta Etxeberriak, bere taldea aurretik jarri du 33. Minutura iritsi aurretik. Etayok partida gelditu du baina Bera Bera, ez.
Gipuzkoarrak, atzean sendo, Temprano bikain, norgehiagokan eroso ziren. Ana Martínez bikain asistentziak banatzen, taldea hobeto ekin dio erasoari eta akatsak desagertu dira. Halere, Guardés gerturatu da baina Ziarsolok ukitzen zuena urrea bihurtzen zuen. Izan ere, Pinedo lehenengo lerroan kokatu du Puchek bigarren zatian. Kapitainak baloia galdu eta kontraerasoan sekulako gola sartu du Guardesen kalterako (48 min. 16-21).
Etayok partida gelditu du berriro ere. Erasoan zituen arazo larrienak. Izan ere 18 minutuetan hiru gol bestetik ez zeraman eta Bera Berak lehengo zati osoan baino gehiago. Doirok Tempranorekin egin du topo, Nuñezek aldea handitu du eta Martínezek Pinedoren barneraketa ikusi du baloia jarri dio eta airean arabarrak ez du barkatu (17-23).
Partida amaieran golak alde batean eta bestean eta Bera Berarentzat urrezko bi puntu. Lau jardunaldi falta dira eta Rocasak baino bi puntu gehiago dituzte gipuzkoarrek. Telden jokatu aurretik, Bera Berak Clínicas Rincón Málaga hartuko du Bidebietan larunbatean 18etan eta Rocasak Barakaldon jokatuko du 19,30etan.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 20, Bera Bera 26
Mecalia Atlético Guardés 20 (13+7): Maestro, Egozkue (4), Guialo (3), Doiro (4), Liliana (1), Benzal (1) eta Juliana (4) –titular- Ferreira (1), Espiñeira (1), Hernández (1), Cerqueira, Barrios eta Yamiley (o.a.).
Bera Bera 26 (10+16): Temprano, Etxeberria (4), Menéndez, Elorza, Núñez (5), Arrojeria (3) eta Pinedo (4, 2p) –titular- Martínez (1), Ziarsolo (9, 7p) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Azanza, Arizaga, Ezkurdia y Ederra.
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabria)
Kanporatuak: Elorza (2), Menéndez (2), Etxeberria eta Puche Bera Beratik eta Benzal, Guialo, Liliana, Ferreira eta Hernández Guardésetik.
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-5, 8-7, 11-10, 13-10 –atsedenaldia- 13-15, 15-16, 16-18, 16-21, 18-24 eta 20-26