Ondorioz, eskubaloiarekin gozatzeaz gain, jolasak, arrauna, margotzeko aukera ere izan dituzte eta txango bat Irunea non Urantzun eskubaloi partidak jokatzeaz gain Artalekun Bidasoa vs Barça B norgehiagoka ikusteko aukera izan zuten.
Kanpusean ohorezko mailako nahiz harrobiko jokalariak izan dira eta Bera Berak antolaketarako oso baliagarriak izan diren Pelotadenda eta Donostia kirolari eskertu nahi die. Hain ondo pasatu dute batzuk, gaur arratsaldean bost bat gazte eskubaloi eskolan parte hartuko dutela.
Kanpuseko argazki sorta
Canyamelar Valencia taldearen aurkako partidarekin Patricia Elorza eta Ana Martínez dira nobedadeak. Arabarra aulkian eseri zen Zarautzen baina sudurra babeste aldera ez zen pistara irten. Bestetik, elxetarra ondo entrenatu da eta etxera gogo handikin itzuliko da, iaz bezalako garaipena lortzeko asmoz.
Izan ere, Bera Berak Carrusean zeraman bolada txarrari amaiera eman zion orain dela urtebete (18-29), bi pibote Núñez eta Ederraren launa golei esker eta bigarren zatian aritu zen Pinedoren zazpi golak medio.
Etxean geldituko dira Múgicaz gain, atepean lanean hasi den Maite Zugarrondo eta Amaia Azanza oraindik txorkatilan mina duelarik. Hortaz, zerrendan dira Udane Rodríguez eta Uxue Ezkurdia. Bestetik,
Elche Mustang taldean Kopatik lesionaturik dago Ivet Musons eta zalantzan dago Tobiasen partaidetza, halere, donostiarrei zailtasun ugari eman dizkie bi partidetan, Bidebietan 20-24 garaile izan zena eta Castellon luzapenean erabaki zuen Bera Berak.