Zarauzko Aritzbatalde eta Orioko Karela kiroldegiek ostiraletik igandera bitartean Euskadiko txapelketako finalak hartuko ditu kadete neskak eta jubenilen mutilen mailetan.
Bera Berako kadete taldeak irekiko du lauko finala ostiralean 17,30etan Kukullagaren aurrean. 19,15etatik aurrera Tecnifuelle Elgoibar eta Aiala ZKE aurrez aurre. Larunbatean leku berean, donostiarrek elgoibartarrak izango dituzte aurkari 11etan eta zarauztarrak eta bizkaitarrak 12,45etan. Igandean Orion, Kukullaga eta Tecnifuelle Elgoibar 10,30etatik aurrera elkarren aurka artituko dira eta Bera Berak eta Aialak 12,15etan.
Euskadiko txapelketaz gain, lau taldeek Espainiako sektoreetako txapelketan aritzeko txartelak jokoan izango dituzte.
Igandean: senior, alebin, infantil eta eskola
Imanol Álvarezen Errotabarriren aurka gol bategatik galdu ondoren, igandean 9,30etan Egian, senior taldeak Jarrilleras hartuko du.
Bestetik, 12,15etan Yoldin, alebin neska taldeak Usurbilen aurka jokatuko du. Ordu berean, Bidebietan, infantil neska taldeak Eibar A hartuko du eta 13,15etan eskola Ereintzaren aurrean arituko da.
Ligako bi herenak igarota, bi hilabete t’erdiko lehiaketa gelditzen da eta zortzi partida, lau etxean eta beste horren beste kanpoan Bera Berarentzat.
Aste honetan ez dago ligako jardunaldirik selekzioetako konpromisoak direla eta, Bera Berako entrenaldietan eragina izango duena, alde batetik, Elorza, Núñez, Pinedo eta Temprano Jorge Dueñasekin daudelako eta Etxeberria eta Zaldua junior mailako selekzioarekin. Halere, Tati Garmendiak astelehenetik asteazkenera arratsaldez entrenaldiak burutuko ditu, ostegun goizean eta egun horietan mutilen talde baten aurka lagunartekoa jokatu nahi du. Taldearen gidaritzarekin egin zenetik Eider Lizarbe lehenengo astetik eta Maialen Husillos eta Udane Rodríguez aurrenekoan deitu ditu saioetara eta aste honetan gauza bera egingo du.
Egutegi zaila
Canyalmelar Valencia taldearen aurka itzuliko da ligara Bera Bera 19. jardunaldian. Donostiarrek Rocasarekiko bi puntuko aldea dute eta hiru Mecalia Atlético Guardésekin baina aurkariek baino egutegi zailago dute. Momentuz Alcobendaseko lehiatik eroso irten dira, Guardesek berdindu eta Rocasak galdu zuen pistatik, alegia.
Aste Santuak eragiten duen etenaldi ostean, Bera Bera apirilaren 11n Exeko Carrusen arituko da, orain arte donostiarrak ligan gainditu duen Elche Mustang (laugarrena) taldearen aurka jokatzeko. Apirilaren 25etik maiatzaren 30era bitartean ez da etenaldirik izango, hau da, sei partidetako azken txanpari egingo diote aurre taldeek. Bidebietan Valladolideko Aula Cultural izango da, maiatzaren 2an A Guardan jokatuko du Bera Berak, maiatzaren 9an Clínicas Rincón Málaga hartuko du, Teldera egingo du bidaia maiatzaren 16an jokatzeko Rocasaren aurka, Zuazo Bidebietan izango da maiatzaren 23an eta liga Leonen itxiko du maiatzaren 30ean.
Bestetik, Rocasak bost partida izango ditu Telden eta hiru etxetik kanpo: Valladolideko Aula Cultural, Clínicas Rincón Málaga, Carobels León, Bera Bera (maiatzaren 16an) eta Adesal Córdoba. Aitzitik, A Guardan (apririlaren 11n), Barakaldon (maiatzaren 9an) eta Granollersen jokatuko dute etxetik kanpo kanariarrek.
Mecalia Atlético Guardések ligari ekingo dio Málagan. Horren ostean, Barakaldo, Granollers eta Porriñon jokatuko du. Liga A Guardatik pasatuko da, izan ere, Rocasa eta Bera Bera (maiatzaren 2an) hartuko dituelako Guardesek, eta amaitzeko Adesal Córdoba eta Vivelafruta Castelldefels izango digu bisitari maiatza amaieran.
Bera Bera Eskubaloiak Alcobendaseko Pabellón de los Sueños pistan garaipen preziatua (28-32) eskuratu du, erasoan egoera onak, kontraeraso zitalak bitartez eta Ana Tempranok une zailenetan bi penalti gelditu ditu.
Bi zatien hasieran Helvetia Alcobendasek ezarri du komeni zitzaion erritmoa baina aurreneko zati erdialdean Bera Berak defentsan estutu du.
Tati Garmendiak, aulkian Montse Puche lagun, 6-0 ezarri du defentsan Elorza eta Núñez erdian, Menéndez eta Pinedo ondoan eta Martínez eta Etxeberria hegaletan. Elxetarra central moduan aritu da erasoan.
Aurreneko minutuetan oso erritmo altuan jokatu dute bi taldeek, baloia erditik azkar aterata. Golak alde batean eta bestean baina Bera Berak eutsi dio erritmoari: 9 min. 5-7. Halere, Núñez eta Elorza kanporatuak izan dira eta Alcobendasek ondo baino hobeto aprobetxatu ditu egoerak, Alba García aurkituz pivotean (12. min 9-8). Elorzak berdindu eta aurretik jarri du taldea, ondoren Etxeberria eta Pinedoren golei esker 0-4 partziala donostiarren alde (16. Min 9-12).
Mónica Ausas alboko jokalari kataluniarrak konfidantza hartu du eta Garmendia-Puche bikoteak partida gelditu du (19. min, 12-13, min 19). Eta ondo atera zaie. Defentsa hobeto kokatu, Núñez eta Ana Martínezen golak eta eragin handiko jokaldia. Kontraeraso batean Estela Carrera atezainak Maitane Etxeberriarekin talka egin duenez epaile poloniarrek ez dute zalantzarik izan: txartel gorria. Ziarsolok penaltia gauzatu du, Tempranok De la Cruzen jaurtiketa gelditu zu, Pinedok hegaletik gola sartu du eta Ana Martínezen beste batekin 0-5 eta (26. min, 12-18).
Atsedenaldian, 14-20 eroso eta ezohiko markagailua baina Menéndez kanporatua. Bera Berak sufritu du bigarren zati hasieran. Cardador eta Ausas jokalariek Helvetia Alcobendas gerturatu dute baina Pinedok moztu egin du erreakzioa (34. Min 17-21). Halere, donostiarrak baloiak galtzen hasi dira eta Sol Ceballos atezainaren aurrean ez dute asmatu. Menéndezek taldeko bigarren gola egin du 39. Minutuan (19-22) eta horrez ostean Ana Martínez izan da ardura hartu duena. Bere bi golei esker Bera Berak aurretik jarraitzen zuen (44. min, 22-25) baina Alcobendasek, Arderius gidari, gipuzkoarrak asko estutu ditu (47. min 24-25).
Garmendia eta Puchek hutsartea eskatu dute eta horren ostean jokaldi erabakiorrak etorri dira: Tempranok Francés jokalariari bostgarren penaltia gelditu dio berdinketa galeraziz, Ziarsolok asmatu du ate aurrean, Pinedok baloia lapurtu eta gauzatu du kontraerasoa, Tempranok Arderiusi gelditu dio penaltia eta Núñez eta birritan Ziarsolok, 24-30 ezarri dute markagailuan sei minutu falta zirela.
Ondorioz, garrantzi handiko puntuak Guardések berdindu eta Rocasak galdu zuen pistan. Orain, aste beteko etenaldia. Bera Berak Elorza, Núñez, Pinedo, Temprano eta Maitane Etxeberria eta Zaldua, hauek junior selekzioarekin, galduko ditu.
Fitxa: Helvetia Alcobendas 28, Bera Bera 32
BM Helvetia Alcobendas 28 (14+14): Carrera, Aramendia, Ausas (5), Arderius (5), García (4), De la Cruz (3) eta Francés (6, 4p) –titular- Sans (1), Ferrer, Cardador (2), Sol Ceballos (o.s.), Navas Flox (2).
Bera Bera 32 (20+12): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Elorza (3), Nuñez (4), Martínez (6) eta Pinedo (7, 2p) –titular- Arrojeria (1), Ziarsolo (6, 2p). Deialdian: Ederra, Azanza, Arizaga eta Udane Rodríguez (o.a.).
Epaileak: Andrzei Rajkiewicz eta Jakub Tarczykowski (Polonia).
Kanporatuak: Sans, Alba García eta txartel gorria Estela Carrerari (23. min) Alcobendasetik eta Núñez, Elorza (2) eta Menéndez Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 5-7, 9-9, 12-14, 12-17, 14-20 –atsedenaldia- 17-21, 19-22, 23-25, 24-27, 25-30 eta 28-32.
Bera Berako senior taldeko atezain Udane Rodríguez da Tati Garmendiaren deialdian nobedadea Helvetia Alcobendas taldeari bihar larunbata (17etan) aurre egiteko Pabellón de los Sueños pistan. Norgehiagoka Andrzei Rajkiewicz eta Jakub Tarczykowski poloniar epaileek zuzenduko dute Espainiako Federazioak duen hitzarmena dela eta.
18 urterekin iritsi zaio Udane Rodríguezi aukera partida ofizialean deialdian sartzeko, Maite Zugarrondok azken partidan Bidebietan, Vivelafruta Castelldefelsen aurka sorbaldan mina hartu zuelako. Atezain nafarrak atsedena hartuko du eta antza Canyamelar Valencia taldearen aurkako norgehiagokan, martxoaren 28an itzuliko da. Bestetik, Uxue Ezkurdia Donostian geldituko da.
Bera Bera Eskubaloaik etxetik kanpo partida zailei boladari hasiera emango dio bihar, izan ere, sailkapenean atzean dituen taldeak bisitatu behar ditu: Alcobendas (5.), Elx (4., apirilaren 11n), Guardés (3., maiatzaren 2an) eta Rocasa (2. maiatzaren 16an).
Astean zehar, Tati Garmendia, Montse Puche lagun izango duena Alcobendasen, taktikari heldu dio Helvetia Alcobendasek egin ditzakeen defentsak gainditze aldera. Garmendiak badaki Pabellón de los Sueñosen irabazten entrenatzaile gisa. 2012ko apirilean izan zen, ebakuntzari egin zioten Reyes Carrere ordezkatuz. Bera Berak 25-26 irabazi zuen asko sufrituta eta matematikoki bigarren postuaren jabe egiteaz gain, orduan Champions Leagueko atarikoa jokatzeko txartela eskuratu zuen.
Asteburu honetan bost partida, lau larunbatean eta bakarra igandean. Etzi, 9,30etan Andoainen arituko da infantil mailako neska taldea Leizaranen aurka. Arratsaldean, Euskadiko txapelketako norgehiagokak: 16etan, Zumaian Zarazpe Pulporen aurrean jokatuko du kadete taldeak; jubenilak Etxebarrin arituko dira Kukullagaren aurka eta senior taldeak Gaskan Imanol Álvarezen Errotabarri hartuko du 19etan.
Igandean lurralde mailako kadete taldearen txanda izango da, Urnietan jokatuko duena Urnieta Kamox taldearen aurrean 12,15etan.
Maialenen taldeak baino ez zuen irabazi
Lehengo asteburuko emaitzen artean azpimarragarriena da lurralde mailako taldeak baino ez zuela garaipena lortu. Pasaian izan zen, Maialeni bere taldekideek egin zioten agurrean. 27-15 nagusitu ziren Eibar Eskubaloiari.
Bestetik, seniorrak 16-15 galdu zuten Oñatin Aloña Mendiren aurrean (20-26) eta kadete taldeak Aiala ZKEren aurka (23-27).