Autocares Davidekin Castello aldera abiatu aurretik, Erreginaren kopako XXXVI edizioa jokoan izango den hirian ostiraletik igandera bitartean, entrenatzaile eta Bera Berako jokalari komunikabideen esanetara izan dira gaur goizean Bidebietan.
Aitor Etxaburu entrenatzaileak onartu du taldea “ilusioz berterik doa Kopara eta, era berean, munduko errespetu handiarekin”. Bere ustez txapelketa honen formatoa krudela da, buelta bat eman behar zaio lesioak izateko aukerak ugaritzen direlako, hortaz, prestaketa fisikoa zeresan handia izango du”.
Elche Mustang izango du aurrean ostiralean Bera Berak (18etan). Aurkariaz sasoian dagoela eta akaso arerio gogorrena dela galdetuta, Etxaburuk esaldiaren aurreneko zatia onartu du baina “talde gogorragoak egon badaude, halere, partida bakar batera edozein taldearen aurka gal dezakezu eta egia da taulako gure aldeak beldurgarria da emaitza estuenak lortu ditugun taldeak bertan direlako”.
José Ignacio Pradesen taldeaz dio “plantilla betea du, lauzpabost atzerritarrekin, sasoi onean, bertikalak diren jokalariak eta jaurtitzeko gaitasuna dutenak, defentsan sistema ezberdinak erabiltzen dutenak, zalegoak gertu izango ditu… hau da, oso norgehiagoka zaila”.
Horregatik, bere taldeari eskatzen dio “umil umil agertzea eta Elchek dituen baliabideak kontutan hartu”. “Eta partida guztia egin behar dugu ondo, defentsatik eraso jokora” azpimarratu du.
Bere iritziz “Kopa ekartzen badugu itzela izango litzateke”, hirugarrena jarraian eta bostgarrena orokorrean, ondorioz, jabetzan izango luke garaikurra Bera Berak “zalegoentzako pozgarria dena eta historia egiten jarraitu, historia egin dute jadanik eta handia”.
Bera Berak –lehen Bidebieta izenarekin- 1992az geroztik Erregina Kopako finaletan ez du hutsik egiten. Gainera, gustokoa du lehiaketa, hamar finaletan egon baita eta horietatik lau txapel eskuratu ditu. Hori bai, bostgarrenean iritsi zen aurrenekoa, Valentziako L’Eliana herrian izan zen 2007an Ribarroja gaindituz (25-22).
Fase finaletako 23 edizioetan, Bera Berak 48 partida jokatu ditu eta horrez gain hirugarren edo laugarren posturako beste hiru norgehiagoka, gaur egun, zorionez ospatzen ez dena. Urtarrilean Kordoban final-zortzirenetako -24. edizioa jarraian- neurketarekin 49. Izan zen eta, hortaz, datorren ostiralean (18etan) 50. –Federazioko web orrian streamin bidez ikusterik izango dena-.
Egungo jokalarien artean, Kopako 10 edizioetan izan da Matxalen Ziarsolo (2003 eta 2005etik 2014ra) eta Eli Pinedo, Bera Berarekin, zazpi (2000-2003 eta 2012-14).
Azkeneko lau edizioetan hirugarren aldia da Elche Mustang taldea Bera Beraren ibilbidearekin topo egiten duela. Altean, 2012an, final laurdenetan Bera Berak 30-22 irabazi zion –Elxen 27-24 galdu zuten ligan donostiarrek-. Hurrengo urtean, Porriñon –Ligan ere Elxen galdu 22-21- orduan Reyes Carrere entrenatzailearen taldeak partida irauli egin behar izan zuen finalera iristeko atsedenaldian 8-12 zen markagailua eta amaieran 23-20.
Bera Bera Eskubaloiko alboko jokalariari bihar, urtarrilaren 18an, asteazkena eskuin belaunean duen lotailu gurutzatua konpontzeko egingo diote ebakuntza.
Zarauztarrak goizeko 8etan du hitzordua Gipuzkoa Poliklinikan eta Renovales medikuak egingo dio ebakuntza. Ostiralean jasoko omen du alta, hortaz, bere taldeak Castellon 18etan Elche Mustang taldearen aurrean jokatu behar duen final-laurdenetako partida etxean ikusteko aukera izango du.
Adesal Cordobaren aurkako Kopako partida atarian lesionatu zen Maialen Múgica, lotailua erabat apurtuta ez zegoenez belaunak erantzuten zion froga egin zuen baina ez zuen behar adinako orekarik eman.
EHFko final-zortzirenetakoetan Muratpasa Belediye taldearen aurka Antalyan 29-27 galdu ostean, Bera Berak Europatik at gelditu izanak sortu duen egoezina bideratu nahi du Kopako XXXVI. edizioari ahalik eta ondoen ekiteko.
Hori da gehien bat partida ostean eta igandeko bidaian jokalari nahiz teknikoek komentatzen zutena. Atzo atseden eguna zuten baina batek baino gehiago izerditu zuen “bidaia kentze aldera”.
Bera Berak jakin badaki finalerako ibilbidea zailago dela taulako goiko aldean. Horregatik, Castello hiria izeneko pabiloian ostiralean ospatuko den partida baino ez du hizpide. Elche Mustang izango baitu aurrean 18etan (Alberto García Mosquera eta Gregorio Muro).
Elche Mustang da Bera Bera ligan gainditu duen talde bakarra, Bidebietan lehenengo aldiz gainera eta handik aurrera aipatzeko ibilbidea darama. Bere lehenengo lerroak, batez ere Dunay eta Musons jokalariek erasoan arazo handiak sortu zituzten, Bera Berak ez zuen elxetarren defentsa gainditzeko formularik aurkitu –Popovic baja izan zen gainera-, hortaz, norgehiagoka gorriz dute Bera Berako tekniko zein jokalariek, ligan erabaki gabe gelditu ziren zalantzak argitze aldera.
Horretarako, taldea gaur eta bihar entrenatuko da Bidebietan. Ostegunean 10,30etan irtengo da eta Castellon 19etatik 20etara burutuko du saioa.
Asteburua ez da oparoa izan Bera Berako harrobiko taldeentzat, izan ere, garaipen bakarra eskuratu du, Euskadiko txapelketan jubenil taldeak lortu zuena Muskizen 15-23.
Kadete taldeak gol bakar batez galdu zuen Zarautzen Aiala ZKEren aurka (22-21), errendimientuko alebin taldeak 9-16 Erentizaren aurrean eta infantiletan, mutilek 4-40 Bidasoa A lidergoarekin eta emakumezkoetan, 37-7 Egian.