Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko belar hockey taldeak dira Basque Team Fundazioarentzat goi mailakoak. Gaur goizean Fundazioan bertan burutu den ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendari Jon Redondok ezagutzera eman du aurtengo goi mailako kirolariei zuzendutako bekak, horretarako “911.000 euro zuzendu direlarik, 59 kirolarik, 15 teknikarik eta bi talde jasoko dituztenak”.
Basque Team Fundazioak baldintzak betetzen dituzten kirolariei - emaitzak lortu izana esate baterako- eskaintzen dizkie laguntzak, horien artean,
Zentzu honetan, beka eskuratuko duten kirolariek 29 partehartzen izan dituzte Joku Olinpikoetan eta Paralinpikoetan, eta urrezko, zilarrezko edo brontzezko 74 domina irabazi dituzte Joku Olinpikoetan nahiz munduko edo Europako txapelketetan.
Basque Team Fundazioko helburua da baliabideak eskaintzea ahalik eta euskal kirolari gehien naziarteko mailako lehiaketan aritu eta goi mailako emaitzak lortze aldera. Zentzu honetan emakumeen eskubaloiak lehentasunezko kirola gisa ulertzen du Fundazioak, 2016ko Rioko Joku Olinpikoetan euskal kirolariak izateko helburu.
Horregatik, besteak beste, aholkulari teknikoak eskaintzen ditu, biomedikoak, coaching eta psikologi arlokoak, azken honek kirola uztear dagoen kirolariari lan mundura murgiltzeko.
Baldintzak betetzen dituenez, Ana Temprano da bekaduda aurreneko aldiz, beste bederatzi kirolari bezala.
Ekitaldian, Bera Berako ordezkari gisa izan dira Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia jokalariak eta eskubaloi arloko zuzendari Tati Garmendia. Aurkezpenean Jon Redondo zuzendariaz gain, Fundazioko gerente Javier Aldazabal eta EDP, IMQ eta Euskaltel babesleen ordezkariak elkartu dira.
Emakumezkoen liga amaitu dela hamar egun besterik ez direla pasa, Europako Federazioak Champions Leaguen inskripzioa egiteko epea gaur amaitu da. Ligako txapeldun gisa datorren urtean lehiaketa gorenean parte hartzeko aukera izan du Bera Berak.
Halere, Bera Berak ez du inskripzio orrialdea bete, Europako Federazioari eskutitza bidali dio erabakia azaltzen eta EHF Cupen jokatzeko asmoa duela iragarri ere bai.
Europako Federazioak konfirmaturik, Championsen ibilbidea irailaren 12 eta 13an hasi beharko luke Bera Berak, hau da, Qualification delakoari heldu beharko lioke eta ez 2013an bezala multzoen fasean zuzenean jokatu. Espainiako ligak rankinean posizioak galdu ditu lehiaketak iaz irizpideak aldatu zituelako.
Atarikoa oso gogorra da, izan ere, iaz bertan gelditu ziren FTC eta FC Midtjylland, Hungariako eta Danimarkako egungo txapeldunak.
Champions Leagueko multzoen faserako txartela lortzea zaila bada ere, lehiaketak gauzak estutzen jarraitzen du. Pistako balditzak eta telebistazko produkzioa zazpi kamerekin eta arlo horri lotuta dauden eskubideeena, orain, esate baterako, gutxienez 2.000 ikusleentzako lekua bermatu behar da eta pistari dagokionez honako neurria: 45 m. x 25 m.
Datorren denboraldiari begira taldea bermoldatu behar du Bera Berak eta irailaren erdian atariko gogor bati ekin beharko lioke eta irabaziz gero, ondoren sei partidako ligaxkari heldu urrian eta azaroan.
Hiru sailkatuen artean geldituz gero otsailean eta martxoan beste sei partidako ligaxka izango luke Bera Berak aurrez aurre, hau da, baldintzak bikoituz ekonomikoki eta fisikoki, hau da, 14 partida. Eta ligaxkan laugarrena geldituz gero Cup Winners’ Cupen kanporaketak final zortzirenetatik aurrera, hortaz, gutxienez hamar norgehiagoka.
Atarikoan geldituz gero –teorian, besteak beste, Gyori handia egongo litzateke, 2013 eta 2014ean Championsa irabazi zuen taldea- Bera Berak Cup Winners’ Cupeko hirugarren txandan jokatuko luke, hau da, EHFn izena ematean ziur aski azaroan ere hasiko luke ibilbidea.
Zoritxarrez, Bera Berak ezin du bakarrik horrelako erronkari heldu nahiz eta kirol merituak horrela merezi. Halere, EHF lehiaketa oso interesgarria da eta Europako ibilbideari begiratuz gero –azken urteetan txapeldunek edo finalerdietara iritsi diren taldeak kanporatu dute- Bera Berak uste baitu oso paper duina egiteko aukera duela datorren urtean.
Emakumezkoen eskubaloi selekzioak Lau Nazioen txapelketa bereganatu zuen atzo Valentziari 28-24 irabazi ostean.
Elgoibarko IMH kiroldegia inauguratzeko baloi izan da txapelketa, instalakuntza dotore horretan eskubaloia ardatz nagusiena izango dena, bestelako marrak margoturik ez dagoelako.
Catalunya hirugarren gelditu zen Galiza luzapenean gainditu ostean 29-28. Larunbatean, Euskadik kataluniarrak 30-28 mendean hartu zituen eta Valentziak galizarrak (26-22).
Txapelketan maila altua eman dute Bera Berak fitxatu berri dituen Tania Yáñez bizkaitarrak eta Judith Sans kataluniarrak eta Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo, Silvia Ederra eta Andrea Zaldua ere bai.
Espainiak Mundiala jokatzeko sei goleko aldea
Jorge Dueñasek zuzentzen duen selekzioak atzo Kanarietako Las Palmasen 25-19 irabazi zion Eslovakiari, Danimarkan abenduan ospatuko den Mundialean izateko joaneko partidan. Datorren larunbatean, itzulera.
Bera Bera Eskubaloiak Udarako eskubaloi kanpusa antolatu du ekainaren 22tik 30era bitartean burutuko dena eta 7 eta 12 urte bitarteko gazteei, neska eta mutilei zuzenduta.
Ekitaldia Bidebieta kiroldegian eta inguruan gauzatuko da, 9etatik 13ak arte. Ekainaren 24ean baino lehen ikasturtea amaitu ez dutenentzako txanda ere prestatu dute. Hau da, bi salneurri jarri dira, kanpusa oso burutuko duenarentzat: kirol txartelarekin 70 euro eta gabe, 80. Eta 24ean hasiko denak 50 euro ordainduko ditu eta kirol txartelarik gabe, 60.
Interesaturik dagoenak izena emateko orrialdea (argazkian dagoena) beteta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidal dezake edo telefonoz informazio gehiago jaso: 669796500 o 620320042
Elgoibarko IMH kiroldegi berriak hartuko du asteburu honetan Lau Nazio izeneko txapelketa Euskadi, Catalunya, Valentzia eta Galizako selekzioekin.
Larunbatean galiziarrak eta valentziarrak aurreneko finalerdian elkarren aurka arituko dira 17etan eta ondoren, 19etan Euskadi eta Catalunyako selekzioak. Galtzaileek elkar ikusiko dute igandean goizeko 10etan eta irabazleen garaikurra izango dute jokoan 12,30etan.
Horretarako, Bera Berako lau jokalari parte hartuko dute: Silvia Ederra, Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo eta Andrea Zaldua, Zarautzen utzita jokatu duena. Horrez gain, Elgoibarren izango dira bi fitxaketa berriak: Tania Yáñez Euskadirekin eta Judith Sans Catalunyarekin.
Espainia, Kanarietan
Espainiako selekzioarekin dira Eli Pinedo, Ana Temprano, Patri Elorza eta María Núñez. Mundiala jokatu ahal izateko kanporaketan Eslovakia izango dute aurrean igandean (15etan) joanekoan eta ekainaren 13an itzulera.