Larunbatean Telden (19,30etan, Euskadin) bi boladak talka egingo dute. Alde batetik, Rocasa Ace Gran Canariak etxeko talde gisa puntu guztiak lortu dituen bakarra -2013ko urtarrilatik partida guztiak irabazi ditu- eta, bestetik, Ligan norgehiagoka guztiak etxetik kanpo irabazi dituen taldea, Bera Bera, alegia.
Kanariarrek aise irabazi dituzte partidak Telden. Valladolideko Aula Cultural taldeak puntu bat urratzeko zorian egon zen eta Mecalia Atlético Guardés partida amaiera arte aukerak izan zituena. Antonio Moreno pistan partidako 33,6 gol sartu ditu Rocasak eta, jaso berriz 24 baino gutxiago.
Bestalde, Bera Berak ez du inoiz garai hauetan horrelako boladarik Bidebietatik at. Halere, ibilibidea ez da erraza izan. Valentzian eta Porriñon gol bakar batez izan zen, Cabañalen azken jokaldian eta galizarrek berdintzeko baloia izan zuten. Azken hilabeteetan pista zailenak bisitatu dituzte: Alcobendas, Elche eta A Guarda, taldeak erasoan ere baliabideak dituela frogatu du.
Izan ere, bataz beste, Bidebietatik kanpo 30,27 gol sartu ditu eta 21 gol baino gutxiago jaso.
Teldeko Antonio Moreno kiroldegian duela bi urte eta ia lau hilabete ez duela partidarik galtzen Rocasak. 2013ko urtarrilaren 12an izan zen eta orduan ere lidergoan jokoan zegoan itzuli bat baino gehiago falta arren. Bera Bera aurrean zegoan. Reyes Carrere entrenatzailearen taldea hirugarrena zen eta Rocasak ez zuen partidarik galdu aurreneko 11 jardunaldietan. Bera Berak 20-26 irabazi zuen eta Elche Mustang taldeak Alcobendasen galdu zuenez, lidergoan kokatu ziren gipuzkoarrak, bertatik ez zirenak mugitu aurreneko liga eskuratuz.
Larunbatean (Euskadin, 19,30etan) Bera Berak garaipena lortuz gero hirugarren ligaren jabe egingo litzateke, bi partiden faltan, Rocasarekiko lau puntuko aldea lortuko lukete eta gol average delakoa ere bai.
Garaipenak porrotak baino gehiago
Telden 22 partido jokatu ditu ligan Bera Berak, horietatik, 11 irabazi ditu, bakarra berdindu eta hamar galdu. Azken norgehiagokan, 2014ko otsailean (27-22) nagusitu zen Rocasa.
Aurreneko itzulian, Bera Berak ligari heldu zion Bidebietan 25-20 Rocasa gaindituz. Garaipen horrekin, donostiarrak líder kokatu ziren Teldeko taldearekin bat eginda.
Asteburu honetan Bera Berako kadete eta jubenil taldeek lorturiko garaipenei esker multzoko liderrak kokatu dituzte eta ondorioz Gipuzkoa kopako finaletan. Bera Bera kadete taldeak Usurbil A gainditu zuen 36-25 eta finalean Tecnifuelle Elgoibar izango du aurrean. Bestetik, jubenilek 28-18 irabazi zioten Eibar Eskubaloiari eta Astigarraga Gys Sport Elgoibar izango dute aurkaria finalea.
Bestetik, senior mailan, Gipuzkoako kopako aurreneko jardunaldian, Bera Berak sustoa eman zion Aiala Zarautzi Bidebietan (31-33).
Foru Aldundia txapelketan, kadete taldeak 33-26 galdu zuen Eibar Eskubaloiaren aurrean eta infantil neskak 28-9 Talaipe Erretegia Pulpo KErekin.
Bera Beraren esperientziari heldu dio gaur Bidebietan Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol taldeari irabazteko (27-19) eta ondorioz datorren larunbatean Telden ospatuko den partida erabakiorraren aurrean Rocasa Ace Gran Canariak baino bi puntuko gehiago izango ditu.
Lehenengo zatian donostiarrak ez dira fin ibili, defentsan nahi erasoan. Andaluziarrek erasoan jokaldi onak burutu dituzte, Núñez eta Menéndezek osatzen zuten erdigunean hutseneak aurkituz. Puchek Elorza eserlekuan mantendu du, dituen arazo muskulurrak ez areagotzeko.
Ziarsoloren aurreneko hiru gol aurretik jarri dute Bera Bera baina Clínicas Rincón taldeak Dikalo eta Jennifer Gutiérrezen zuzendaritzarekin baliabideak erakutsi ditu. Tempranorekin topo egin duten arte. Atezainak arnasa eman die gipuzkoarrei baina erasoan gauzak ez ziren ondo ateratzen Sonora Solano gainditzeko moduan. Malagakoak aurretik jarri dira Méndezen golarekin eta Puchek partida gelditu du.
Norgehiagoka bikaina jokatu duen Etxeberriak berdinketa lortu du; Tempranok penaltia gelditu du, Pinedok aurretik jarri du Bera Bera baina berriro Méndezek erantzun du. Diego Carrascok eskaturiko hutsarte baten ostean Pinedok bi gol sartu ditu, atsedenaldia 13-11 iritsiz.
Bigarren zatian, gauzak aldatu dira Esperanza Lópezek gola sartu arren. Donostiarren defentsa intentsitatea erakutsi du eta Bera Berak 4-0 partziala lortu du Pinedo (2), Etxeberria eta Núñezen bitartez 17-13 jarriz eta garaipena bideratuz.
Bera Bera eroso zegoen eta Arrojeria eta Martínezek lehengo lerroa ondon zuzendu dute. Etxeberriak Azanzari utzi dio lekua eta harmaila larritu da Tempranoren oihu batekin, izan ere, irrist egin du eta txorkatilan mina hartu du, halere, dirudienez sustoa baino ez da.
Azken minutuetan, golak alde baten eta bestean. Garaipen honekin, 14. jarraian, Bera Beraren marka berria ligan denboraldi batean.
Datorren jardunaldian, Telden Rocasa Ace Gran Canariaren aurkako partida erabakiorra, garaipena eskuratuta hirugarren liga eskuratuko bailuke Bera Berak.
Fitxa: Bera Bera 27, Clínicas Rincón Málaga 19
Bera Bera 27 (13+14): Temprano, Etxeberria (7), Menéndez, Núñez (4), Arrojeria (2), Martínez (2) eta Ziarsolo (3) –titular- Pinedo (8, 3p), Ederra, Arizaga, Azanza (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Elorza.
Clínicas Rincón Málaga Costa del Sol 19 (11+8): Sonora, Valdivia (1), Alina (1), Gutiérrez (4), Dikalo (3), Mjaerum (2) eta E. López (4) –titular- Méndez (3), Moreno, Cuevas, Vera (1), Sánchez eta Fekete (o.a.).
Epaileak: Javier Gutiérrez –Kantabria- eta Sergio Elordui –Euskalduna-.
Kanporatuak: Menéndez (2), Martínez, Núñez eta Arizaga Bera Berarik eta Sánchez, Gutiérrez (2) eta Mjaerum Clínicas Rincón Málagatik.
Partzialak: 4-3, 5-5, 7-6, 9-9, 10-11, 13-11 –atsedenaldia- 16-12, 19-13, 21-14, 24-15, 26-17 eta 27-19.
Gertaerak: Ohorezko mailara igotzea lortu duen Aiala Zarautzi aitortza egin zitzaion partida atarian.
Bera Bera Eskubaloia horma sendoa izan da Mexikoko selekzioarentzat, batez ere, bigarren zatian, hiru gol bestetik ez baititu jaso. Defentsa eta kontraerasoa izan dira erabilitako baliabideak aurreneko zatian eta bigarrenean erasoko joku posizionala.
Clínicas Rincón Málaga (Bidebieta, 18 etan) taldearen aurkako partida atarian, Puchek Elorzari atsedena eman dio eta jokalari guztiek minutuak izan dituzte.
Mexikok maiatza amaieran Danimarkako Mundialean izateko txartela jokoan izango du Kuban.
Bera Bera 34, México 14
Bera Bera 34 (15+19): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez (1), Núñez (3), Martínez (2), Arrojeria (1) eta Ziarsolo (4) –titular- Pinedo (7), Ederra (1), Azanza (2), Arizaga (5), Ezkurdia (5) eta Temprano (o.a.).
México: 14 (11+3): Parra, B. Agirre, Yedra (3), T Agirre (1), Rocha (3), Tereira (2), Morales, Cifuentes (4), Jaramillo, Saavedra, Quezada (1), Favela (o.a.), Zavala, Rivera, Rado, Sosa (o.a.).
Epaileak: Jon Cid eta David Mateos (Euskadi)
Kanporatuak: Menéndez eta Núñez Bera Beratik eta T. Agirre, Morales, Quezada eta Yedra Mexikotik.
Partzialak: 3-3, 5-3, 8-4, 11-6, 13-9, 15-11 –atsedenaldian- 19-12, 22-13, 25-13, 28-24 eta 34-14