Atzo Donostiako udalean eta gaur Gipuzkoako foru Aldundiak hartu ditu eguardian Bera Berako jokalariak pasa den larunbatean matematikoki Telden liga lortu eta gero.
Gipuzkoako Ahaldun nagusi, Martin Garitano; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta kiroletako zuzendari Asier Sarriegik egin die harrera Bera Berako jokalariei, hirugarren aldiz jarrain ligaren jabe egin direnak. Badiola diputatuak Gipuzkoako kirolaren goimaila azpimarratu du eta Garitano ahaldun nagusiak “gipuzkoarentzat luxu bat da halako kirolariak izatea” eta era berean adierazi du “hurrengo belaunaldientzako eredu bat zarete”. Bera Berarekin batera Iñigo Peña izan da Foru Aldundian, brontzezko domina eskuratu baitu Europako piragismo txapelketan K4 modalitatean.
Garitanok eta Badiolak margolana oparitu die Bera Berako jokalariei eta Alba Menéndez, Nagore Arizagak eta Fernando Diez Mintegi presidenteak jokalariek sinaturiko kamiseta bat aldundiari.
Larunbatean matematikoki liga eskuratu ostean, gaur Donostiako udalean hartu dituzte Bera Berako jokalariak Juan Karlos Izagirre alkateak eta hainbat zinegotzik.
Alkateak Haizearen Orraziaren marrazki bat oparitu dio taldeari eta Matxalen Ziarsolo kapitainak jokalariak sinaturiko taldeko kamiseta bat. Era berean, Izagirren zoriondu du taldea eta bertso batean animatu du “amesten jarraitzeko, xume xume edozein lekura iritsi daiteke”:
Bertso batekin nator gaur/txapeldun finen ondora/urte osoko ahalegina/zoriondu beharko da/Donostiaren izena/segi zabaltzen kanpora/mundialak zarete eta/zabaldu mundu osora/Bera Bera zorionduz/ekarri nahi dut gogora/kirola izan leikela/bizitzaren metafora/amesten segi nahi degu/begiratu luzarora/iritsi daitezke eta/xume xume edonora
Ziarsolok adierazi du “gogorra izan dela liga amaiera” eta taldeak eskuratu duena goraipatu du “irabaztea ez delako erraza”. Ondoren, hitza betez –azkeneko harreran liga irabazita bertsoa botako zuela- honako abestu dute jokalari nahiz presidenteak:
Hirugarrenez ligan garaile / ez da ez lorpen makala / gure esfortzu etengabeak / luzaro goza gaitzala / marka guztiak hausten jarraitu / orain artean bezala / emakumeen kirola dugu / Donostian mundiala!
Prest eta motibaturik. Bera Berak eta Rocasa hitzordua dute Telden, Antonio Moreno kiroldegian (19,30etan Euskadin) ligako 24. partidan eta donostiarrak garaile irtenez gero emakumeen eskubaloiko hirugarren ligaran jabe egingo lirateke matematikoki.
Egun ligako klasikoa da Bera Bera vs Rocasa partida. Aurten biek ireki zuten denboraldia Guadalajaran gipuzkoarren lortutako Superkoparekin (23-20). Bidebietan Bera Berak 25-20 irabazi zuen eta Castellon aldiz Kopa eskuratu zuen Rocasak 19-20 luzapenean irabazita
Partidari begira (Álvarez –bizkaitarra- eta Bustamante –nafarra-) donostiarrek bi puntuko aldea dute Rocasarekiko. Montse Puchek plantilla osoa ekarri du Teldera, Maialen Múgica barne oraindik otsailean egin zioten ebakuntzatik sendatzen ari dena baina partida zuzenean bizi nahi zuena.
Hortaz, Bera Berako entrenatzaileak 14 jokalari prest ditu, Temprano eta Elorza barne. Bidaia ostean Bera Berak Las Palmaseko Félix Santana pistan entrenatu zen ordubetez.
Norgehiagoka streaming bidez ikus ahal izango da Espainiako Federazioko web orrialdean.
Ligako hirugarren titulua jarraian eskuratu du Bera Berak gaur Telden Rocasa gaindituta 21-24. Donostiarrak matematikoki txapeldun dira bi jardundaldien faltan kanariarrak baino lau puntu gehiago izanda eta gol average delakoa alde. Zorionak!!!
Bera Bera Eskubaloiak gaur matematikoki ligako txapelkdeta eskuratu du, hirugarren aldiz jarraian, Rocasa Telden gainditu ostean (21-24)
Bera Bera sendo hasi zen. Aurreneko baloia huts egin arren, 0-4 partziala bereganatu zuen aurreneko bost minutuetan. Rocasak ez zuen hutsuneak aurkitzen donostiarren defentsan Elorza eta Núñez erdian, Pinedo eta Menéndez ondoan, Etxeberria eta Arrojeria hegaletan eta Temprano atepean.
Elorzak, Menéndezek erasoan, Pinedok eta Arrojeriak lortu zituzten golak eta Santanak partida gelditu zuen. Rocasak berdindu zuen Davinia López eta Almudena Rodríguezi esker. Eta horrez gain María González (6-5) aurretik jarri du taldea. Elorzak berdindu zuen eta Silvia Navarro partidan sartu du 9-7, Rocasa aurretik jarri delarik.
Baina Bera Berak partidari heldu dio. Martínez eta Maitane Etxeberriaren bi golak eta Tempranoren geldiketak Bera Berari abantaila eman diote (9-11) eta atsedenaldian 10-11.
Bigarren zati hasieran egon da gakoa. Bera Berak defentsari intentsitate gehiago eman dio, Tempranok baloiak gelditu ditu eta Ana Martínez eta Arrojeriak hutsuneak ikusi dituzte Rocasaren defentsan. Bera Bera markagailuan aldea hartu du eta ondo kudeatu du abantaila.
Fitxa: Rocasa 21, Bera Bera 24
Rocasa 21 (10+11): Navarro, Melania (1), Rodríguez (8), Albaladejo (2), Davinia (4 y Trojaola –titular-Haridian (1), María González (2) Toscano (3), Luján, Adriana González (o.a.).
Bera Bera 24 (11+13): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Elorza (2), Núñez (1), Arrojeria (3) eta Pinedo (3) –Martínez (4), Ziarsolo (4), Ederra, Azanza, Arizaga, Ezkurdia y Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Javier Álvarez –bizkaitarra- eta Ion Bustamante –nafarra-
Kanporaketak: Albaladejo eta Trojaola Rocasatik eta Pinedo, Núñez (2), Menéndez eta Elorza (2) Bera Beratik
Partzialak: 0-3, 3-4, 5-5, 8-7, 9-11, 10-11 –ats- 11-15, 14-17, 15-20, 17-22, 18-22 eta 21-24