Azkeneko bost urtetan, lau aldiz. Bera Berak berriro ere gol batez galdu egin du Elxeko Carrus udal kiroldegian. Ligan jasaten duen porrota mingarria da taldeak, batez ere, bigarren zatian egin duen lanagatik. Elchek atsedenaldian zeraman lau goleko aldea buelta emateko zorian egon delako.
Partida hasieran berdinketa nagusi, akaso markagailuan Bera Berak gustoko baino gol gehiago zituen (10. min. 5-5). Hortik aurrera, defentsak nagusitu dira. Donostiarrek bolada txarra pasatu dute erasoan eta alacantearrek aprobetxatu dute 3-0 partziala ezarriz. Reyes Carrerek aurreneko hutsartea eskatu du Elche taldeko defentsa irekiak mina egiten zuelako.
Bera Bera hurbildu da (18 min, 9-7) baina Elcheko entrenatzaile José Ignacio Prades segituan gelditu ditu donostiarrak hutsartea eskatuz eta taldeari arnasa emanez (25. min, 11-7). Bera Berak sufritu du erasoan eta Reyes Carrereren bigarren hutsarteak ez du balio izan aldea murrizteko. Horrela, atsedenaldian lau goleko abantaila izan du Elchek (13-9).
Bigarren zatian Bera Bera sendo atera zen eta gol bakar batera jarri zen 39. minutuan (15-14) Rubio, Pinedok eta Elorzak sartutako golak 1-5 partziala ezarri dute. Bera Berak berdin jarraitu zuen eta berdinketa lortu zuen (17-17) hamar minutu falta zirela.
Azkeneko jokaldian berdinketa markagailuan, Elchek penaltia lortu du, Ana Isabel Martinezek gauzatu duelarik. Azken jaurtiketan Patri Elorzak ezin izan du alacanterren hesia gainditu.
Horrela, Bera Bera laugarrena da sailkapenean. Castelldefelsen asko sufritu arren Rocasak seigarren partida irabazi du eta Alcobendasek Castro aise gainditu du.
Ficha
Elche Mustang 22 (13+9): Trigueros, Gómez (2), Vila (1), Ana I. Martínez (5), Popovic (4), Rodríguez (5), Esther Martínez (3), África Sempere (1), Flores, Ruiz, Guilabert (o. a.), Sara Sempere, Segarra eta Fuentes.
Bera Bera 21 (9+12): Zoqbi, Altuna, Rubio (3), Elorza (6), Núñez (3), Dunay (1), Pinedo (3) – titularra- Ziarsolo (2), Menéndez (1), Castro (1), Ederra (1), Arizaga, Yamiley (o.a) eta Arrojeria.
Epaileak: Alberto Ballano Dueñas (Cataluña) eta Juan José Belloso (Nafarroa)
Kanporaketak: Gómez eta Ana Isabel Martínez (2) Elcheik eta Elorza (2), Núñez
(2) eta Altuna Bera Beratik.
Partzialak: 2-1,5-5, 8-5,10-7, 11-7,13-9 -atsedenaldian-14-11, 15-14, 17-17, 17-17,18-18 eta 22-21
Bera Bera Eskubaloiak pista madarikatun jokatuko du bihar (19,30etan), Elxeko Carrus udal kiroldegian hain zuzen non Elche Mustang izango du zain, eskubaloi ligako ohorezko mailan asmo nagusienak dituen taldea, alegia.
Izan ere, 2007-08 denboraldian eman zen azken garaipena, Bera Berak 17-28 irabazi baitzuen orduan igo berri zen Elche Mustang taldeari, besteak beste, Matxalen Ziarsoloren sei golei esker.
Handik aurrera, porrotak baino ez dira eman. 2008-09, 09-10 eta 11-12 denboraldietan gol batez galdu zuten donostiarrek -25-24, 28-27 eta 30-29-. Iaz aldea zabaldu zen 27-24, lehenengo zatia oso txarra izan zelarik (15-8). Bederatzi kanporaketa jasan izan zuen Bera Berak –denboraldiko altuena- partida berdintzea lortu zuen bigarren zatian baina ez zuen punturik urratu.
Esther Arrojeria
Gainera, Bera Berak baja garrantzitsua izango du, Vero Cuñarena hain zuzen, ezker belaunean izandako lesioa dela kausa. Esther Arrojeria gazteak galiziarraren lekua hartuko du. Hiru hilabeteetan, Estherrek egoera ezberdinak bizi izan ditu. Usurbilen jokatu zuen iaz –Gipuzkoako jokalaririk onena izendatu zuten-, abuztuan Bera Berarekin aurredenboraldia burutu du, arratsaldeetan Bidebietan entrenatzen da eta Egia Bera Bera senior mailako taldean aritzen da. Orain, berriz, lehenengo taldearekin egingo du bidaia.
Estherrek minutu batzu jokatzeko aukera izan zuen Bidebietan abuztuan Zuazo Barakaldo taldearen aurkako lagunartekoan.
Elxen, kalitatea
Bestetik, Elche Mustang taldeak Lara González golegilea galdu arren, fitxaketa onak egin ditu, alde batetik, Prades entrenatzailea eta bestetik, Llanos Trigueros atezaina eta Marija Popovic pibotea.
Gola egiteko garaian, Ana Isabel Martínez lateralak ardura gehiago hartu du aurten –partidako sei gol daramazki, Porriñon 11 egin zituen- eta, era berean, Popovicek partidako bost gol egin ditu, defentsan zutabe nagusia delarik. Lateralak bizkarrean mina hartu zuen Porriñon eta larunbateko partida gal dezake. Era berean, Mª Carmen Rodríguez laterala zaindu beharko dute 22 gol sartu baititu bost partidatan.
Elche Mustang hirugarrena da sailkapenean, Bera Bera puntu bakar batera du eta Kanarietan bakarrik galdu du BM Rocasa liderraren aurka. Alberto Ballano Dueñas (Cataluña) eta Juan José Belloso (Nafarroa) izango dira biharko epaileak.
Argazkia: Claudia Roperok aterata (Elche-Mustang taldeko facebookean).
Asteburu honetan harrobiko infantil mailako bi taldeak egingo dute debuta, ondorioz, Bera Berari lotuta dauden sei taldeek hasi dituzte denboraldi honetako lehiaketan.
Gainera infantil mailako taldeak izango dira asteburua irekiko dutenak. Bera Bera Egia Bat taldeak Errenterian jokatuko du Ereintza Aguaplasten aurka larunbatean goizeko 11,15etan, Bera Bera Egia Bi taldeak, berriz, Urnietan egingo du debuta Urnieta Guria Kafetegia taldearen aurka goizeko 12etan.
Arratsaldean, Euskal Ligan aritzen diren kadete eta jubenil mailako taldeen txanda izango da. Bera Bera Egia kadete taldeak Ermuan jokatuko du Errotabarriren aurka 18etan eta jubenil taldeak 19,30etan, ohorezko mailako taldea Elxen jokatuko duen ordu berean.
Igandean, goizeko 10etan, Bera Bera Egia kadete taldeak Bidebietan Eibar Eskubaloia hartuko du Gipuzkoako Txapelketaren baitan.
Eta asteburua igande eguardian itxiko da Egia kiroldegian. Bertan, 12,15etan Senior mailako Egia Bera Bera taldeak Atez Ate Usurbil izango du aurrez aurre.
Asteburu luze honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiak jokatu dituen partidan artean Oñatiko Aloña Mendiren aurrean lortu dituen hiru garaipenak dira azpimarragarrienak.
Alde batetik, Zubikoa kiroldegian Egia Bera Berak 24-40 gainditu zituen oñatiarrak senior mailan, Mauge Gezalak zuzentzen duen taldeak jokatutako hiru partidak irabazi ditu.
Bidebietan, partida amaiera bikain bati esker Verónica Valverderen kadete mailako taldeak, Maitane Etxeberriaren gidaritzapean, Aloña Mendiri 22-18 irabazi zion.
Bestetik, Tati Garmendiaren jubenil mailako Bera Bera Egiak 27-7 nagusitu zitzaien oñatiarrei. Senior mailako taldeak bezala, hiru jardunaldietan hiru garaipen.
Azkenik, larunbatean jokatutako partidan, Gipuzkoako txapelketan aritzen den kadete mailako Bera Bera Egia galdu egin zuen (9-15) Consulting Social Alaves taldearen aurka.
Galiziar zentralari egin zioten aurreneko miaketa baten arabera, Vero Cuñak eskuin belauneko barneko lotailua hautsita dauka eta, era berean, mediku txostenak adierazten du lotailu gurutzatua ondo dagoela.
Lesioaren nondik norakoak ostegunean jakingo du Bera Berako jokalariak, izan ere, Vero Cuñari erresonantzia egingo diote Gipuzkoa Poliklinikan. Lasai eta baikor dago galiziarrak lehengo larunbatean hartu zuen mina berak gauzaturiko kontraeraso baten ostean eroriko txarra izan zuelako.