Horrez gain, Seulen eta Bartzelonako Joku Olinpikoetan brontzezko dimona eskuratu zuen eta nazionalitatea hartu zuenean Espainiako selekzioarekin aritu zen.
Entrenatzaile gisa Natalia Morskova gazteekin baino ez du eskarmenturik, halere, Mar Sagunto bildu duen Valencia Aicequip taldearen eskaintzea onartzerakoan ez zuen zalantzarik izan. Talde gaztea da Valencia, sailkapenean erdialdean kokaturik dagoena, gainera, Porriñoren aurkako partida azaroaren 1era atzeratu zen EHFko bigarren txandan aritu behar zutelako. Kanporaketan Valur islandiarrak Europatik at utzi ditu valentziarrak.
Bihar Josean Gasca kiroldegian ikusteko aukera izango dugu, arratsaldeko 17,30etan ETBKSATek eskainiko duen partidan.
Argazkia: DeporteCienPorCien
Era berean ordutegia aldatuko da, 17,30etara aurreratuko baita. Usurbiltar gazteak Verónica Cuña ordezkatuko du, galiziarrari ebakuntza egingo diote eskuin belauneko lotailu gurutzatua konpontze aldera urriaren 31an Gipuzkoa Poliklinikan.
Aurreneko lerroan aritzen den Esther Arrojeria ohorezko mailako taldearekin egin zuen bidaia Elxera lehengo astean, halere, Bera Berarekin debuta ofiziala egiteko aukerarik ez zituen izan.
Cuñaren lesioaz gain, Alba Menéndez lateral zarauztarrak txorkatil batean bihurdura du eta azken unerarte ez da argituko jokatzerik izango duen. Elxen jasotako porrota ahaztu nahi du lehenbailehen Bera Berak eta Natalia Morskovak zuzentzen duen Valencia Aicequip taldearen aurkako partidan benetako maila eman nahi dute donostiarrek.