Partida amaiera bikain batek hiru goleko abantaila eman dio Bera Berari gaur Gaskan jokatutako partida Danubius Galatiren aurrean, hasiera hasieratik gauzak zailak jarri dituen Errumaniako taldea.
Azkeneko bost minutuetan baino ez du tartea zabaldu Bera Berak –gehienez lau gol-. Une horietan defentsa sutsu batekin erantzun diote Danubiusi, jaurtiketak oztopatzen Ederra eta Menéndezen blokajeak medio eta Zoqbiren geldiketei esker. Brasildarrak Eli Pinedori eman dion pase batek 25-22 ezarri du, Amurrikoak Elorzari egin dioten penaltia gauzatu du (26-22) eta azken jokaldian Glibkok egindako golarekin –zortzigarrena- bihar Bidebietan lehia izango dela aldarrikatu du.
Partida hasiera traketsa izan du Bera Berak, bi penalti langara bidali ditu, aurreneko bost minutuetan golik gabe eta 1-4 partzialari aurre hartu behar. Bera Beraren lanaren poderioz pixkanaka murriztu du aldea, Eli Pinedo aurrean jarrita 5-1 defentsa onari esker. Donostiarrek, halera, arazoak zituzten erasoan eta golak banatu ditu Eider Rubio, Altuna, Castro, Ederra eta Menéndezen artean –hiru egin ditu zarauztarrak-. Horrela berdinketa iritsi da (25 min. 9-9) eta atsedenaldian aurretik heldu da (13-12).
Bigarren zatian, Eli Pinedo agertu da erantzukizuna hartuz. Hegalak, bi penalti ere sartu ditu, defentsan sendo aritu da eta guztira bederatzi gol sartu ditu –zazpi zati honetan-. Partida bizia bezain estua zen eta edozer kanporaketa aprobetxatzen zen.
Errumaniar taldean Glibko ukrainiarra eta Curtean hegala –lau gol- izan dira onenak eta, aipatzekoa ere defentsa.
Bihar Bidebietan (12etan), Bera Bera hiru goleko aldeari eusten saiatuko da, 23. gola sartzen duenean lau goleko izango da.
Fitxa: Bera Bera 26, Danubius Galati 23
Bera Bera 26 (13+13): Zoqbi, Altuna (1), Rubio (3, 2p), Elorza (2), Núñez (2), Dunay eta Ziarsolo (1)–titularra- Pinedo (9, 2p), Ederra (2), Menéndez (4) eta Castro (2).
Danubius Galati 23 (12+11): Bobeica, Zaremba (1), Curtean (4), Cioaric (1), Marginean (3), Glibko (8) eta Lazarin (3) –titularra- Burlachenko (2), Patuleanu (1), Gheorghe, Trandafir, Crivlevit eta Basa.
Epaileak: Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier (Italia). EHFko delegatua: Jean Ives Renon (Frantzia).
Kanporaketak: Elorza eta Núñez (2) Bera Beratik eta Zaremba (2), Curtean, Burlachenko eta Glibko Danubiusetik.
Partzialak: 0-2, 3-5, 4-6, 5-8, 9-9, 13-12 –atsedenaldia- 14-14, 16-16, 18-16, 23-22 eta 26-23
Gertakariak: 600 pertsona Gaskan. Bera Berako jokalariek Verónica Cuña animoak ematen kamisetak erakutsi dituzte.
Bera Bera Eskubaloiak eta Autocentro Igarak akordioa berretsi dute zentro honek Cup Winners’ Cup Europako lehiaketan Bera Beraren kotxe ofiziala babesteko.
Kotxeei orotariko zerbitzuak eskaintzen ditu Autocentro Igarak, batez ere, Audi eta Volkswagen izeneko autoei.
Lerro hauen bitartez, Autocentro Igarari eskerrak eman nahi diegu Bera Bera Eskubaloiarekin izandako lankidetza dela eta.
Asteburuko harrobiko taldeen partiden inguruan leku aldaketak da azpimarragarriena. Alde batetik, senior mailako Egia Bera Berak Bidebieta kiroldegian jokatuko du bihar larunbata arratsaldeko 4,30etan Urnieta London School taldearen aurka.
Euskal ligan, Bera Bera Egia kadete nahiz jubenil taldeal igande goizean Barakaldon izango dituzte hitzorduak. Zuazoren aurka arituko dira kadeteek 10,45etan eta jubenilek 12,30etan.
Gipuzkoako txapelketan, infantil taldeek ez dute jardunaldirik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Ordizia Irurena hartuko du Gascan (15etan) Bera Bera eta Danubius Galati taldeen partida aurretik.
Bera Bera Europara itzuliko da duela hilabete t’erdi Champions Leagueko multzoen fasera sartzeko saiakera egin ostean. Lortu ez zuenez Cup Winners Cupeko (Errekopa) hirugarren txandari dagokion ekingo dio asteburu honetan Errumaniako Danubius Galatiren aurka.
Errumaniako taldearekin hitzarmena medio, bi partidan Donostian ospatuko dira. Bihar Josean Gaska kiroldegian (17.30etan ETBKSAT) eta igandean Bidebietan (12etan). Italiako Marco Di Domenico eta Lorenzo Fornasier epaileek zuzenduko dituzte bi partidak, 2007ko urtarrilean Donostian Bera Bera zuzenduko zutenak.
Reyes Carrere entrenatzaileak Vero Cuñaren baja du, Eli Pinedok aldakan mina du baina prest egongo da bihar, ondorioz, azkeneko partidatan aritu diren jokalariek osatuko dute deialdia. Reyesek atzo “Bera Bera muina” aldarrikatu zuen, hau da, “defentsa sutsua kontraerasora azkar irteteko”.
Kanporaketa gaindituz gero, Bera Bera azaroaren 20ko zozketan izango da. Otsailean ospatuko den final zortzirenetan Champions Leagueko hirugarren sailkatuak sartuko dira.
Basque Country
Bera Berak kamiseta berria estrenaituko ditu Europako kanporaketa honeta, Eusko Jaurlaritzarekin lortutako hitzarmena medio. Horrela, donostiarrek ‘Basque Country’ marka eramango dute Europako partidatan.
Bera Bera Eskubaloi entrenatzaile Reyes Carrere baikor da Cup Winners’ Cup izeneko Europako lehiaketaren baitan Errumaniako Danubius Galati taldearen aurkako kanporaketaren aurrean. “Etxean jokatzea beti da abantaila, horregatik eskatu genuen” adierazi du eta horregatik “faborito papera onartzen dugu”.
“Liga bakoitzeko sailkapenei errepaso bat ematen badiogu –Bera Bera lidergoan da partida bat gehiagorekin eta Danubius Galati azkenurrena- argi dago batzuetan paper hori onartu behar dugula” azaldudu Reyesek. “Kanporaketa gainditu nahi dugu baina jokatu beharra dago eta aukera gehiago ditugula onartu”.
Errumanirren inguruan “gauza gutxi dakigu, iaztik hona taldea asko aldatu delako”. Danubius Galatik lehengo astean lortu zuen aurreneko garaipena liga Brasov taldearen aurka eta ligan azkenurrena da. Reyesen ustez, “Ukrainiako jokalari gazte bat Iryna Glibko da erreferentzia, partidako 10 gol sartzen dituelako –azkenekoan, 16-.
Halere, Errenteriako entrenatzaileak aldarrikatzen du “gurekiko leialak izan behar dugu, Bera Beraren muina, azkeneko partidatan lortu duguna –Valencia, Alcobendas eta Castelldefels-. Hau da, Reyesek eskatzen duena da “defentsan sendo egotea eta kontraerasoak gauzatu”. Abiadura eta presioa dira erabiltzen dituen hitzak. Entrenatzaileak Vero Cuñaren baja izango du bakarrik.
“Guk gure jokua egin behar dugu, defentsan prestatzio dexentekin eta argi dago asteburu honetako helburua kanporaketa pasatzea da” berretsi du.
Horretarako zaletuen berotasuna eskertzen du, era berean dio “guk izan behar dugu zalegoa erakarri behar ditugunak, gure jokuarekin, lana, esfortzua, eskubaloi polita, hori guztia gu berriro ikustea bueltatzeko”.