Selekzioen arteko azkeneko bi lehiaketetan brontzezko dominak eskuratu ditu Espainiak, duela urte bat Brasilgo Mundialean eta udako Londreseko Joku Olinpikoetan. Azkeneko Eurokopan, Danimarkan gaizki ibili zen Espainia, horregatik erreferentzia Mazedonian lortutako zilarrezko domina da.
Eli Pinedo eta Patricia Elorza berriro dira Jorge Dueñasen zerrendan, aldiz azken unean lesio batek Nely Carla donostiarra baja izan delarik. Espainiako nazionalitatea lortu duen Barbosa, lesio larria gainditu duen Nerea Pena nafarra eta Nuria Benzal dira deialdiaren nobedadeak.
Ordu berean Espainiako selekzioak, bihar asteazkena, Kroaziren aurka jokatuko du eta ostiralean Hungaria izango da aurkaria. Multzo bakoitzeko hiru selekzioek eskuratuko dute Main Roundean aritzeko txartela, finalerdiak abenduaren 15ean izango dira eta hurrengo egunean ezagutuko da podium berria.
Topaketan eskolako gazteenak, infantil, kadete, juvenil, senior eta ohorezko mailako jokalariaz gain, Bera Berako entrenatzaile, delegatu, zuzendari eta gurasoak bilduko dira. Bazkarian zehar sorpresak izango dira eta iaz bezala, Brasilgo Mundialean Eli Pinedo domina jokoan zuela, espero dugu aurten ere Serbiako Eurokopan beste horrenbeste bizitzea.
Bi menu eskainiko dira, heldueta eta umeei zuzendurikoa. 25 euro balio duen aurrenekoak iberikoak, kroqueak eta foie izango ditu sarrera moduan eta ondoren, haragi masaila eta tarta izozkiarekin. Umeentzako menuak 12 euro balio du eta urdaiazpikoen kroketak, makarroiak, eskalope patatakin eta txokolatezko izozkia daramatzana. Bidebietako bulegoan daude salgai tiketak abenduaren 12rarte.