Azkenengo egunetan kirolaren inguruan burutu diren gala ezberdinetan Bera Bera Eskubaloia izan da protagonista. Araban garaiz egin zuten ekitaldia, izan ere, abenduaren 10ean ospatu zutena eta bertan Joku Olinpikoetan brontzezko domina eskuratu zuten Eli Pinedo eta Patricia Elorza saritu zituzten.
Bestetik, Gipuzkoako foru Aldundiak urterako antolatzen duen kirol galan Eli Pinedo aipatu zuten olinpikoen artean kirolari bezala Gipuzkoan hazitakoa delakoan. Gipuzkoako kirolaren indarra eta aniztasuna antzeman zen galan, emakumezko nahiz gizonezkoetan, eta agerian gelditu zen eskubaloia izan zela Londresera bidali zituen jokalari gehien: Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Julen Aginagalde eta Mikel Agirrezabalaga.
Azkenik, Gipuzkoako kirol prentsak antolatutako galan, kazetariek Bera Bera Eskubaloia taldearen lana aipatu zuten. Klubeko presidente Fernando Diez Mintegik jaso zuen garaikurra.
Argazkian, Eli Pinedo eta Gipuzkoako kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola.
Urteberri On! eta urtarrilaren 2an, entrenatzera. Bera Bera Eskubaloiak 2012a oparoa itxiko du, aurreneko aldiz ligako azpitxapelduna eman duen urtea eta Viborgen Champions League dastatzeko aukera eman zuena.
2012. urtea ikusgarria izan da Bera Berarentzat. 37 partida jokatu ditu, 31 irabazi ditu eta bakarra berdindu. Ihazko ligatik, 2012an jokaturiko 17 partidatik 16 irabazi zituen; Itxako izan zen bigarren itzulian donostiarrak gainditu zituen bakarra eta Kopako finalean ere bai. Europan, itzuleko partida irabazi arren, Bera Berak ezin izan zuen Lada Togliatti kanporatu, ostean EHF txapelketa irabazi zuten errusiarrek.
Denboraldi honetan, Bera Berak bigarren Superkopa eskuratuz ireki zuen ikastaroa, Bidebietan Itxako aise gaindituz. Ligan zortzi partida irabazi ditu, Elxen galdu eta Atletico Guardesen aurka berdindu. Europan, Viborgen Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdyniaren aurka galdu zuen, Suizako Brühli irabazi eta Cup Winners’ Cupen Errumaniako Danubius Galati gainditu. Otsailean poloniarrak izango ditu berriro aurrez aurre Errekopan.
Alde txarrena Vero Cuña zentralaren lesioa izan da. Galizarrak esker belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen eta gutxi gorabehera maiatzararte ezin izango du pistara itzuliko.
Liderraren aurka, urtarrilaren 12an
Bera Berak zuzen begiratu dio ligari. BM Rocasa liderra eta Elche Mustang taldeen atzetik, kanariarrak bi puntura ditu. Bera Bera Eskubaloiak gogor ekin dio lanari aurreneko aldiz liga eskuratzeko, azken aldi honetan daraman ibilbidea baieztatuz.
Etenaldi ostean, Ligari berriro ekingo dio urtarrilaren 9an, Bidebietan Zuazo Barakaldo hartuz. Hiru egun beranduago Kanariar Uhartean BM Rocasa liderrari egingo dio bisita, donostiarren asmoak gauzatzeko partida garrantzitsua. Horren ostean, bigarren itzulian Donostian norgehiagoka interesgarriak biziko dira, besteak beste, Bera Berak Helvetia Alcobendas, Elche Mustang eta kanariarrak hartuko ditu liga eskuratzeko.
Europako lehiaketa otsailean iritisko da, 3an Poloniako Gdynia hirian jokatuko du Vistal Lazcpol taldearen aurka eta hurrengo asteburuan Josean Gaskan ospatuko da itzuleko partida. Otsailean bertan Kopa izango dute jokoan donostiarrek.
Horregatik, Bera Berak erronka guzti hauetan partaide egin nahi ditu zaletu, jarraitzale, babesle eta instituzioak eta, jakina, 2013 urte zoriontsu opa nahi die guztiei.
Jokatu dituen hamaika jardunaldietan berdinketa bat baino ez du utzi bidean, ondorioz lidergoan dira senior mailan. Mauge Gezalak zuzenduta, Egia Bera Berak 37-20 gainditu zuen Aloña Mendi pasa den igandean eta hurrengo egunean Lezoko egoitza batera egin zuten bidaia Eguberri on opatzea.
Bestetik, Euskal Ligan garaipena eta porrota. Veronica Valverderen kadete mailako Bera Bera Egiak irabazi egin zion Aialari eta, lehenengo zatian bikain aritu arren Tati Garmendiaren jubenilek ezin izan zioten zarauztarrei bigarren zatiari eutsi (15-21).
Infantil mailako Bera Bera Egiak gauza bera, porrota eta garaipena. Aurreneko partidan Bera Bera Egia infantil Bat taldeak Udarregi lidergoa estutu zuen (26-29) eta Bera Bera Egia Batek aise menperatu zuen Ereintza (26-9). Usurbiltarrak eta donostiarrak lidergoan dira.
Bera Bera Eskubaloiari lotuta dauden bost taldeek Eguberri eta 2013 Urte Berri on opa dizkizue pistatik, izan ere, ligako jardunaldiak izango dituzte asteburu honetan ere bai.
Bihar, larunbata 10,30etan Bidebietan, Bera Bera Egia Infantil Bat taldeak Udarregi Usurbil hartuko du eta 12etati aurrera Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak, Ereintza Beissier.
Arratsaldean Euskal Ligan aritzen diren taldeen txanda izango da. Aiala Zarautz izango dute aurrean Bera Bera Egia kadete taldeak 16,45etan eta Bera Bera Egia juvenil taldeak 18,30etan.
Azkenik, senior mailako Egia Bera Berak Aloña Mendi hartuko du Egia kiroldegian igandean 12etan.
Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiolak eta Bera Bera RT klubeko presidente Fernando Diez Mintegik lankindetza hitzarmena sinatu zuten 2013. urteari dagokion subentzioa 320.000 eurokoa delarik,
Gipuzkoako Foru Aldundiak Bera Bera Eskubaloiaren lana aitortu du, emakumen kirola ildo estrategikoa dela berretsiz eta horregatik, kulubeko sekzioak jasango duen murrizketa arina izango delarik.
Asteartean sinatu zen hitzarmenean parte hartu zuten Diez Minteguiz aparte, Errealeko presidente Jokin Aperribay, -emakumeen futbola dela eta jasatzen du laguntza- eta Leire Aranburu, Txingudi saskibaloiko ordezkaria.
Eli Pinedo
Bestetik, Bera Bera jokalari Eli Pinedo gonbidatu du Gipuzkoako foru Aldundiak artero antolatzen duen Kirol galan parte hartzeko.