Alcobendaseko ‘Ametsen kiroldegian’ apirilaren 21ean jokatutako partida horretan Tati Garmendiak Reyes Carrere ordezkatu zuen belaunean ebakuntza egin ziotelako. Hamar minutu falta zirela lau gol azpitik zihoala, Bera Bera partidari buelta emateko gain izan zen (25-26) eta, ondorioz, Championsen tokia eskatu.
Alcobendasek Ciobanu, Mireya González, Álvarez eta Marta López jokalariak galdu arren, arriskutsu izaten jarraitzen du Silvia Arderius gidaritzapean. Besteak beste, Teresa Francés fitxatu du eta egun hegala da taldeko golegile nagusiena. Madrildarrek Rocasa liderraren aurka galdu dute bakarrik (33-30) eta etxean aise nagusitu dira Kukullaga, Zuazo eta Castro taldeen aurrean.
Alba Menéndez, alta
Bera Bera Eskubaloiak bihar egingo du bidaia Elxen aurkeztu zuen deialdia berarekin. Horrek esan nahi du Alba Menéndezek txorkatilan duen bihurdura hobeto duela. Valenciaren aurka baja izan zen zarauztarra gaur goizean ondo entrenatu da eta deialdian sartu da Esther Arrojeriarekin batera.
Horrela, Eli eta Patrik azaroaren 19an Pinton egon behar dute Espainiako selekzioak prestatu duen konzentrazioan. Halere, oraindik Bera Berarekin bost partida garrantzitsuei aurre egin beharko diete: larunbatean Alcobendasen aurka, asteartean (azaroak 6) Bidebietan Castelldefelsen aurrean, azaroaren 10 eta 11n Donostian Errumaniako HC Danubius Galati hartuko du Bera Berak Cup Winners’ Cupen eta azaroaren 17an Leonen.
Dueñasek burutu duen zerrendan Barbosa eta Nerea Pena dira nobedadeak Londreseko Joku Olinpikoetan brontzeko dominak lortu zuen taldearekin konparaturik. Espainiako selekzioak lau lagunartekoak jokatuko ditu Serbiara abiatu aurretik eta abenduaren 4an debuta egingo du Alemaniaren aurka.
Era berean, Israelgo selekzioak ere Nitsan Dunay gaztea deitu du azaroaren 22rako.