Europako kanporaketak aurreratu du ohorezko mailako emakumezkoen eskubaloi ligako bederatzigarren jardunaldia. Aurreneko zati bikainari esker Bera Bera Eskubaloiak Esportiu Castelldefels gainditu du Alcobendasen erabili zuen bidea baliatuz, hau da, defentsa sutsua eta erasoan erangikorrak, oso. Izan ere, Bera Beraren aurreneko zazpi jaurtiketak gola izan dira zazpi minutuetan.
Horrela, Castelledefels segituan utzi du atzean (12. min 9-3) Pinedoren lau golei esker –hiru eskinatik-, Rubiok, hiru; Arizaga eta Ederra jokalarien golei esker. Horrez gain Pinedo bera jarri da aurrean 5-1 defentsan eta ia jaurtitzeko aukerarik ez diote Castelldefelsi, Manaut eta Boada lateralak saiatu arren.
Donostiarren irizpidea garbia zen, defentsa sutsua eta azkar kontraerasoa gauzatu. Gainera, kataluniarrek gola sartzen zuten bakoitzean Bera Beraren erantzuna etortzen zen jarraian. Horrela atsedenaldira iritsi ziren bi taldeak 21-8, Pinedok zazpi gol; Rubio, lau eta Nagore Arizagak, bi. Andoaindarra titularra izan da, ia partida osoa jokatu du eta minutu asko lateralean.
Bigarren zatian Reyes Carrerek Pinedo, Rubio, Elorza, Zoqbi eta Altuna jokalariei atsedena eman die. Bera Berak abantaila zabaldu du (39. min., 26-11) baina hortik aurrera Castelldefelsi jokatzen utzi dio, Ederra eta Dunay ia batera kanporaturik ederki aprobetxatu duenean. Kataluniarrek 3-8 partziala ezarri du Silvia Lladro atezainak egindako geldiketak baliatuz.
Reyes Carreren hutsarte batek eta Eli Pinedo eta Eider Rubio itzuli direnean donostiarrak bizitu dira berriro. Bera Berak 5-1 partziala itzuli dute azkeneko bost minutuetan, Eider Rubiok 30 metroetatik sartutako gola barne eta bigarren zatiko partziala berdinduz sartutako penaltiari esker.
Bera Bera lidergoan kokatzen da gaur baina bihartik aurrera burubelarri Europan pentsatuko du, Cup Winners’ Cupeko kanporakenta, alegia. Errumaniako HC Danubius Galati hartuko du Donostian asteburu honetan, larunbatean Gaskan -17,30etan- eta igandean Bidebietan -12etan.
Fitxa: Bera Bera 36, E. Castelldefels 23
Bera Bera 36 (21+15): Zoqbi, Altuna (2), Arizaga (3), Elorza (1), Rubio (6, 2p), Ederra (2) eta Pinedo (10) –titularra- Ziarsolo (3), Núñez (1), Castro (4), Dunay (3), Menéndez (1) eta Yamiley (o.a.).
E. Castelldefels 23 (8+15): Bolstad, Manaut (5), Cadens (1p), Gil (1p), Sans (1), Boada (6 1p) eta Pérez (2) –titularra- Moreno (3), Royo (1), Espinola (3, 1p) eta Lladro (o.a.)
Epaileak: Javier Álvarez Mata (EAE) eta Ion Bustamante (Nafarroa)
Kanporaketak: Ederra (2) eta Dunay Bera Beratik eta Sans, Boada eta Manaut Castelldefelsetik.
Partzialak: 5-2, 10-3, 11-5, 16-5, 19-7, 21-8 -atsedenaldia- 22-9, 26-11, 27-14, 29-20, 31-22 eta 36-23
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak pasa den asteburuan jokatutako partidan artean azpimarragarriena da Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak lorturiko garaipena (8-26), Egia Bera Beraren aurka Egia kiroldegian. Lider dira CDB Leizararan taldearekin batera. Aitzitik, leku berean Bera Bera Egia infantil Bat taldeak Egia Bera Beraren aurka 9-13 galdu zuen.
Euskal ligan, kadete nahiz jubenilek Kukullagaren aurrean porrot egin zuten. Bera Bera Egiak 27-36 galdu zuen Autobuses Juantxu Kukullagaren aurka eta juveniles 23-27 CB Kukullagaren aurrean.
Azkenik, Gipuzkoako txapelketan Aluminios Aleman liderra aise nagusitu zen (43-12) Bera Bera Egia kadete 2 taldearen aurrean.
Senior mailako Egia Bera Berari atsedena hartzea tokatu zitzaion.
Eusko Jaurlaritzako kiroletako zuzendari Patxi Mutiloak eta Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak, Matxalen Ziarsolo kapitaina eta Eli Pinedo jokalari internazionalarekin batera, gaur eguardian hitzarmena aurkeztu dute Jaurlaritzak “Basque Country’ markarekin babestuko baitu Bera Bera Europako partidatan.
Eusko Jaurlaritzako Donostiako egoitzan egindako ekitaldian, Patxi Mutiloak azaldu du Turismo sailaren inplikazioa dela eta Basque Country marka aukeratu du Jaurlaritzak. Horrela, Europan aritzen diren saskibaloi taldeak bezala, Bera Berako kamiseta urdin nahi grisetan marka hori agertuko da eta Liga eta Kopan, aldiz, Euskadi.
Kiroletako zuzendariaren arabera “elite mailako kirolean egindako hausnarketak dio eskubaloia estrategikoa dela eta, konkretuki, emakumezkoen eskubaloia”. “Ezin ditugu ahaztu azken aldi honetan lorturikoa eta, era berean, Bera Bera bezalako talde batek hain maila altuan egoteak duen garrantzia” azpimarratu du.
Horrela, Mutiloak adierazi du emakumeen kirolean “horrelako taldeak Europako lehiaketa garrantzitsu hauetan aritu ahal izateko instituzioen inplikazioa beharrezkoa da”, ondorioz, denboraldi honetarako sinatu da hitzarmena.
Larunbatean eta igandean, Danubius Galatiren aurka
Bera Bera Eskubaloiak asteburu honetan estrenatuko ditu kamiseta berriak, izan ere, Cup Winners’ Cup delakoaren hirugarren kanporaketa Donostian ospatuko da Errumaniako HC Danubius Galati taldearen aurka, larunbatean Gaskan (17,30etan ETBKSAT) eta igandean Bidebietan (12etan).
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Patxi Mutiloak egindako “gestioak babeslegoa gauzatzeko”. “Asteburu honetan gozatu nahi dugu eskubaloiarekin, kanporaketa gainditu eta otsailean Basque Country marka sustatzen jarraitu nahi dugu”.
Bera Berako kapitain Matxalen Ziarsolok azpimarratu du “gure taldeak oso harro eramango du Basque Country gure izaera eta jokuak, hau da, lana eta esfortzua euskaldunak atzerrian zabaldu nahi dugun irudiarekin bat datorrelako”. “Gure aldetik, ahalegin guztiak egin nahi ditugu kanporaketa pasatzeko eta kamiseta hauekin Europara joateko” gaineratu du Ziarsolok.
Asteburuan ospatuko den Europako Cup Winners’ Cupeko kanporaketak bederatzigarren jardunaldia aurreratzea dakar, bihar asteartea, azaroak 6, Bera Berak eta Esportiu Castelldefels elkartuko dituena Bidebietan 18etan.
Bera Bera adorez beteta agertuko da Alcobendasen lorturiko garaipenari esker. Castelldefelsek, aldiz, ezin izan zuen etxean puntuak urratu Porriñoren aurka. Igo berri diren kataluniarrek Itxako eta Castro dituzte azpian sailkapenean, etxetik kanpo lizarrakoak eta kantabriarrak gainditu dituztenak. Albiste txarrenak lesioak izan dira, Dolo Martin –Vero Cuña antzera- eta Ivet Mussons sudur-trenkada apurtu zuen eta laster izango da berriro pistan.
Donostiarrek golak sartzeko erreztasunarekin jarraitu nahi dute -42 Valenciaren aurka eta 35 Alcobendasen aurrean- eta defentsan sutsu, kontraerasoak baliatuz. Reyes Carrerek azken aldi honetan deitu dituen jokalariak prest ditu.
Biharko partida ostean, HC Danubius Galati taldearen aurkako kanporaketa izango du hizpide Bera Berak, Cup Winners’ Cupeko hirugarren txandakoa dagokiona. Errumaniako taldearekin sinatutako hitzarmena medio, kanporaketa osoa Donostian burutuko da, horrela, Bera Berak Basque Country kamisetak estrenatuko ditu larunbatean Gaskan -17,30etan ETBKSAT- eta igandean Bidebietan, 12etan.
Etxetik kanpo Bera Berak hainbeste gol 2010eko apirileaz geroztik ez ditu sartu. ‘Ametsen Kiroldegia’ aproposa izan da berriro ere donostiarrentzat, Bera Berak lehenengo zatian tartea ireki duelako (11-17) defentsa, atezaina eta erasoan eraginkorrak izan direlako.
Halera, hasiera txarra izan da (3-0), erasoan akatsak izan direlako. Eli Pinedo aurrean jarri du Reyes Carrere 5-1 defentsan, Alcobendasen jokua oztopatuz eta Zoqbik egindako aurreneko geldiketei esker Bera Berak 1-6 partziala lortu du Altuna eta Elorzaren golak baliotuz (14. Min 4-6).
Teresa Francés golegilearen baja izanda, Silvia Arderius eta Ana Ferrer saiatu dira Alcobendas eusten. Madrildarrek donostiarren defentsa gainditzeko arazoak zituen eta, behin lortuta, Zoqbirekin topo egin dute, hamaika geldiketa egin ditu brasildarrak aurreneko zatian (11-17). Aitzitik, Bera Bera erasoan fin ibili da, izan ere, iazko denboraldian Etxebarrin baino ez zuen 17 gol baino gehiago atsedenaldian.
Bigarren zatian Bera Bera ez da Alcobendasen erreakzioaren zain egon. Aurreneko zatian defentsan ibili den Eli Pinedok hiru gol sartu ditu zazpi minutuetan tartea gehiago zabalduz (13-22).
Partidak irizpideak betetzen zituen, Alcobendasek arazoak zituen donostiarren defentsan zuloak aurkitzeko eta Bera Bera erasoan eroso Rubio eta Elorzarekin (47. min 20-30). Madrildarrek markagailua itxuratu dute Bera Berak sei kanporaketa izan dituelako eta Reyes Carrerek Doce Castro, Alba Menéndez eta Nagore Arizaga sartu ditu.
Ondorioz, Bera Berak nagusitasuna erakutsi du gaur Alcobendasen, merezitako garaipena eskuratuz sailkapenean goiko aldean egongo den talde baten aurka. Rocasak Barakaldon lortu duen berdinketarekin donostiarrak bi puntutara dituzte kanariarrak.
Datorren asteburuan Errumaniako HC Danubius Galati hartu aurretik Cup Winners’ Cupean, Bera Berak Castelldefel izango du aurrean asteartean 18etan Bidebietan.
Fitxa:
Helvetia Alcobendas 28 (11+17): Zugarrondo, Ferrer (7), Aramendia (1), Arderius (8), Prieto (3), Sainer (1), Paula García (3) –titularra- Iglesias (2, 1p), Lucas (2), Flox (1), Alba García, Estela Carrera (o.a.)
Bera Bera 35 (17+18): Zoqbi, Altuna (4), Elorza (7), Ederra (2), Rubio (6, 3p), Pinedo (8) y Ziarsolo (3) –titularra- Dunay (1), Núñez (1), Castro (2), Menéndez eta Arizaga (1)
Epaileak: Ignacio Pascual eta Carlos Luque (Catalunya)
Kanporaketak: Alba García eta Paula García (2) Alcobendasetik eta Ederra (2), Altuna, Núñez (2), Arizaga eta Yamiley Bera Beratik.
Partzialak: 3-1, 4-4, 5-6, 7-12, 9-14, 11-17 –atsedenaldian- 12-21, 16-25, 19-28, 22-32, 24-33 eta 28-35.