Matxalenek "sensazio desberdinak ditugu" onartu du. "Larunbatean askoz hobeto aritzea espero genuen eta oso gogorra da bederatzi golez galtzea, lur jota utzi gintuen". Hala eta guztiz ere, pozik zegoen "Brühlen aurka ondo erreakzionatu genuelako eta etxera hobeto goaz azkeneko partida irabazita".
Matxalenen arabera "poloniarrak oso indartsu ziren, Viborg bera ere estu jarri zuten eta ia partida irabazi zuten", halere partida txarra egin arren Bera Berak larunbatean aukerak izan zituen partidan sartzeko.
Halere, Bera Bera gustora dago eta kapitainak gauzak diren bezala ikusten ditu. "Helburu garbi bakarra gutxienez hirugarrenak gelditzea zen. Pena da Championseko multzoen fasean ez pasatzea baina pozik gaude Errekopam arituko garelako, oso lehiaketa polita da eta egun gure taldearentzat egokiago" azpimarratu du Ziarsolok.
2008an Errekopako finalerdietaraino iritsi zen Bera Bera; aurten azaroaren 10ean egingo du debuta etxean Danubius Galati taldearen aurka, itzuliko partida azaroaren 17an izango da.
Champions bezalako lehiaketan debuta egitea "gustokoa izan da guretzat" dio kanpitainak. "Viborgen pistan jokatzea asko gustatu zaigu, inbidiaz bizi dugu hau guztia, hemen giroa dagoelako, jendeak eskubaloia bizi duelako, gozatzen du eta nahiago genuke han ere horrela izatea baina kulturalki oso errotua dago kirol hau hemen".
Bidaia ostean "ligari heldu behar diogu berriro, Galizan Mecalia izango baitugu aurrez aurre larunbatean".
Horregatik, Bera Berak ez zuen huts egin nahi. Ikuspegi ezberdinetatik hobe da Errekopan azaroan sartzea Errumaniara joan HC Danubius Galati taldearen aurka jokatzeko Bielorrusiako HC Gomel taldearen aurka baino. Horrela, aurreneko minutuetan izan ezik, Bera Bera betiko jokua berreskuratu egin du.
Reyes Carrere entrenatzaileak 6-0 jarri du defentsan Elorza, Pinedo, Núñez eta Menendez erdian jarrita. Brühlek zazpi metroetan aurkitu du zuloa eta penaltien bitartez markagailuari eutsi dio. (6 min. 3-3, eta 8. min 4-4). Hortik aurrera, defentsa lagun, Bera Berak korrika egiteko aukera izan du eta Pinedo, Altuna eta Elorzaren bitartez 7-4 jarri dute (10. min). Suizarrak berriro gerturatu dira baina Pinedo, Rubio eta Elorzak asmatu egin dute (16 min., 11-7).
Vero Cuña gaixo zegoen eta Reyes Carrerek eserlekuan utzi du. Horrela Patricia Elorza, Alba Menédez eta Eider Rubiok –bukaeran Nagore Arizaga sartu da- jokatu dute partida osoa. Zortzi golekin arabarrak atzoko partida ahaztu egin du, Libe Altunak bezala, sei sartu ditu zarauztarrak.
Defentsa ez ezik, Darly Zoqbi ere hobeto ibili da. Jokalari bat gutxiago izanda brasildarrak bi geldiketa egin ditu eta Bera Bera aldea ireki egin du (23. Min 14-9). Brühlek orain arazoak zituen donostiarren defentsa gainditzeko eta horren ondorioz kontraerasoak gauzatu dituzte Altunak eta Ziarsolok. Atsedenaldian 17-11 gainetik iritsi da Bera Bera.
Bigarren zatian, donostiarren defentsa ona izan da. Pinedok Ziarsolori utzi dio lekua erasoan eta Silvia Ederrak minutuak kendu dizkio Núñezi. Patricia Elorza bikain aritu da, hiru gol ia jarrain sartu ditu arabarrak, izan ere, bakarra huts egin du bigarren zatian. Eta orduan Libe Altunari tokatu zaio. Zarauztarrak eskuin hegala ondo ustiatu du Beier atezaina gainditzen.
Minutuak pasatu ahala Bera Beraren aldea handiago zen eta Nagore Arizagaren gola itxi egin du partida. Argazkiak Bera Bera - LC Brühl
Fitxa: Bera Bera 33, LC Brühl 23
Bera Bera 33 (17+16) Zoqbi, Altuna (6), Rubio (3, 2 p), Elorza (8), Menéndez, Núñez (5) eta Pinedo (5) –Ziarsolo (4), Ederra (1), Arizaga (1) eta Yamiley (o.a.).
LC Brühl 23 (11+12) Engeler, Wenger (2), Ussia, Tamara Bosch (9, 5p), Mustafoska (6), Fudge (3) eta Plastina (1) -titularra- Beier (o.a.), Amanda Bosch (1), Pfister (1), Hurmerinta eta Benz.
Epaileak: Helena Crnojevic eta Emina Kostecki (Kroazia)
Kanporatuak: Núñez eta Elorza Bera Beratik eta Ussia eta Bosch (2) LC Brühletik.
Partzialak: 2-2, 7-4, 10-7, 12-9, 14-9, 17-11 –atsedenaldian- 18-12, 22-15, 24-17, 27-19, 31-21 eta 33-23.