Bera Berako bost jokalari arituko dira Euskadiko selekzioarekin larunbat honetan Txileren aurka, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian 17etan hasiko den lagunartekoan.
Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Euskal Selekzioa berriro zuzentzen,
Bera Beratik Matxalen Ziarsolo, Silvia Ederra, Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Esther Arrojeria deitu ditu; Zuazo Barakaldotik Ainhoa Hernández, Tania Yañez, Janire Etxabe eta Nahia Galarza; Kukullaga Etxebarritik Leire García atezaina, Nerea Elizegi eta Jessica Nogales; Maialen Mujika BM Porriñotik, Naryith De la Cruz Errotabarritik eta Urdulizetik, Andrea Egozkue. Euskal selekzioak bihar arratsaldean entrenaldia burutuko du Durangoko Landako 1 (18,30-21) kiroldegian eta ostiralean Elgoibarren (19,45-21,45).
Bera Bera Eskubaloiak bihar arratsaldean Ermuko eskubalio festan parte hartuko du Zuazo Barakaldo taldearen aurkako lagunartekoan (18,30etan).
Astebeteko atsedenaldia hartu ondoren, taldea astelehenean itzuli zen entrenaldietara.
Bihar Ermuko Miguel Angel Blanco kiroldegian 16,45etan Senior mailako bertako taldea, Errotabarrik alegia, Euskadiko jubenil mailako selekzioa izango du aurrean.
Bera Berako alboko jokalari Patricia Elorza Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek lehenengo aldiz 2010. urteko irailean deitu zuen Txekiara joateko, Shield of the Town Cheb izeneko txapelketara, hain zuzen.
Partida horiek ez ziren nahikoak izan Danimarkako Eurokopara joateko urte hartako abenduan. Espainia hamaikagarrena izan zen orduan. Halere, minutu gutxi jokatu arren, Brasilgo eta Serbiako Mundialen artean egin diren deialdi guztietan egon den jokalari bakarra da Patricia Elorza, hau da, 2011. urteaz geroztik bizkaitar hautatzaileak osatu duen 20 deialdietan ez du hutsik egin.
Lehiaketa garrantzitsuen artean, Elorzak Brasilgo Mundialean brontzezko domina lortu zuen –pibote moduan, hainbat minutu-. Horren ostean, kirolari batean ametsa bete zuen, Joku Olinpikoak jokatzea eta, horrez gain, brontzezko domina eskuratu zuen eta iaz Holandan ere aritu zen hamaikagarren postuan gelditu zen Europan. Eta aurtengo udan Turkiako Joku Mediterraneotan taldeko erreferentzia izan da gasteiztarra.
Larunbatetik aurrera, abenduaren 22ra arte, Eli Pinedorekin batera Elorzarentzat Serbiako Mundiala izango da hurrengo erronka.
Aipaturikoak aparte, Elorza azkeneko sailkapen fase guztietan egon da, Eurokopa, Mundiala nahiz Joku Olinpikoak jokatu ahal izateko eta horrelako lehiaketetan: World Cup 2011, Moberlringen Cup, Carpati Trophy, Seul Cup edo Danimarkako azkenekoa.
Eli Pinedo, eta minutu gehienak jokatzen dutenak ere, Dueñasen deialdia guztietan izan dira Joku Mediterraneoetan izan ezik. Elorzarekin batera, Eli Chávez eta Cristina González ia zerrenda guztietan agertzen dira, baina lateral-pibotea Londresen izan arren ez zen deialdi bakar batean sartu eta atezainak Joku Olinpikoak eta Danimarkako World Cup 2011 galdu zituen.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea
Nitsan Dunay israeldarrari eskuin belauneko kanpoko meniskoa konpontzeko ebakuntzari egin diote gaur goizean Gipuzkoa Poliklinikan.
Dunay gaur bertan ospitaleratu da Martínez Renobales medikuaren eskuetan jarri da. Lateral internazionalak bihar jasoko du alta, errekuperazio prozesuari ekingo dio eta 2014ko urtarrilean, behin, Liga berriro martxan jartzen dena arte ez da taldearekin arituko.