2011tik Ole Gustav Gjekstadek zuzentzen duen taldeak Champions League du helburu, bere Liga aise menperatzen duelako. Halere, datorren asteazkenean egun Byasen liderra hartuko du Arena Larviken. Izan ere, 15 urtez Norvegiako txapelduna izan da Larvik, 2000. urtez geroztik behin baino ez dio liga ihes egin eta hurrengo denboraldian, hau da, 2004-05ean Cup Winners’ Cup delakoa irabazi zuen.
Aktibazioa
Larvikera egindako bidaia ostean, hiru orduko hegaldia Bartzelona-Oslo eta beste bi autobusez, Bera Bera 19,30etan iritsi da bertara eta afaldu aurretik hotelaren inguruan bueltatxo bat egin du taldeak eta aktibazio ariketak. Imanol Álvarezek bihar goizean hitzaldia emango du eta eguardian entrenatuko dira Arena Larviken Europako azpitxapeldunaren aurkako partida prestatze aldera, 19,30etan (Bojan Lah eta David Sok, Eslovenia) hasiko dena eta EHF TVren bitartez ikusterik izango dena.
Castelldefelsen landu zuen garaipena ostean iritsi da Bera Bera eta lehiaketa hau eta bereziki partida hau ikasgai bezala hartzeko asmoarekin.
Bera Bera Ligara itzuliko da 15 egun ostean. Azken partidan Adesal Córdoba gainditu zuen (28-23) Championsen Larviken aurka jokatu aurretik. Orain Castelldefelsen jokatuko du Norvegiara bidaiatu aurretik, berriro lehiaketako egungo azpitxapeldunaren aurka aritzeko.
Ligan gipuzkoarrak lidergoan bakarrik daude jokaturiko sei partidak irabazi ostean eta historiako hasiera onenak berdinduz, 94-95 eta 2002-03 denboraldikoak, alegia. Ondorioz, Bera Berak gaur marka berri bat ezartzeko aukera du, aurreneko aldiz Liga hasieran zazpi garaipen arraskadan lortzea, hain zuzen ere.
Partida zuzenean castelldefelstv.org web orrialdean ikus daiteke.
Halere, gertaera honek taldea pizteko balio izan du eta bigarren zatian Maria Akuña atezain gaztea babesteko jomuga eginez 0-6 partziala ezarri du Adriana Castro, Ederra eta Pinedoren golei esker. Gipuzkoarren defentsak Castelldefelsen erasoan hiru baloi galtzea eragin du eta Maria Akuñan hiru geldiketa egin ditu, Sara Gil jokalariari penalti bat barne.
Bera Berak konzentraturik zegoen eraso posizionalean eta asmatu egin du, 19 gol lortuz bigarren zatian, Adriana Castro ondo bilatuz –zazpi gol-. Eta defentsan behin galdu du konzentrazioa Castelldefels gerturatuz (16-18) bigarren zatiko hamargarren minutua pasaturik. Halere, beste 1-4 partziala Pinedo eta Castrori esker (17-22) arnasa eman die donostiarrei tartea oso ondo kudeatu duena amaierara arte.
Izan ere lehenengo zatian Bera Berak ez du defentsan asmatu eta Tempranoren geldiketei esker eutsi dio markagailuari. Amaieran 0-3 partziala, Núñez, Ziarsolo eta Elorza jokalarien golei esker aurretik jarri da baina azken minutuan partida berdintzeko aukera eman dio.
Ondorioz, helburu beteta, bi puntu gehiago, Bera Berak ligako hasiera onena lortu du jokaturiko zazpi norgehiagokak irabazita eta orain, Norvegiako bidaiari heltzeko txipa aldatu beharra dago.
E. Castelldefels 24, Bera Bera 30
E. Castelldefels 24 (11+13): Lladro, Gil (6, 3p), Manaut (8), Boada (5), Sans (2), Poo (2) eta Cadens –titular- Royo, Espinola, Sancho, Toro eta Alfaro (1).
Bera Bera: 30 (11+19): Temprano, Etxeberria, Menéndez (3), Núñez (1), Elorza (3), Dunay (1) eta Pinedo (7, 1p) –titular- Ziarsolo (5), Arizaga (1), Akuña (o.a.), Castro (7, 2p), Ederra (2) eta Arrojeria.
Epaileak: Jordi Ausas eta Miquel Florenza (Catalunya) Kanporatuak: Boada eta Gil Castelldefelsetik eta Arizaga eta Elorza Bera Beratik. Tempranori txartel gorria 29. minutuan.
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-6, 9-8, 9-10, 11-11 –atsedenaldian- 11-14, 14-17, 17-21, 21-25, 22-28 eta 24-30.