Ondorioz, biharko partidari begira, Kukullagaren aurka Etxebarrin (20etan), Dunay ez da Imanol Álvarezen deialdian sartuko eta Renobales traumatologoak ebakuntza egingo dio abenduaren 4ean.
Bestetik, Ana Martínez albokoari ez diote ebakuntzari egingo eta ezker sorbalda sendatzeko errehabilitazio prozesuan da elxetarra, Vero Cuña eta Yamiley Rodríguez bezala.
Bera Berarentzat, hiru hilabete hauetan, 17. partida izango da. Erreferentzi gisa, iaz donostiarrek 38 partida ofizialak jokatu zituzten denboraldi osoan Estatu eta Europako lehiaketetan. Imanol Álvarezen jokalariek Superkopa, Ligako bederatzi eta maila handiko Championseko sei partida jokatu dituzte eta, horrez gain, nekea eragiten duten bidaiak barne.
Irailaren amaieran Barakaldon Zuazoren aurrean, Bera Berak astero bi partidari jokatzeari heldu zion eta fase hau Etxebarrin amaiatuko du bihar. Donostiarren helburua da hamargarren garaipena bereganatzea eta, ondorioz, bajak izan arren -azkena Dunayrena- bikain atera, lidergoan sendo jarraitu eta, gutxienez, aurkari zuzenekiko partida bat baino gehiago atera Ligaren ia bi hilabeteko etenaldiari begira.