2014ko Eurokopako sailkatze faseko bi partida jokatu den asteak Ana Martínezen ezker sorbaldan lesioa ekarri du eta Eli Pinedo eta Patri Elorzarentzat, nekea. Gainontzekoek astean zehar entrenatu dute eta asteburuan atsedena hartu.
Espainiako selekzioak 2014ko abenduan Kroazian eta Hungarian ospatuko den Eurokoparako sailkapena bideratu du, Bera Bera, aldiz, 24 egunetan zazpi partidei heltzeko prestatzen ari da, Champions Leagueko hiru eta Ligako lau, alegia.
Bera Berak astean bi norgehiagoka izango ditu datozen 18 egunetan. Aurrena, bihar 20etan, Castelldefelsen, Can Vinader kiroldegian ((Jordi Ausas eta Miquel Florenza, Catalunya). Horretarako goizeko 10etan aterako da autobusez Bidebietatik. Aurrean Esportiu Castelldefels, bi partida irabazi dituen taldea, Córdoban eta Zuazori etxean. Kataluniarrek asko aldatu dute taldea baina Elxera joan den Ivet Musons izan ezik, iazko oinarria mantendu dute.
Ana Martínez –erresonantzia egingo diote arratsaldean-, Yamiley eta Cuña jokalarien bajekin, Bera Berak harrobiari helduko dio eta Uxue Ezkurdiak deialdiak osatuko ditu, biharkoa eta Larviken aurkako Champions Leagueko partidakoa (larunbatean, 19,30etan). Bertan izango dira Adriana Castro, Brasiletik itzulita, Maitane Etxeberria eta María Akuña.
Bera Berak Castelldefelsen geldituko da eta Bartzelonako El Praten Oslora hegazkinez egingo du bidaia ostiralean 13etan. Norvegiako kapitaletik Larvik herrira autobusez bi orduko bidaia faltako zaio eta partida egunean, larunbat eguardian, entrenatuko da.
Europako azpitxapeldunen aurkako Championseko norgehiagoka ostean, Bera Berak Bidebietan Elche Mustang hartuko du azaroaren 7an, ostegunean (19etan). Larunbatean Mazedoniara egingo du bidaia igandean Vardarren aurka jokatzeko; Bidebietan Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol izango du aurrean azaroaren 13an asteazkena (19,30etan) eta Gaskan Kroaziako Prodavka Vegeta azaroaren 17an, igandean (12,15etan) eta Serbiako Mundialak eragingo duen etenaldi iritsi aurrekik Etxeberrin Kukullaga izango da aurkaria.
Larunbatean gertatu zen Pescaran, 2014ko Eurokopa sailkatze faseko bigarren jardunaldian. Defentsako jokaldi batean Ana Martinez saiatu zen aurkari italiarra heltzen eta bere ezker besoa kateatuta gelditu zen, “sorbalda atera zela antzeman nuen eta mina izugarri handia”.
Espainiako selekzioko medikuen arabera sorbaldan luxazioa omen dauka eta lesioa konfirmatze aldera bihar asteazkena 12,30etan Gipuzkoa Poliklinikan erresonantzia egingo diote Bera Berako jokalariari.
Partida amaitzeko zazpi segunduen faltan Esther Arrojeriak lapurturiko baloi batek eta segundu bakar batera gola sartu zuen Bidebietan puntu bat utziz. Donostiarrek eta usurbiltarrek lidergoan jokoan izan zuten atzo goizean eta 22nak sailkapenean lidergoan utzi dute Bera Bera eta Usurbil zazpina puntu.
Bera Bera eta Usurbilen arteko hiru norgehiagokak ostiral goizean hasi ziren. Bera Bera kadete taldeak 15-17 galdu zuen eta jubenilek, aldiz, 21-18 irabazi.
Bestetik, lurraldeko kadete taldeak Errenterian aise galdu zuen Ereintza Aguaplasten aurka ostiral goizean.
Bihar ostirala jai denez, kadete eta jubenil mailako taldeek jardunaldia aurreratuko dute. Horrela, Euskal Ligan, Bera Bera kadete taldeak Usurbil K.E. hartuko du Bidebietan 11etan eta 12,30etan bi taldeen jubenilak arituko dira elkarren aurka leku berean.
Bestetik, lurraldeko kadete mailan, Bera Berak Errenteriko kiroldegian jokatuko du 12,30etan bihar Ereintza Aguaplast taldearen aurka.
Eta igandean, lidergoan diren Bera Bera senior eta Usurbil K.E. taldeak 9,30etan dute hitzordua Bidebietan.
2013-14 denboraldia hasi denetik aurreneko etenaldia behin iritsita, lidergoan bakarrik da Bera Bera Ligan jokaturiko sei norgehiagokak irabazi ostean.
Ohorezko mailan gipuzkoarrek daramaten 24 denboraldietan birritan baino ez da eman horrelakorik: 1994-95 eta 2002-03 denboraldiaetan, Garako kazetari Juan Carlos Elorzak gogoratu zituen datuen arabera.
Aipaturiko aurreneko denboraldian, Mario Hernández entrenatzaile, Bera Berak zazpigarren jardunaldian Mar Ositoren aurka galdu zuen etxean (27-32). Donostiarrek Leganesen berdindu zuten eta Ligako txapeldunaren aurka berriro galdu zuten bigarren itzulian. Gainontzeko partidak irabazi zituzten, ondorioz, txapelketa bikaina osatu zuten eta hirugarrenak gelditu ziren madrildarrak play-offean gainditu eta gero.
José Luis Villanuevak zuzendu zuen 2002-03 denboraldian Bera Berak gol bakar batez galdu zuen zazpigarren jardunaldian Mar Alicanteren aurka (20-19).
Ondorioz, datorren urriaren 31n Castelldefelsen gipuzkoarrek marka gainditzeko aukera izango dute (Can Vinader, 20etan).
Maitane Etxeberria, 15.000. gola
Ligan eta Championsean 16 urterekin debuta egin ostean, ezkertiar hegalak Porriñoren aurkako partidan Bera Beraren ligako 15.000 gola lortu zuen Juan Carlos Elorzak aipatuta. Bidebietan Maitane Etxeberriak 23-13 ezarri zuen markagailuan Alba Menéndezen pasea aprobetxatu ostean. Aurrenekoa, 14.000 koa Eli Pinedok sartu zuen Alcobendasen. Etxeberriak 13 gol daramazki Ligako lau partidatan.
Egun Bera Bera da Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea, partidako 20,1 gol. Gainera, etxetik kanpo 19,33 da bataz bestekoa. Eta gola sartzeko garain laugarren taldea, 164 gol sartu ditu, partidako 27,33 gol, Bidebietan gol bat gehiago.
Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo dira golegile nagusienak, 26 eta 23 golekin, hain zuzen. Ondoren, Ana Martínez 17, Adriana Castrok 16, Elorza 15, Etxeberria eta Núñez, 13. Championsen aldea nabarmena da, Ziarsolok 16 gol sartu ditu, Pinedok 15 eta hurrengoa Alba Menéndez sei golekin (zarauztarrak zortzi daramazki Ligan).