Aurrendenboraldiko bostgarren lagunartekoan, Bera Berak Aula Cultural beti gertu izan du (23-22) Elgoibarren ospaturiko partidan.
Gipuzkoarrek hasiera bikaina eman diote norgehiagokari. Ziarsolo bikain, lau gol jarraian sartu zituen leku ezberdinetatik (penaltiz, kontraerasoan, hegaletik eta pibote posizioetatik). Maialen Múgicak Valladolideko defentsa apurtu zuen birritan eta Etxeberriak transizio azkarra gauzatu zuen. 7-1 markagailuan. Aulak ezin zuen korrika egin eta eraso posizionalean Elorza, Múgica, Núñez eta Menéndez osaturiko horma gaindiezina zen. Gainera, gero Temprano zegoen, hasieran bi penalti gelditu zituelarik. Arrojeriak Elorza ordezkatu du erasoan.
Halere ordu laurden pasaturik, Olaizaga kiroldegia lainotu da donostiarrentzat. Etxaburuk banan banan jokalariak sartu zituen eta taldeak nabarmendu zuen erritmo aldaketa eta Aularen akatsak barneratu zituen zazpi metroetatik huts eginez. Bederatzi penalti jaurti ziren lehenengo zatian eta Ziarsolo eta Cifuentesek bina golekin asmatu zuten bakarrik. Aulak lau huts egin zituen.
Halere, atsedenaldia iristear zegoela, Aula gertuako zegoen López, Calderón, Cifuentes eta gipuzkoarren erraztasunak medio. Aulak adina gol sartu zituen azkeneko bost minutuetan eta gainontzeko lehenengo zatian.
Matxalen Ziarsoloren baloi loratu batekin hasi zen bigarren zatia. Bera Berak tartea ireki zuen (16-11) Arrojeriari esker baina Aulak ondo baino hobeto aprobetxatu zuen Núñezen bi mimutuko kanporaketak eta 16-14 gerturatu zuen. Ziarsolok ardura hartu zuen erasoan -11 gol- eta nahiz eta aukera izan horretarako Aula ezin izan zuen gol batera jarri.
Bera Berak arnasa hartu zuenenan (23-17) gerturatu zen Aula. Minutu bat falta zela 23-22 jarri zen eta Miguel Ángel Peñas entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen 23 falta zirela. Saiatu ziren fly baten bidez atera jaurtitzen baina ezin.
Ana Martínezek ez zuen jokatzerik izan belauna zaintze aldera. Bera Berak entrenatuko du bihar Bidebietan eta azken lagunartekoari helduko dio larunbatean Egian (12,30etan) Míos Biganosen aurka.
Bera Bera 23 – Aula Cultural 22 (8+14)
Bera Bera: 23 (11+12): Temprano, Etxeberria (1), Múgica (3), Núñez, Menéndez (1), Arrojeria (2) eta Ziarsolo (11, 5p) –titular-Elorza, Ederra (1), Zaldua (1), Azanza, Arizaga (2), Ezkurdia (1) eta Zugarrondo (o.a.).
Kanporaketak: Azanza (2), Núñez (2), Elorza eta Arrojeria.
Partzialak: 4-1, 7-1, 7-3, 8-4, 10-4, 11-8 –atsedenaldia- 13-9, 16-12, 18-15, 20-17, 23-18 eta 23-22.
Lau asteko entrenaldi saio bete ostean, datorren astelehenean, irailak 1, Bera Bera Eskubaloiak aurkezpen ofiziala egingo du eta, azkeneko urtetan bezala, gertu eta donostiar nahiz gipuzkoarrentzat esanguratsua den leku batean egingo du.
Kasu honetan, lekuak mugiaraziko ditu gonbidatuak da, izan ere, Ciudad de San Sebastián izeneko Katamaran ezagunak azkeneko bi ligako txapelduna hartu nahi izan du bere baitan. Aurkezpen ekitaldian, Bera Berak plantilla berria ezagutaraziko du, aurredenboraldia burutu duten gazteak, aurpegi berriak, teknikoak barne eta presidenteak, entrenatzaileak eta kapitainak hitzak luzatuko dituzte.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Kultura, Gazteri eta Kirol departamentuko foru diputatu Ikerne Badiola.
Ciudad de San Sebastián katamaranak Donostiako badiara eramango du Bera Berako plantilla. Jokalariek, orduan, Superkopa ikustatuko dute, Rocasaren aurka Guadalajaran, irailaren 6an, larunbata, 12,30etan jokatuko dena.
Seigarrena eta aurredenboraldiko azken froga. Lan handiko astean, azken lagunartekoa iritsi da Superkopako partidarako astebete falta denean, iaz bezala Bera Berak eta Rocasak jokatuko dutena, oraingo honetan, Guadalajaran irailaren 6an.
Aitor Etxabururen jokalariek bihar larunbata, 12,30etan, - Superkopako finala bezala- Union Míos Biganos Begles, Frantziako ohorezko mailako taldea, Norgehiagoka Egiako txapelketaren baitan kokatzen da.
Emmanuel Mayonnade entrenatzailearen taldeak urtez urte maila handiago du, besteak beste, Bera Berako jokalari ohi Nely Carla Alberto lasartearra eta Paula García pivotea, Helvetia Alcobendasen zegoena fitxatu ditu.
Liga erregularean seigarrena izanik, Míos Biganos Begles taldeak play-offa jokatu zuen iaz. Final laurdenetan Issy Parisek gainditu zuen, ligako finala jokatu zuena. Eta paristarrek ere Europako Challenge Cupeko finaletik at utzi zuten Mios.
Miosek Fleuryn ospaturiko Phantera txapelketa ona jokatu berri du. Finala iritsi zen eta 24-27 galdu zuen Danimarkako Tvis Holstebro taldearen aurka, aurten EHFn dagoena.
Ondorioz, partida interesgarria, Bera Beraren maila neurtzeko balioko duena, nahiz eta aste honetan hiru lagunarteko jokatu arren. Pinedok gaur arratsaldeko saioa burutu du eta bihar partidan izango da; Ana Martínez eta Maitane Etxeberria, aldiz, zalantza dira. Elxetarrak belaunean du mina eta Lezotarrak, gainkarga. Horrela, Aitor Etxaburuk Ezkurdia eta Zaldua deitu ditu.
Aurredenboraldiko bostgarren froga. Egindako lanak eragina dauka eta minutuak asko banatu behar dira lesioak saihesteko. Eli Pinedo baja izango da, esker aduktorean kontraktura bat duelako. Horrela, Bera Bera Elgoibarren aurkeztuko da gainontzeko plantillarekin eta bertan Uxue Ezkurdia eta Andrea Zaldua izango dira. Aurrean, Valladolideko Aula Cultural, iazko ligan gehien harritu zuen taldea eta donostiarrek Peñafielen, duela astebete, asko kostata gainditu zuena (22-26). Partida, Olaizaga kiroldegia, 19etatik aurrera.
Gaurko lagunartekoari begira, Aitor Etxaburuk Ana Temprano –atzo atsedena hartu zuen- eta Amaia Azanza prest izango ditu –hegalekoak ezin izan zuen Orion parte hartu osasun arazoak kausa-. Aitzitik, María Akuña, Udane Rodríguez eta Olatz Ramón gazteak senior taldearekin arituko dira.
Taldea entrenaldietara itzuliko da berriro bihar arratsaldean Bidebietan eta bere azken lagunartekoari helduko dio larunbatean (12,30etan) Egiako txapelketan, Frantziako Mios Biganosen aurka.
Kilometroak egitasmoa dela eta, Bera Bera eta Aiala Zarautz taldeek lagunartekoa jokatu dute gaur oso itxura polita zuen Orioko Karela kiroldegian. Donostiarrak nagusi izan dira partidan batez ere kalitatea ageri delako eta prestakuntzan egun gehiago ere bai (19-29).
Arrazoi ezberdinak direla eta ez dira izan Pinedo, Temprano eta Azanza, ondorioz, Aitor Etxaburuk bi talde osatu ditu zilarrezko mailan dagoen Aiala Zarauzen aurka jokatzeko. Bera Beraren kalitatea eta eserlekuan duen aukera nagusi izan dira gaur aurreneko minutuak izan ezik.
Partida hasieran, Aiala Zarautzek hegalekoekin asmatu egin du eta 3-1 aurreratu da markagailuak. Halere, Bera Berak pase eta jaurtiketa okerrak zuzendu ditu eta Arizagaren bidez aurretik jarri da Ziarsolok kontraerasoa gauzatuz (4-5).
Etxaburuk lehenengo zatia 6-0 defentsarekin jokatu du, Elorza –defentsan bakarrik- eta Múgica erdian, Ederra eta Arizaga lagun eta hegaletan, Etxeberria eta Ziarsolo. Ordu laurden eta beste zazpikotea, Akuñak Zugarrondo ordezkatu du eta sartu dira Arrojeria, Zaldua –Zarauzko jokalaria Bera Berarekin jokatzen duena – eta Martínez lehenengo lerroan, Núñez pinotean eta Ramón eta Ezkurdia hegaletan.
Erasoan hobeto moldatu da Bera Bera, batez ere Núñez pibotearekin lotura osatuz. Horri esker, bost gol sartu ditu kanariarrak. Zalduak ere kalitatea erakutsi du bi golekin eta asistentzia eder batekin. Atsedenaldina, 11-16.
Bigarren zati hasieran Bera Berak abantaila handitu (13-22) kontraerasoak gauzatuz. Aurreneko aldiz 5-1 defentsa ezarri du Etxaburuk Menéndez aurrean jarrita eta zarauztarrak hiru gol sartu ditu jarraiak baloia lapurtu ostean.
Lehenengo zatian bezala, bi talde. Oraingo honetan, Udane Rodríguez izan da atepean eta bigarren taldean, Akuña. Ana Martínez aurrean kokatu da defentsan eta Ezkurdia bigarren zati osoa jokatu du, hegalez aldaturik.
Bera Bera 29 (16+13): Zugarrondo, Etxeberria, Múgica (3), Menéndez (3), Arizaga (5, 2p), Ederra (1) y Ziarsolo (3, 1p) –titular- Ezkurdia (3), Zaldua (2), Arrojeria (2), Martínez (2, 1p), Núñez (5), Ramon, Akuña (o.a.) eta Rodríguez (o.a.).
Kanporaketak: Martínez, Elorza eta Ramón.
Partzialak: 0-0, 3-2, 5-6, 7-9, 9-14, 10-16 – atsedenaldia- 13-18, 13-20, 14-22, 15-25, 18-27 eta 19-29