
Junior mailako Imanol Alvarez hautatzaile berriak –Bera Bera entrenatu zuena 2013-14ean- Estitxu Berasategi deitu du Portugalen aurka bi lagunarteko jotzeko Salamancan.
Maila handiko bigarren zatiari esker non SUPER AMARA Bera Berak ezaugarriak agerian utzi dituen, hau da, defentsa-atezainen arteko lana eta kontraeraso bortitza medio, Godoy Maceira (17-33) gainditu du, lehenengo zatiko zalantzak uxatuz.

Oso asteburu oparoa Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Lacturale taldeak bikain: kadeteek seigarren garaipena eskuratu zuten Andoainen eta jubenil taldeak irabazten jakin izan zuen Egian. Bestetik, infantiletan Bera Bera Laranjak hirurak irabazi ditu; kadeteetan aurreneko garaipena Laranja taldearentzat (ikus argazkiak) eta mutiletan, sendo Zumarragan Bera Bera kadete urdina.