
SUPER AMARA Bera Berako plantillak Lacturale enpresaren instalakuntza nagusienei eta interpretazio gunea bisita zituen atzo. Denboraldi honetatik aurera babeslea da Lacturale eta Juanma Garro gerenteak jokalariak hartu ditu Nafarroako Etxeberri herrian.

Aurtengo plantillak jasan dituen aldaketen ondorioa da gol gehiago ematen direla SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldiko partidetan. Orain arte hamar jokatu ditu –Ligako sei eta EHFko lau- eta ia 30 gol sartu ditu batez beste eta ia 25 jaso.