
Montse Puchek ez du epaileen lanari aitzaki gisa hartu nahi izan EHF Cupetik kanpo gelditzearen arrazoiak azaltzeko orduan. Bi gol baino ez da izan bi taldeen arteko aldea, atzo Kastamonuk lortu zuena (22-24), joanekoan larunbatean Atatürk Spor Salonu bertan berdinketa (35-35) eman baitzen.
Ezin izan da. Gaur arratsaldean SUPER AMARA Bera Bera denboraldi honetako Europako ibilbideari amaiera jarri dio Turkiako Kastamonu taldearekin galdutako partidan (22-24, atsedenaldian 11-12). Atzoko berdinketa dela eta (35-35), turkiarrak izango dira hurrengo kanporaketan.
Atatürk Spor Salonu pistan jokaturiko partida, hamar golekin, SUPER AMARA Bera Bera taldeko golegile nagusiena izan da Leire Aramendia, “kadete mailaz geroztik ez nuen hainbeste gol sartu” zioena. “Pozik” zegoen partida berdinketa (35-35) ostean, EHFko kanporaketako joaneko norgehiagokan Turkiako Kastomonu taldearen aurka, izan ere, “bigarren zatian gure burua Europatik kanpo ikusi dugu”.

Azken minutu zoragarriei esker, SUPER AMARA Bera Berak Kastamonu taldeak lortutako abantaila murrizten asmatu du partida amaitzeko bost segundu falta zirela berdindu duelarik (35-35, atsedenaldian 19-14). Ondorioz, EHF Cupeko kanporaketa gainditzeko lehian sartu da, itzulera bihar bertan izango delarik, Atatürk Spor Salonu pistan Donostian 16etan.