
Talde guztiak, martxa hartuta. Larunbatean sei partida eta beste bost, igandean. Legazpi, Errenteria, Irun, Zarautz, Bidebieta, Gasca eta Yoldin izango dira norgehiagokak.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek jokalariei eta bide batez zaletuari mezu bat helarazi nahi izan du. Bere ustez aurrean “partida zaila dugu” alde batetik, Europako lehiaketatik ligara pasatzea kostata egiten dugu eta bestetik, aurkaria goian egon nahi du”. Bidebietak hartuko du larunbatean 18etan norgehiagoka (Macías eta Ruíz, Andaluzia).

Lehengo asteartean Kontadoresen, Bera Bera Eskubaloiko arduradunek gurasoekin bilera informatiboa burutu zuten, non beharrezkoa diren datuak emateaz gain (arauak, kuotak, funtzionamentua) gazteekin erabiltzen den metodologiaren berri eman zuten.