
Bost egun jai izan ostean, SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara itzuliko da gaur. Montse Puche prest dauden jokalariak deitu ditu 19,30etara Bidebietan, Estitxu Berasategi barne, Imanol Álvarezekin junior mailako selekzioarekin egindako konzentrazioa amaituta.

Asteburu iluna harrobiarentzat, bederatzi partidetatik hiru garaipen besterik lortu ez zituelako: kadete nesken Laranja, Lacturale jubenil eta senior taldeenak, hain zuzen. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko puntu morea erakutsi zuten jokalariek.

Bederatzi partida oficial eta beste batzu benjamin eta alebinetan, eskolari dagozkionak. Bestetik, kadete mailako Lacturale taldeak fase finalari ekingo dio.
Etxeko partidetan, Bidebietan, jokalariek puntu morea aterako dute emakumezkoen kontrako indarkeria saihesteko egunarekin bat eginda.

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak 2017-18 denboraldiko lehen zatiari errepeso jo dio, “sentsazio gazi-gozoa utzi diguna, Rocasa aurretik dago lau puntuko aldearekin, ondorioz Liga ez dago gure esku baina, era berean, ilusio handia egiten digu 20 urterekin Maitane Etxeberria Mundiala jokatzeko atarian dagoelako eta babesle berriak lortu ditugulako”.