Horrela, apirilaren 2tik 5ra bitartean, asteartetik ostirelra, 9etatik 13etara, Pazko Astea eskubaloi egunetan bihurtuko dira. Ekimen honen arduradunak harrobiko koordinatzaile Verónica Valverde eta María Gracia entrenatzailea dira. Horrez gain, Reyes Carrere eta Martin Larrañaga ohorezko mailako taldeko entrenatzaileak eta jokalariak ere parte hartuko dute Campusean, harrobiko kadete eta jubenil mailakoak bezala.
Gazteak kirolara gerturatzeko asmoz antolatu da Campusa eta batez ere, eskubaloira, jokuak bitarte, taldeko harremana landuz eta baloia tresna gisa erabiliz. Kirol txartelaren jabe duenak 35 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek, 42 euro. Informazio gehiago nahi duenak 943 458 166 telefonoan edo
Bundesligako txapeldun eta egun liderrak Josean Gasca kiroldegian lorturiko abantailak (15-33) ez du kanporaketa kolokan jartzen baina partidak garrantzia du. Bi mila eserleku baino gehiago dituen Wiedigsburghalle Nordhausen pistan, Elche Mustang taldearen aurkako ibilibideari jarraipena emateko asmoarekin agertuko da Bera Bera. Ikus Bera Bera Elche bideoa
Asteazkenean Bidebietan lorturiko garaipenak Liga bideratuta utzi du baina Europa mailako partida izanik, Bera Bera seriotasunari helduko dio. Egin behar duen bidean sinistuta, joaneko partidan 40 minutuetan egin zuena, intentsitate handiko defentsa Gascan gutxitan erabili ahal izan zen kontraerasoa bermatzeko.
Aurrean, oso talde sendoa, une gozoak bizi dituena, izan ere, Oldenbur laugarren sailkatuari 39 gol sartu zizkion asteazkenean. Donostian defentsa, atezaina, transizio azkarra, kanpoko jaurtiketa eta kontraeraso zitalak erakutsi zituen.
Bera Beraren denboraldi honetako zortzigarren partida Europan izango da biharkoa. Datorren astean selekzioetako deialdiak lau katu utziko ditu Bidebietan, Patri Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro astelehenean Frakfurtetik Madrilera eta Buenos Airesera joango dira. Ligako hurrengo jardunaldian Bera Berak Valentziara egingo du bidaia Aste Santu aurretik, martxoaren 27an.
Matxalen Ziarsolok norgehiagoka amaitu ostean adierazi zuen “partida honek Bidebietako partida handienetako multzoan egongo da”. Eta arrazoia izango luke kapitainak baldin eta Bera Berak, aurreneko aldiz, liga lortzuz gero.
Zalego finkoa, beti lez bertan; eskubaloia eta kirola gustoko duena Bidebietara interesarekin hurbildu zen eta lurraldeko klubak bikain erantzun zioten Bera Beraren deiari, entrenaldiak utzita donostiarrak animatzera etorri baitziren makina bat.
Jokalariak harrituta “fondoak jende berrikin betetzen hasi zirenean”, izan ere, gazteak –eta helduak ere bai- leku ezberdinetatik etorri ziren, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Elgoibar, Urnieta, Usurbil eta Errenteria, besteak beste, Urola, La Salle, Aloña Mendi, Sanlo, Urnietako, Usurbil eta Ereintza bezalako kluben lanari esker.
Ondorioz, Bidebieta Beteta, jende guztiak barneraturik zuen partida finala baten antzekoa zela eta giro aparta zegoen.
Izan ere, Bidebietan bizi zena asteazkenean, 1996an Kopako finala ekarri zuen gogora, Bera Bera Mar Ositoren aurka galdu zuena edo 2008ko Errekopako final-erdia, Errumaniako Brasov taldearen aurkako lehia.
Eta horrez gain, partida borobila. Zalegoak disfrutatzeko aukera izan zuen eta jokalariak, ohi bezala, ikusgarri. Orain, Alemaniako partida ostean, atsedena eta haizea berritzeko uneak iritsiko dira, nahiz eta erlajatzeko paradarik ez egon, izan ere, Bera Berak denboraldiari amaiera bikaina jarri nahi dio ligarekin.
Horretarako zazpi geldiune gelditzen dira: Valentzia (martxoak 27), Alcobendas (apirilak 6, Bidebieta), Castelldefels (apirilak 13), Cleba León (apirilak 20, Bidebieta), Barakaldo (apirilak 27), Rocasa (Bidebieta, maiatzak 4) eta Castro Urdiales (maiatzak 11). Liluragarria erabat.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea. Ikus bilduma Bera Bera - Elche Mustang