9 eta 12 urte bitarteko 29 gazte gerturatu dira gaur Bidebieta kiroldegira Bera Berak antolatu duen lehenengo Kanpusean parte hartzera.
Goizeko 9etatik 2ak bitartean, 15 neska eta 14 mutil, Bidebietako pistan eta kanpoak ariketa ezberdinak burututzen aritu dira. Verónica Valverde eta María Graciaren koordinaziopean, ohorezko mailako Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariak lagundu dute jardueran eta baita ere, jubenil mailako Anne Valle, Maialen Husillos eta Andrea Arellano eta kadete mailako Maialen Eguren.
Jardunaldia bi zatietan banatu da. Goizeko 11ak arte Bidebietako pistan izan dira, eskubaloia ezagutzeko ariketa ezberdinak gauzatuz eta amaieran zabalean partidak jokatuz. Dutxatu eta hamaiketako ostean kiroldegitik gertu dagoen kirol anitzetako pistan ibili dira bestelako jokuak burutzen.
Kanpusa ostiralera arte luzatuko da eta larunbatean ohorezko mailako norgehiagoka hasi aurretik –Bera Bera vs Helvetia Alcobendas (19,30etan)- partida batzu jokatuko dute eskubaloi eskolako partaideekin batera.
Martxoak 27, Liga itzuli da asteazken honetan. Valencia Aicequip eta Bera Bera Eskubaloiak Aste Santuari aurrea hartzea erabaki zuten eta gaur 20eetan El Cabañal udal kiroldegian 20. Jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute (Ordi Ausas eta Miquel Florenza, kataluniarrak).
Hau da, denboraldia amaitzeko zazpi partida gelditzen direnean, Bera Berak kalitatea erakutsi nahi du eta Elche Mustang berriro ere hiru puntura alderatu, izan ere, elxetarrek Kukullaga gainditu zuten larunbatean eta 34 puntu dituzte.
Taldea David autobusera 9,30etan igo da Bidebietan. Monreal del Campon bazkaldu eta Valentziara 18etan iristea da asmoa. Eli Pinedo baja izango da, ezker belaunean mina hartuta jarraitzen duena baina erresonantziak ez du hausturarik ikusi. Bere ordez Uxue Ezkurdia gaztea sartuko da deialdian, aurten bi gol sartu dituen ezker albokoa.
Bestetik, Patricia Elorza, Silvia Ederra eta Adriana Castro internazionalak egoera onean iritsi dira.
Aurrean, Morskovak zuzentzen duen Valencia Aicequip, Castelldefels, Itxako, Kukullaga eta Mar Alicante taldeekin batera azken aurreko postua sahiestu nahi duena. Gol gehien jasotzen duen Ligako bigarren taldea da Valenvcia, 30 kontra eta 24 gol sartzen ditu.
Partida ostean Bera Bera Donostiara itzuliko da eta entrenaldietara astearte arratsaldean Bidebietan. Apirileko aurreneko larunbatean Bidebietan Helvetia BM Alcobendas hartuko du Bera Berak (19,30etan) eta liga ez da berriro geldituko maiatzaren 11rarte.
Bera Bera Eskubaloiak Elche Mustang taldearen aurrean lorturiko abantaila utzi du gaur Valentzian eta, ondorioz, partida batean huts egiteko aukera.
Denboraldi osoan maila handia mantentzea zaila da, 32. partida iristen denean eta aurkaria puntuak irabazteko premia duenean, partida sufrimendua izan daiteke. Eta aurreneko minutuetan aurkariari defentsa ahula erakusten baduzu, ahalik eta gehiago.
Bera Bera beti atzetik joan da partida osoan, Valencia Aicequip taldea azkeneko minutuetan baino ez baitu estutu, berandu baina. Lehenengo zatian defentsa gaizki aritu da. Inork ez dio 17 gol sartu Bera Berari ligan zati batean, Alacanten 15 egin zizkion Mar Alicantek.
Eli Pinedoren baja zuen Bera Berak eta defentsak ezin izan du Cristina Morellen jaurtiketak eten. Valenciak oso ondo kudeatu du lau goleko abantaila. Bera Berak Altuna eta Ziarsoloren bitarez kontraerasoetan asmatu du baina posizionalean kostata ibili da.
Darly Zoqbik Yamiley ordezkatu du 20. minutuan baina ezin izan du lehenengo zatian ezer egin. Bigarrenean, donostiarrek intentsitate handiago jarri diote defentsari, Valenciak gol erdia sartuz baina erasoan Bera Berak baloi ugari galdu du, beste iraulketa bat sahiestuz.
Emaitza honekin Bera Berak sarea galdu du. Ezin du beste huts berri bat egin Elche Mustang puntu bakar batera duelako, larunbatean Kukullaga gainditu ostean. Orain atseden egunak iritsiko dira, jokalari internazionalak ondo hartuko dutenak –gol bat Elorza, Ederra eta Castroren artean- eta apirilaren 2tik aurrera berriro ere aurten erakutsi duten maila berreskuratu eta partidaz partida gelditzen diren sei finalei aurre egin. Hurrengoa, apirilaren 6an, Bidebietan Helvetia BM Alcobendasen aurka.
Fitxa: Valencia Aicequip 25, Bera Bera 23
Valencia Aicequip 25 (17+8): Aguas, Herreros (3), Adelina, Descalzo (2), Esterri (5), Morell (6), Monros (1), Segura (5), Cañavera (1), Mestre (2) eta Gimeno (o.s.)
Bera Bera 23 (13+10): Yamiley, Altuna (5), Ederra, Elorza, Rubio (3), Menéndez (4), Ziarsolo (7) –titular- Castro (1), Ederra, Arizaga, Zoqbi (o.a.), Núñez (1) eta Dunay (2).
Epaileak: Ordi Ausas eta Miquel Florenza (kataluniarrak)
Kanporaketak: Descalzo, Esterri eta Segura Valenciatik eta Núñez eta Elorza Bera Beratik,
Partzialeak: 3-1, 6-2,9-5, 11-7,14-10, 17-13 –atsedenaldia- 19-14, 21-17, 22-19, 23-21, 24-23 eta 25-23
Bera Bera Eskubaloiak oso erantzun bikaina jaso du proposaturiko 9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzendutako Kanpusari. Horrela, datorren asteartean, apirilak 2, hogeita hamarren bat gazte Bidebieta kiroldegian elkartuko dira Bera Berak Pazko Astean antolaturiko lehenengo Kanpusean.
Egitasmoak benjamin eta alebin mailetako neskak eta mutilak biltzen ditu. Horrela, asteartetik ostirala bitartean, 9etatik 13ak arte, Verónica Valverdek eta Maria Graciak zuzenduta, harrobiko eta ohorezko mailako jokalariak lagun, Bidebietako pistan joku ugari burutuko dituzte 9etatik 10,30ak arte.
Dutxa eta hamaiketako ostean, kanpoan egingo dituzte beste ekitaldiak, baldin eta eguraldiak lagunduz gero. Taldea 13etan itzuliko da Bidebietara.
Oraindik ere izena emateko aukera badago ordaingiriak betez gero. Kirol txartelaren jabe duenak 35 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek, 42 euro. Informazio gehiago nahi duenak 943 458 166 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi. Foiletoa
Ohorezko mailako ibilbide bera egiteko aukera izango du Maitane Etxeberriak uda honetan, Gdynia hiriran 17 urte azpiko Europako Txapelketan izateko aukera irabazi baitu. Asteburu honetan Porriñon Espainiako selekzioak Poloniarako txartela lortu du Italia eta Bulgaria gaindituz.
Porriño eta Gdynia dira aurten Bera Beraren ibilbidean gurutzatu diren bi hiri. Donostiarrek Galizatik Kopa ekarri zuten eta Errekopako final zortzirenetan Vistal Laczpolen aurka emaitza kaxkarra, kanporaketa Gascan irauli egin zutena.
Espainiako 17 urte azpiko selekzioak debutean 34-24 irabazi zion Italiari, Maitane Etxenerriak hiru gol sartu zuelarik. Gakoa larunbata zen Bulgariaren aurka, 26-23 gainditu zuen Espainiak, Maitanek gol bat gauzatu zuelarik. Atzokoa, aldiz, oso zaila zen, Suediak 34-25 nagusitu zitzaion Espainiari eta Bera Berako jokalariak bi gol egin zituen.
Polonian honako selekzioak elkartuko dira: Suedia, Errumania, Txekia, Errusia, Kroazia, Danimarka, Montenegro, Alemania, Holanda, Portugal, Hungaria, Norvegia, Eslovakia eta Frantzia.
Silvia Ederra eta Patri Elorza
Bestetik, Carpati Trophy txapelketan Jorge Dueñasen selekzioak hiru partidatan berdinketa besterik ez du lortu. Silvia Ederrak debuta egin zuen, Errumania A taldeari gol bat sartu zion; Patri Elorzak, berriz, bat Errumania B taldeari eta hiru txapelketa bereganatu zuen Errumania A taldeari.
Debutean, Bera Berako jokalariak berriro topo egin zuten Nadgornaja, Wohlbold, Minevskaja eta Althaus, Thüringerren jokalari internazionalak. Alemaniak 27-23 irabazi zion Espainiari, hurrengo egunean Errumania B taldearen aurka berdindu zuen (25-25) eta lehenengo talderan aurka 30-23 galdu.
Bera Berako jokalariak bihar itzuliko dira entrenaldietara Bidebietan. Asteazkenean Valentziara bidaia eta 20etan Valencia Aicequip izango dute zain.
Harrobia
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete taldeak puntu bat ekarri zuen Errenteriatik, hogeina berdindu baitzuen Ereintza Beissier taldearen aurka.
Bestetik, Bera Bera Egia Bat taldeak 24-19 irabazi zion Egia Bera Bera A taldeari eta Bera Bera Egia Bi taldeak ere Zumaiatik bi puntuak ekarri zituen Pizzeria Marina Pulpo gaindituz. Datorren asteburuan ez da jardunaldirik.