Horrela, Egia kiroldegiak donostiarrak eta frantziarrak hartuko ditu bihar 19etan. Bera Berak gogo biziz ekingo dio partidari, taldearen maila neurtzeko aproposa da norgehiagoka. izan ere Mios Biganos Begles, Frantziako ligan laugarren izan zena iaz, asko indartu da eta duela 15 egun Biganosen jokaturiko partidan donostiarren gainetik pasatu zen. Halere, frantziarrek sasoi hobea zuten eta Bera Berak baja garrantzitsuak María Núñez, Alba Menéndez eta, horrez gain, Patri Elorzak eta Nitsan Dunayk minutu gutxi batzuk jokatu ahal izan zuten.
Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurka Gascan irailaren 4ean (20etan, Teledeporte) Superkopa jokatu aurretik azkenaurreko lagunarteako izango da Bera Berarentzat. Kukullaga Etxebarriren aurka abuztuaren 31rako aurreikusita zegoen partida ostiralera aurreratu da, hau da, Bidebietan abuztuaren 30ean, 18etan, izango da.
Egiako txapelketa larunbatera arte luzatuko da. Etzi, abuztuak 29, Egia Eskubaloiak Zarautz Amenabar hartuko du (19etan); ostiralean, Bidasoa eta Naturhouse La Rioja aurrez aurre (18etan) eta Helvetia Anaitasuna eta HBCN Nantes 20etan. Larunbatean, 17,30etan hirugarren eta laugarren postua erabakiko da eta finala 19,30etan.
Era berean, entrenatzaileei zuzenduta prestaketa jardunaldi bat antolatu da larubaterako, Manolo Montoya eta Manolo Lagunak eskainiko dutena goizeko 10 etatik aurrera Kirol Etxea eta izena emateak 35 euro balio du. Informazioa
Vero Cuña eta Nitsan Dunay jokalarien bajekin jarraituko du Bera Berak. Israeldar internazionalari ezker belaunean egin zioten erresonantziak hematoma bestetik ez da ageri, ondorioz, espero da datorren asteko partidetan egotea.
Imanol Álvarez entrenatzailea minutuak banatzen ari da plantilla osoaren artean, gazteen artean ere bai. Bi jokalari horien bajak izanda, Eli Pinedo lehenengo lerroan kokatu du. Horrez gain, Alba Menéndez, María Núñez eta Patri Elorzaren ondoezak gainditurik taldea erritmoa hartzen somatzen da eta aurtengo aurpegi berriak, Ana Temprano atezainak eta lehenengo lerroan aritzen den Ana Isabel Martínezek kalitate handiko jokalariak direla nabarian da.
Oraingo honetan nobedadea defentsan etorri da, izan ere, aurreneko norgehiagokan ez bezala, Imanol Álvarezek 6-0 defentsarekin frogak egin ditu. Ederra, Núñez, Martínez eta Pinedo jokalariak erdiko gunea osatu dute, Ziarsolo eta Castro alboetan eta Ana Temprano atean. Erasoan Menéndezek –aurreneko 10 minutuetan hiru gol sartu ditu- - María Núñez ordezkatu du. El Pinedok zentral moduan aritu da eta lehenengo zati amaieran eskuin hegaletik.
Ermuko entrenatzaileak minutuan banatzen jarraitu du. 15. minutuan Arizagak Pinedo ordezkatu du, Elorzak Menéndez eta Núñez Ederra erasoan. Horren ostean Arrojeriak gauza bera egin du Ana Martínezekin eta Ezkurdiak Ziarsolorekin.
Faduran prestaketa egiten ari den Angolako selekzioa partidari erritmo altua ezartzen saiatu da baina ordu laurden baino ez dio markagailuari eutsi. María Núñezekin lotura gauzatu ostean eta Elorzaren jaurtiketak medio, Bera Berak abantaila hartu du (20. min. 10-5), atsedenaldira iristerakoan handitu dena (18-9) Arizaga eta Pinedoren golei esker.
Bigarren zatian, partida ezaugarri berdinak izan ditu. Yamiley atepean jarri da eta Imanol Álvarezek Ana Martínez jarri du taldea zuzentzen. Oraingo honetan Eider Lizarbe eta Olatz Ramón gazteak sartu ditu, gol bana eginez.
Datorren lagunartekoa abuztuaren 24an izango da, larunbatean 19etan Leonen eta hurrengoa Egiako txapelketan, abuztuak 28, asteazkenean 19etan, aurkari indartsu baten aurka, Mios Biganos Begles, alegia.
Bera Bera 33, Angola junior 20
Bera Bera 33 (18+15): Temprano, Castro (3), Ana Martínez (1), Pinedo (5), Menéndez (5), Ederra (2) eta Ziarsolo (4) –titular- Núñez (4), Elorza (2), Arizaga (3), Arrojeria (1), Ezkurdia (1), Lizarbe (1), Ramón (1) eta Yamiley (o.a.)
Angolako junior selekzioa 20 (8+12): Alberto, Santos, Oliveira, Leite (1), Domingos (5), Francisco, Machado (3), César (9), Sousa, Paulo, Tchingango (1), Pembor (1) eta Luceu (o.a.).
Epaileak: Leo Portilla eta Mikel Foj (euskaldunak). Kanporatuak: Ana Martínez eta Nagore Arizaga Bera Beratik eta Santos (2), Paulo eta gorria César joklariari.
Partzialak: 3-2, 4-3, 6-5, 10-5, 14-7, 18-9 – atsedenaldia- 19-13, 21-14, 24-16, 27-18, 28-19 eta 33-20.