Norgehiagoka zaila izango da Frantziako ligako taldeen maila altua delako, bertan da Mireya González espainarra eta gainera, Míos Biganosen plantilla zabala da, izan ere, bigarren mailan zegoen Begles taldea bildu baitu, Union Mios Biganos Begles deituz. Frantziarrak izango dira Bera Berarekin batera Egiako txapelketan abuztuaren 28an, iaz 26-29 nagusitu ziren.
Zumaian aritu nirenekin abiatuko da Bera Bera, gaur entrenatzerik ez duen Vero Cuña zentralaren zalantzarekin. Horien artean izango dira Ezkurdia, Arrojeria, Olatz Ramón eta Eider Lizarbe gazteak.
Telebistak zuzenean emango duenez, partida irailaren 4ra aurreratu da eta Josean Gasca kiroldegian ospatuko da. Bi taldeak, Bera Bera nahiz BM Ro’Casa, adostasun batera iritsi dira gastuak partekatzeko.
Lehengo astera arte Bera Berak ez zuen Superkopa antolatzeko asmorik agertu. Halere, Federazioak finala azaroaren bukaerara edo 2014ko urtarrilera atzeratzeko iradokizuna egin zuen. Aipaturiko aukera ez zen taldeen gustoko izan eta hiru eragileen artean elkarrizketak areagotu dira azken egunetan data ezartze aldera.
Gainera, partida erakargarria da, izan ere, Bera Bera eta BM Ro’Casa taldeak, Silvia Navarro atezain internazionala fitxatu duenez, 2013-14 denboraldirako Estatuan jokatuko diren lehiaketak irabazteko faborito nagusien artean izango dira.
Imanol Álvarez entrenatzailearen jokalariek pistan ezezik prestaketa fisikoa lantze aldera ere orduak eman dituzte eta abuztuaren 10ean hasiko dira astero bi norgehiagokei heltzen, urritik aurrera biziko dutena, hain zuzen.
Iaz bezala, Zumaian neurtuko da Bera Bera ligako taldeekin. María Núñez, Silvia Ederra, Adriana Castro eta Nitsan Dunay jokalariek debuta egin zuten orduan; aurten, berriz, Ana Temprano eta Ana Martínezen txanda izango da. Cleba Leonek ere entrenatzailea aldatu du Javier Callejo gaztearekin apostua eginez eta iazko jokalari multzo gehiena mantendu du. Beraientzako ere lehenengo partida izango da.
Hurrengo lagunartekoa Frantzian izango du Bera Berak, abuztuak 14 asteazkena, 18etan Mios Biganos talde indartsuaren aurrean eta abuztuaren 17an Nafarroako Mendavian Zuazo Barakaldoren aurka.