Bestetik, euskal ligako bigarren fasearen hasieran, Bera Bera kadete taldeak 30-18 galdu zuen eta jubenilek 40-18 Etxebarrin Kukullagarren aurrean.
Datorren astean senior mailako taldeak hasiko du bigarren fasea.
Izan ere, Bera Bera oso defentsa ona betetzen ari da eta zutabe horrekin Bidebietako azken partidan Mecalia Atlético Guardés (22-19). Kanariaseko porrotaren ondorioz eta gol average galdu izanak, sailkapena asko estutu da. Bera Berak puntu bateko aldea du Alacanten irabazi zuen Helvetia Alcobendasekiko eta bi Rocasarekiko. Jardunaldi honetan, madrildarrek Cleba León hartuko dute kanariarrak, berriz, Valladoliden aritu dira.
Rocasaren aurrean, Eli Pinedok berriro mina sentitu zuen koadrizepsean. Trataera ezberdinak jaso eta gero, atzo taldearekin entrenatu zen eta ziur aski bihar partidan ere bai. Horrez gain, Imanol Álvarezek atsedena eman die Maitane Etxeberria eta Nagore Arizagari baina biak Bidebietan izango dira bihar.
Denboraldi hasieratik hona, Bera Berak eta Zuazo Barakaldok lau aldiz elkar ikusi dute: abuztuan Mendaviako lagunartekoan, irailean Ligako partida Lasesarren, abenduan Ermuko lagunartekoan eta Zumarragan Euskal Kopan. Norgehiagoka guztietan Bera Bera garaile irten zen baina Barakaldoko liga partida estu joan zen (20-25). Gainera, sailkapeneko erdialdean, Zuazok Kopan sartzeko helburua lortu du eta, besteak beste, Tania Yáñez jokalariak Ligako bigarren goleatzaile nagusia da, partidako zortzi gol baino gehiagorekin.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.
Horrela, Bera Berak larunbatean egingo du debuta 12,30etan Bidebietan. Egutegi osoa.
Larunbatean bertan, Bera Berak eta Zuazo Barakaldok 19etan ohorezko mailako partida atarian eskolako partaideek pistako zabalean partidak jokatuko dituzte Hernaniko eskolaren aurka arratsaldeko 17etatik aurrera.
Bestetik, Euskal Ligan bigarren fasea abian jarriko da asteburu honetan. Bera Berak Etxebarrin jokatuko du Kukullagaren aurrean, bi sailkapenak batuta aurreneko faseko garaile. Bera Bera kadeteak CB Kukullaga izango du aurrean 10,30etan eta jubenilen txanda, berriz, 12etan izango da Autobuses Juantxu Kukullaga taldearen aurka.
Naranjas Gipuzkoa enpresaren babesarekin, Bera Berak autobusa bete du bi partida hauek ikusi ahal izateko. Autobusa goizeko 8etan irtengo da Bidebietatik.
Bera Bera animatzeko intentzioarekin, berriro txapela lortze aldera, Erreka Laranjak autobusez prestatu duen bidaia honako hau da: martxoaren 15ean, larunbata, goizeko 6etan Bidebietatik irten –finalerdiak 13,30 etan eta 16etan izango dira- eta buelta igandean bazkaldu eta gero, finala 13etan izango baita.
Eta salneurriak, honakoak: autobusa, bazkideentzat, 15 euro; bazkide ez direnak, 25 euro. Hotela, Alcobendasen, logela bikoitzak gosaria barne, 50 euro (bi pertsonentzat) eta banakako gelak gosaria barne, 40 euro. Antza, Kopa abonamendua 11 eta 15 euroen artean egongo da eta partidako salneurria, zortzi eurokoa.
Informazio gehiago Erreka tabernan (943 397 996 Marian) edo honako emailean:
Otsailaren 25ean izango da zozketa Alcobendaseko udaletxean. Final-laurdenak ostiralean jokatuko dira; finalerdiak, larunbatean eta finala, igandean.