Ia ezer jokoan eta Bidebietan lehengo larubatean une historikoa bizi ostean, bigarren Liga poltsikoratuz, Bera Bera Eskubaloiak iazko denboraldia gainditzea zuen helburu. Eta berdinketan utzi du. Horrela, Imanol Álvarezen taldeak iaz Reyes Carrererenak lortu zituen puntu kopuru bera eskuratu du, 47 puntu, hau da, denboraldi bakoitzean bost puntu baino ez dira galdu.
Gipuzkorrek ezin izan dute zortzi segunduen faltan berdinketa suposatzen zuen Marta Méndezen gola. Izan ere, lau goleko desabantaila 11-7 (19. min) eta 12-8 (23. min) irauli egin dute baina gero ezin izan diote aldeari eustsi (45. min, 20-24)
Taldea ondo hasi da. Yamiley atepean eta 5-1 defentsan, Bera Berak Castro, Ederra eta Martínezen bitartez partidari eutsi dio. Halere, lehenengo zati amaieran Cleba Leonek tartea ireki du Ilina pivotearen bitarteaz baina Caño, Méndez edo Roldán jokalarien golei esker.
Bigarren zatian Bera Berak Cleba Leon estutu du eta hegaleko jokalarien bidez iritsi dira golak, Ziarsolo, Pinedo eta batez ere Castro. Halere Leongo taldeak etxean zeraman bolada onari eutsi nai zan dio eta Ilinak eta Sonia Rodríguezen lanari esker berdinketa lortu du (29-29).
Fitxa: Cleba León 29, Bera Bera 29
Cleba León 29 (14+15): Cristina, Lozano (2), Ubillos (1), González (2), Caño (3), Méndez (3), Ilina (11), Andrea Álvarez, Rodríguez (5), García, Roldán (2), Tudela eta Gutiérrez, (o.a.).
Bera Bera 29 (12+17): Yamiley, Castro (7), Arizaga, Ederra (3), Núñez (2), Martínez (3), Arrojeria (2), Pinedo (5), Ziarsolo (2), Dunay (3), Elorza (2), Etxeberria eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Antonio Martin (Gaztela leon) eta Miguel Gardón (Madrid)
Kanporatuak: Andrea Álvarez, Clara García eta Ilina Cleba Leónetik eta Ederra, Martínez, Pinedo, Dunay eta Núñez Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 5-3, 7-6, 11-7, 12-9, 14-12 –atsedenaldian- 17-16, 18-20, 21-23, 25-26, 28-27 eta 29-29.
Oraingo honetan María Graciak zuzentzen duen senior taldeak irekiko du asteburua bihar Elgoibarko Olaizaga kiroldegian bertako Lauko taldearen aurka.
Partida hau amaitzerakoan kadete mailako partida hasiko da, hau da, Bera Bera vs Elgoibarko Murgil.
Eta igandean asteburua itxiko du jubenil mailako taldeak, Beraunen Ereintza B taldearen aurrean.
Argazkian eskubaloi eskola Ligako garaikurrarekin.
Bera Bera Eskubaloiak gaur ostiralean Leonen amiaera jarriko dio 2013-14 denboraldiari, Cleba Leon taldeak horrela eskaturik aurreratu den partidan (20etan, Antonio Martín, Castilla y León eta Miguel Gardón, Madrid).
Estatu mailako hiru tituluak poltsikoan, Bera Berak jokuari jarraipena eman nahi dio eta Leongo Udal kiroldegian burutuko den partida irabazi, bi puntuak eskuratuz iazko Bera Bera gainditzeko. Donostiarrek aurten bi partida baino ez dute galdu eta pasa den denboraldian bost puntu izan ziren, ondorioz, garaipenarekin marka berria ezarriko luke taldeak.
Autocares Davidekin Bera Bera Bidebietatik 12etan irten da eta partidari bi entrenaldiekin ekingo dio. Halere, oso pozik Liga eskuratuta beteta zegoen Bidebietan. Pardari begira Alba Menéndez baja da belaunean mina hartura. Zarauztarraren ordez Patri Elorza sartuko da sudurrean egin zioten ebakuntzaz erabat osaturik.
Cleba Leoenen aurkako partida ez da erraza izango, etxean lortu baitu puntu gehienak. Izan ere, azken zortzi partidetatik zazpi irabazi ditu eta Rocasarekin berdindu. Javi Callejoren jokalariek Leónetik urrun hiru puntu besterik ez dituzte lortu.
Jorge Dueñasen zerrendan nobedadea izan da, Eurokopa jokatzeko aurreneko faseko bi partida falta direnean. Ana Tempranok atzoko entrenaldia bukatu ostean jakin izan zuen bere izena Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Ana Martínez jokalariekin batera zegoela.
Abenduan Kroazian eta Hungarian Eurokopako txartela lortuta duen Espainiako selekzioak Turkian jokatuko du ekainaren 11n eta Ciudad Realen Italiaren aurrean 14an. Bera Berako lau jokalariek ekainaren 4an taldekideekin bat egingo dute. Eta ekainaren 15ean izarren partida burutuko da, hau da, selekzioak Ligako jokalariez osaturiko talde baten aurkako norgehiagoka, alegia.
Ana Tempranok burutu duen denboraldia dei honekin borobildu du.
Gipuzkoako kopan ere Bera Berak garaipenak lortu zituen pasa den asteburuan. Kadete taldeak Ereintza gainditu zuen 31-8, jubenil taldeak Usurbilen 26-33 irabazi zuen eta senior taldeak Aloña Mendi baino gehiago izan zen Gaskan (29-19).
Deialdiak
Euskadiko selekzioak deitu ditu: Matxalen Ziarsolo, Patricia Elorza, Esther Arrojeria, Alba Menéndez eta Maitane Etxeberria. Imanol Álvarezek zuzentzen duen selekzioa Basaurin arituko da maiatzaren 24 eta 25ean Lau nazioen txapelketan. Larunbatean Galiza izango dute aurrean 18etan eta txapelketa Valentziak eta Catalunyak irekiko dute 16etan. Igandean, hirugarrena izateko partida 10,30etan eta finala, 12etan.
Bestetik, Jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria deitu ditu igande honetan, maiatzak 8, Orion 11etatik 12,30etara entrenaldia burutzeko.
Eta kadete mailako selekzioak Irati Kamio eta Elene Vázquez deitu ditu entrenaldirako, 9,30etatik 11ak bitartean Orion bertan.