Norgehiagoka Espainiako eskubaloi federazioko orrialdian eta www.marca.com ikusgain izango da streaming bidez. Mecalia Atlético Guardések taldeari laguntzeko eguna ezarri du, hortaz, bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez dena, 15 €.
Montse Pucheren zerrendan baja dira Maialen Múgica eta Matxalen Ziarsolo, azken honek meniskotik ebakuntza noiz egingo dioten zain. Ondorioz, Bera Berak 12 jokalari izango ditu A Sangriñako pistan, ‘Infernua’ ezizenez ezagutzen dena udan gehien indartu den taldearen aurka jokatzeko, sailkapenean gipuzkoarrengandik puntu bakarra dagoena.
Bera Berak zehatz-mehatz aztertu du lehengon Bidebietan Rocasaren aurkako porrota. Puche entrenatzaileak “badakigu non eragin” adierazi zuen komunikabideen aurrean eta astean zehar lanari ekin diote, batez ere, defentsan egindako akatsak zuzentze aldera eta A Guardako lehia jokatzeko irrikan daude.
Bestetik, Mecalia Atlético Guardés taldeak Rocasaren aurka Telden galdu zuen ligako aurreneko partida eta partida osoa kontrolpean eramanda, Barakaldon berdindu zuen Prosetecnisa Zuazoren aurka. Hortaz, partidarako aurreneko aldiz puntuen beharra somatzen da alde batean eta bestean, Rocasarekiko ez badute gehiegi aldentzerik nahi. Kanariarrek BM Porriño hartuko dute, A Sangriña baino galdu ez duena.
Manu Etayo entrenatzaile nafarraren taldea, Angolako jokalariarik gabe, defentsan oso sendo dabil –Bera Berak baino bost gol gehiago jaso ditu- eta fitxaketa berriak oso emaitza onak eman dizkie Haridian Rodríguez, Estela Carrera edo Anna Manaut. Gainera, Kurchnkovak duen maila berreskuratu du, Inés Hernández eta Barrios jokalariek ardura gehiago dute eta Egozkue eraginkor dago ate aurrean. Hortaz, larunbateako porrota atzean uzteko eta Rocasa líderraren atzetik jarraitzeko aurkari gogorra.
Igandean (gogoratu 3etan, 2ak izango direla), Bera Bera Hiru infantil neska taldeak Arantzazuko Ama hartuko du 9,30etan Bidebietan. 10,45etan Egian, Bera Bera Bat infantil neska taldeak Egia 1 izango du aurrean.
Euskal ligan, Bera Berak Ermuko Errotabarri hartuko du Bidebietan. 11etan, kadeteen txanda eta 12,30 jubenileena. Senior taldeak itxiko du asteburua Zumaiako Lubakin. 1etatan Pulporen aurka jokatuko baitute.
Mikel Urio, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian