Bera Bera Bi 9-31 nagusitu zitzaion Arantzazu Ama taldeari, eta Bera Bera hiruk 19-8 galdu zuen Ereintza B taldearen aurka. Kadete mailako mutiletan, Ereintza B taldeak 44-16 gainditu zuen Bera Bera. Ikus Bera Bera infantil Bat argazkiak
Euskal ligan, atzo, Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileen jokalariak 32-16 nagusitu ziren Aiala B ZKE taldearen aurrean. Partidari oso erritmo altua jarri zion Bera Berak, Udane Rodríguez atezainak oso geldiketa onak egin zituen eta, besteak beste, Olatz Ramon piboteak ateari bizkarra emanez sartu zuen gol bat. Ikus Bera Bera vs Aiala Zarautz B argazkiak
Larunbatean Bidebieta, jubenil taldeak Tecnifuelle Elgoibar gainditu zuen 26-19 baina kadete taldeak ezin izan zuen Pneumax Elgoibar gelditu(14-19).
Horrela, infantil mailako neskak, Martuteneko Arantzatzu Ama ikastolan Bera Bera Bi taldeak bertakoa izango du aurrean 11,30etan. Ordubete beranduago Errenteriko udal kiroldegian Bera Bera Hiru taldeak Ereintza B izango du aurkari eta Bera Bera Bat taldeak Ereintza C hartuko du Bidebietan igandean 11 etan.
Mutiletan, kadete mailako taldeak Errenterian, Berauneko pilotalekuan, 16etan egon beharko du Ereintza B taldeari aurre egiteko eta infantil mailakoak Bidebieta irekiko du igandean 9,30etan Ereintza C taldearen aurka jokatzeko.
Azkenik, Bidebietan ospatuko dira Euskal ligako hiru partidak. Larunbatean Bera Bera vs Elgoibar kadete eta jubeniletan, aurrenekoak 17etan eta besteak 18,30etan, senior taldeak aldiz igandean Zarautz B hartuko du 12,30etan.
Euskadirekin
Euskadiko selekzioak deitu ditu Evelyn Briones (infantil mailakoa), Nerea Álvarez (kadete) eta Mikel Apaolaza (infantil), datorren igande arratsaldean Arrasateko Iturripe kiroldegian teknifikazio saioak burutze aldera.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, senior mailako jokalari Lidia González