
Hamaika hilabete baino gehiago partidu ofizialean pistetatik aldenduta egon ondoren, Melinda Louisek minutu batzuk izango ditu bihar ere Egiako Torneoan (19,30etan). Super Amara Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du, abuztuaren 30ean (21etan, TDP) Guerreras Iberdrola 24-25 Liga inauguratuko duten bi taldeak, alegia.

Bosgarren aldiz, super amara Bera Berak Summer BAG txapelketa irabazi du, Conservas Orbe Zendal Porriño gaindituta gaur arratsaldean Villacelaman burutu den finalean (27-19, 9-5 atsedenaldian), defentsa eta atezainen lanari eta abiadurari esker.

super amara Bera Berak aurten Villacelaman jokatzen ari den Summer BAG txapelketako seigarren finala jokatuko du, zazpi metroko marratik Mecalia Atletico Guardes gainditu ostean (28-30). Azken segundoan Pauli Fernandezek partida berdindu du (26-26) eta jokaldi horretan, Elke Karstenek ezker orkatila bihurritu du.

Asteburu honetan ekingo dio super amara Bera Berak Summer BAGen seigarren edizioari, Leongo Villacelama herrian hirugarren urtez jarraian ospatuko dena. Gipuzkoarrek bihar irekiko dute txapelketa Mecalia Atletico Guardesen aurka (18,30etan).