
Gaur goizean ezagutarazi du Federazioak Ambros Martin hautatzaileak prestaturiko deialdia datorren asterako, irailaren 22tik 28ra Castellon burutuko dena. Zerrendan dira super amara Bera Berako Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Elba Álvarez. Argentinak, bestetik, Elke Karsten eta Shula Gavilán deitu ditu O Porriñon konzentrazioa egite aldera.
Puntu bat irabazi ala bat galdu. Hori da zalantza. Partidaren zati handi batean markagailuaren aurretik izan zen Lacturale Bera Bera kadete nesken taldea. Halere, minutuak pasatu ahala San Adrianek geroz eta gertuago zegoen, partida berdintze aldera bost minutu falta zirela (55’: 25-25) eta azkenean berdinketa eman zen (28-28).
Eibar da multzo horretan hirugarren taldea, San Adrian hartuko du asteburu honetan eta irailaren 28an Bidebietatik pasako dena finalerdiatarako txartela erabakitze aldera.
Fitxa: Lacturale Bera Bera 28 (14+14): Lucía Díez, Chiara D’Acunto (3), Maialen Sánchez, June Lasa (8), Naroa Portas (3), Maia Salaberria (1), Nerea Soria (2), Irati Cabrera, Lucía Freixa (6), Alazne Elicegui, Ane Ezpeleta (3) y Aroa Astudillo (2). Entrenador: Javier Munilla. Delegada: Miriam García.
Gipuzkoako egutegiak
Bestetik Gipuzkoako federazioak pasa den astean egin zituen hainbat zozketa: senior mutilak, jubenil eta kadete neskak eta jubenil eta kadete mutilak. Bera Berak taldeak ditu maila guzti horietan eta asteburu honetan Bidebietan, Zilarrezko mailan debuta egiteaz gain (La Jota hartuta, 18etan), jubenilek Euskal Kopan Elgoibar izango dute aurkari, Gipuzkoako txapelketan abiatuko da jubenil nesketan Ereintzarekin eta jubenil mutilek Hondarribia izango dute aurkari. Etxetik kanpo arituko dira kadeteak, neskak Irunen eta mutilak, Andoainen.

Gol-alde handiari esker (+25) super amara Bera Bera Iberdrola Guerreras Ligako líder da hiru talderekin batera: Mecalia Atlético Guardes (+18), Elda Prestigio (+14) eta Costa del Sol Málaga (+9). Hau da, liga garaipenarekin estreinatu zuten seietatik lau taldek garaipena errepikatu zuten larunbatean, aitzitik, Caja Rural Aula Valladolidek Gascan galdu zuen eta Conservas Orbe Zendal Porriñok berdinketa lortu zuen Telden.

super amara Bera Bera bere zaleen aurrean aurkeztu da gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola Ligako bere debutean, Caja Rural Aula Valladoliden aurkako partida biribilarekin (34-21, 16-11 atsedenaldian), eta Carmen Sanzen geldiketei esker eutsi ahal izan dio bakarrik lehen zatian.