
super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek argi utzi du: “aurtengo helburuetako bat multzoen fasean sartzea da, ez dago aitzakiarik. Mundu guztia dago hemen horrelako partidak bizitzeko, zer den dakitenek ligaxka horretara itzuli nahi dutelako eta lehen aldiz Europan jokatuko dutenak ere bai”. Donostiarrek Lisboara bidaiatuko dute bihar arratsaldean, European Leagueko Qr2ko joanekoan Sport e Lisboa Benficaren aurka lehiatzeko, igandean 16etan (Donostiako orduan) Luz izeneko pistan. ETBk zuzenean eskainiko du partida.

Asteburu honetan martxan jarriko da Euskal Liga kadete eta jubeniletan. Lacturale Bera Berako bi taldeek Oriora egingo dute bisita larunbatean Karela kiroldegira, kadeteak 16etan eta jubenilak, 17,45etan, hain zuzen. Zilarrezko mailako taldeak berriz igandean izango du hitzordua 3. Jardunaldian MEK Eibar Eskubaloia hartuz Bidebietan 12,15etan. Maialen Pescador entrenatzailearen taldeak aurreneko bi puntuak lortu zituen Urdulizen eta Eibarren oraindik ez du punturik urratu.

super amara Bera Berak 24-25 denboraldian egingo du debuta European Leagueko QR2an, Lisboako Luz izeneko estadioan, urriaren 6an, igandean (15etan bertako orduan eta 16etan Donostian), egun líder eta Portugaleko ligako txapeldunaren aurka.

Partida irabazteko baloia izan du, baina Elba Alvarezen eta Maitane Etxeberriaren arteko akzioa gelditu egin du Malagako defentsak, eta, ondorioz, puntuak banatu dituzte super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak, andaluziarrek ospatu dutena nahi eta garaipenetik gertuago egon (25-25, 14-13 atsedenaldian).

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarez komunikabideen aurrean izan da bere taldeak bihar, asteazkena, Costa del Sol Malagaren aurka (Gascan 19etan) jokatuko duen partidaren berri emanteko, Europa dela eta aurreratu dena. “Porrot mingarri batetik gatoz, jende asko kanpoan (nazioarteko astea), ez da asterik onena Malaga eta igandeko Europako txapelketakoak bezalako partidak prestatzeko”.